Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2024ko maiatzaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2136

425/2024 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ana Isabel Encinas Rivero andrea Gainbegirale Orokor kargutik kentzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

829/2019 Ebazpenaren bidez, Ana Isabel Encinas Rivero andrea Gainbegirale Orokor izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ana Isabel Encinas Rivero andrea Gainbegirale Orokor kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko apirilaren 30eko lanaldia bukatutakoan izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2024ko apirilaren 19a.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,

ASIER ESNAL ALBIZU.


Azterketa dokumentala