Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2024ko maiatzaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2135

845/2024 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Susana Páramo De Andrés andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Zerbitzu Sanitarioko burua, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen urriaren 18ko 2201/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Zerbitzu Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2023ko azaroaren 6ko EHAA 211. zk. eta 2023ko azaroaren 13ko EAO 271. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Susana Páramo De Andrés andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Zerbitzu Sanitarioko burua.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Susana Páramo De Andrés andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Zerbitzu Sanitarioko burua izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko apirilaren 19a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jaso eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargugabetu daiteke izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunei eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 16a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala