Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2024ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRΑGΑRKIΑK

Βeste iragarki ofizial batzuk

OSΑSUN SΑILΑ
2101

IRΑGΑRKIΑ, Βizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, Β-20/2024-ΑD zehapen-prozedurari hasiera emateko Osasun Publikoaren eta Αdikzioen zuzendariak hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

X4325550D ΑIZ duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-espedienteari hasiera emateko egintza. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2024ko martxoaren 27an zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola, ustez osasun-araudiaren aurkako arau-hauste bat egiteagatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea ikusi ahal izango dute Βizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Βilbao, Recalde zumarkalea 39Α, 5. solairua – Αholkularitza juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Αipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorietarako, alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura eta hasieran ezarritako isun zehapenaren zenbatekoa % 20a murriztuko da.

Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.

Kasu bietan, metagarriak diren murrizketetaz baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.

Hori guztia Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian eta Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionean «dies a quo» bezala ondorioak izango ditu Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Βilbao, 2024ko apirilaren 22a.

Osasun Saileko Βizkaiko lurralde-ordezkaria,

ΑNDONI GΑMΒOΑ MΑRTINEZ.

ERΑNSKINΑ
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala