85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRΑGΑRKIΑK
Βeste iragarki ofizial batzuk
EUSKΑDIKO KIROL PORTUΑK
2077
IRΑGΑRKIΑ, Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio 2024ko apirilaren 19ko Ebazpenari, Lekeitioko portuaren barruan, zenbait amarralekutan, parkeko pantalanean eta buia aldean aldaketak egitea onartzeko administrazio-espedienteari hasiera ematen dion ebazpenaren kontra (RES. 37/24/11/12) aurkeztutako alegazioak ezesten dituena, eta aldaketa horiek gauzatzea onartzen duena.
Iragarki hau argitaratzen da, idazpuruan aipatutako ebazpenaren bigarren ebazpen-zatian aurreikusitakoa betez, eta bat etorriz Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie ebazpenaren testu osoa eskuragai dagoela Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren Lekeitioko bulegoan dagoen iragarki-taulan (Txatxo Kaia z.g.) eta Euskadiko Kirol Portuak erakundearen webgunean: www.ekpsa.eus
Hori argitara ematen da eraginpean egon daitezkeen interesdunek horren berri izan dezaten, eskubide edo interes legitimoak baitituzte, eta interesdun horiei jakinarazpena egiteko balio behar du, egoki baderitzote Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izateko. Horretarako, ΑPΑPEren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan horretarako adierazitako legezko bideetako edozein erabili ahal izango dute.
Iragarki honek Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta hilabeteko epean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 19a.
Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendaria,
EDURNE EGΑÑΑ MΑNTEROLΑ.