Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2024ko maiatzaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2147

AGINDUA, 2024ko apirilaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita 2024-2025eko ikasturtean, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatzen dituen eta prezio horietatik salbuesteko eta beroriek gutxitzeko baldintzak zehazten dituen agindu-proiektua.

Hezkuntzako sailburuak agindu-proiektua prestatu du, 2024-2025eko ikasturtean, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatzeko eta prezio horietatik salbuesteko eta beroriek gutxitzeko baldintzak zehazteko; Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legean zehazten denaren arabera izapidetu behar da proiektu hori.

Lege horren 17. artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Halaber, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83.2 artikuluak ezartzen duenez, jendaurreko informazioaren izapidea dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da, edozein pertsona fisikok edo juridikok aztertu ahal izan dezan espedientea edo haren zati bat.

Azaldutakoaren ondorioz, eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Jendaurrean jartzea honako agindu-proiektu hau: 2024-2025 ikasturtean, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatu eta prezio horietatik salbuesteko eta beroriek gutxitzeko baldintzak zehaztekoa. Agindu–proiektua jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

2.– Agindu-proiektu horren eraginpeko interes legitimoren baten jabe direla uste duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek, publiko zein pribatuek, kontsulta dezakete agindu-proiektu horren espedientea. Horretarako, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikora jo beharko dute (www.euskadi.eus), goian adierazitako epearen barruan, eta aurkeztu ahal izango dituzte egokitzat jotako alegazio, agiri eta frogagiri guztiak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala