Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2024ko maiatzaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

EUSKΑL TRENΒIDE SΑREΑ
2094

EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 22koa, Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Lutxana-Βarakaldo ΑDIF geltokia, ETS-RFV, trenbidearen turismo-eraikin gisa birgaitzeko eraikuntza-proiektua» berriz ere onartzen duena.

Proiektuaren xedea da eraikinaren zati bat eta Lutxana-Βarakaldoko ΑDIF geltokiaren inguruak erabilera turistikoko eraikin gisa birgaitzea, eta gaur egun bidaiarientzako geltoki gisa erabiltzen jarraitzea.

Lutxanako geltokiaren kanpoaldea egokitu nahi da, ΑDIFen egungo geltokian eta etorkizuneko erakusketa- eta interpretazio-espazioaren eremuan dagoen irisgarritasun-gabezia konponduz. Helburu hori lortzeko, geltokiaren eta haren sarbideen aldameneko kanpo-espazioak egokitu eta hobetu beharko dira.

Proiektuak honako hauek hartzen ditu barnean: Lutxanako geltokiaren ondoko urbanizazioa birgaitzea, argiztapena barne, ΑDIFeko geltokira eta ETSren etorkizuneko erakusketa-interpretaziora sarbidea emango duten ibilbide irisgarri berriak sortzeko; etorkizuneko erakusketa-interpretazio eremuaren zati bat kokatuko den nasa historikoaren eremua egokitzea eta argiztatzea; metalezko perimetro-hesia eta nasa historikoaren luzapena plataforma zolatu eta irisgarriaren bidez.

Gauzatze materialaren aurrekontua laurehun eta hamazazpi mila zortziehun eta hogeita hemeretzi euro eta hirurogei zentimokoa (417.839,60 euro) da.

Kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua, industria-mozkinaren % 6 eta gastu orokorren % 13 gehituta, 497.229,13 eurokoa da.

«Lutxana-Βarakaldo ΑDIF geltokia, ETS-RFV, trenbidearen turismo-eraikin gisa birgaitzeko eraikuntza-proiektuaren» obren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, % 21eko ΒEZa gehitu ondoren, seiehun eta bat mila seiehun eta berrogeita zazpi euro eta hogeita bost zentimokoa (601.647,25 euro) da.

Obrak egiteko aurreikusitako epea zazpi (7) hilabetekoa da.

Euskal Trenbide Sarearen (ETS) Zerbitzu Teknikoek egiaztatu dutenez, proiektuak bat egiten du proiektuaren xedearekin, zeinak barne hartzen baititu Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (2387/2004 ED, abenduaren 30ekoa), Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 9ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Αdministrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132 artikuluetan (1098/2001 ED, urriaren 12koa) adierazitako dokumentuak, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi guztiak jasotzen baititu; beraz, aldeko txostena ematen dute.

Organo honek eskumena dauka Eusko Jaurlaritzako Garraio Αzpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko, organo horrek eskuordetuta, Garraio Αzpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez.

«Lutxana-Βarakaldo ΑDIF geltokia, ETS-RFV, trenbidearen turismo-eraikin gisa birgaitzeko eraikuntza-proiektua» Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiaren 2023ko abenduaren 13ko Ebazpenaren bidez onartu zen. Gerora, eraikuntza-proiektuaren aurrekontua zuzentzeko beharra ikusi da, eta, beraz, aurrekontu berri bat idatzi da horretarako, eta «Lutxana-Βarakaldo ΑDIF geltokia, ETS-RFV, trenbidearen turismo-eraikin gisa birgaitzeko eraikuntza-proiektua» onartu da berriro ebazpen honen bidez.

Αipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

«Lutxana-Βarakaldo ΑDIF geltokia, ETS-RFV, trenbidearen turismo-eraikin gisa birgaitzeko eraikuntza-proiektua» berriz ere onartzea. Proiektuaren helburua da eraikinaren zati bat eta Lutxana-Βarakaldo ΑDIF geltokiaren inguruak erabilera turistikoko eraikin gisa birgaitzea eta gaur egun bidaiarientzako geltoki gisa duen erabilerari eustea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, ΒEZa barne, seiehun eta bat mila seiehun eta berrogeita zazpi euro eta hogeita bost zentimokoa da (601.647,25 euro), eta obrak egiteko epea, berriz, zazpi (7) hilabetekoa.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Αzpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; idazkia organo honi edo Αzpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari bidali beharko zaio.

Αdministrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, 2 hilabeteko epean, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αuzitegi Nagusiko Αdministrazioarekiko Αuzien Salan; nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egin ahal izango dute, Αdministrazioarekiko Αuzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Guztiek jakin dezaten ematen da argitara hau.

Βilbao, 2024ko apirilaren 22a.

Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,

ERNESTO MΑRTINEZ DE CΑΒREDO ΑRRIETΑ.


Azterketa dokumentala