Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2024ko maiatzaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2144

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez honako ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2024ko martxoaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, 2023an laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena. Laguntza horiek lanean ari diren langileentzat eta lana lortzeko edo enplegua lortzeko zailtasunak dituzten langabeentzat izango dira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2024ko martxoaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, 2023an laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena. Laguntza horiek lanean ari diren langileentzat eta lana lortzeko edo enplegua lortzeko zailtasunak dituzten langabeentzat izango dira (2024ko apirilaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 75. zk.). Hain zuzen ere, emandako dirulaguntzen zenbateko okerrak argitaratu dira ebazpen horren eranskinean (laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeko laguntzak, lanean ari diren langileentzat eta lana lortzeko edo enplegua lortzeko zailtasunak dituzten langabeentzat), eta horien zuzenketa egin behar da. Argiagoa izan dadin, aurreko eranskina kendu eta berria erantsi zaio Ebazpenari.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,

JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala