88. zk., 2024ko maiatzaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 3 orri.)
- EPUB (184 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2157
IRAGARKIA, ur-aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko egon daitezkeen interesdunei jakinarazteko dena.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da, Uren Legearen 53. artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161. eta ondorengo artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez eta xede horretarako hasiera emandako espedienteen ondorio gisa, Uraren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpenaren bitartez, iragarki honen eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten espedienteak ebatzi direla.
Ekainaren 23ko, Uren 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen aurrean, ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 18a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa)
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.