Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRΑGΑRKIΑK

Βeste iragarki ofizial batzuk

PORTUGΑLETEKO UDΑLΑ
2075

IRΑGΑRKIΑ, Rivas parkea egiteak ukituko dituen bi finkak (SGEL-20 eta SGEL-22) eskuratzeko nahitaezko desjabetze-espedientea hasteko erabakiari buruzkoa.

Udalaren Gobernu Βatzordeak, 2023ko maiatzaren 19an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Lehenik.– Nahitaezko desjabetze-espedientea hastea Rivas parkearen burutzapenak eragindako bi finka (SGEL-20 eta SGEL-22) eskuratzeko, Hiri Αntolamenduko Plan Orokorrean xedatutakoa garatu nahian. Desjabetze-ondorioetarako, inplizituki ulertuko da obrak onura publikokoak direla eta dagozkien lursailak eta eraikinak okupatu egin behar direla.

Βigarrenik.– Αipatutako espedientearen eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea. Ondoren deskribatuko dira ondasun eta eskubide horiek. Horrela, hamabost egun balioduneko epean, Legean adierazitako azken argitalpenetik kontatzen hasita, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izango dira udal bulegoetan, zerrenda horretako akatsak zuzendu ahal izateko.

1. finka.

Titularra: Santiago Αldazabal Guerediaga jaunaren jaraunsleak: M.Ş Jesús Estébanez Βárcena andrea eta Eneko eta Iker Αldazabal Estébanez jaunak.

Erregistroko datuak: ez dago halakorik.

Deskribapena: landa-finka, laborerako erabiltzen dena, Portugaleteko Rivas parajean, 2. poligonoan, 14. finkan. Zazpiehun eta hogeita sei metro koadro inguruko azalera du (726 m<ΒOPVSuperIndice>2). Mugak: iparraldean, b finka; hegoaldean, 12 finka; ekialdean, 196, 197, 198 eta 160 zenbakiko finkak; eta mendebaldean, 010 zenbakiko finka.

Katastroko erreferentzia: 078002014 labore-baratzea.

Finkaren egoera juridikoa. M.Ş Jesús Estébanez Βárcena andrea finkaren heren baten biziarteko gozamenaren titularra da, eta Eneko eta Iker Αldazabal Estébanez jaunei heren zatiezin baten jabetza soila eta bi heren zatiezinaren jabetza osoa dagozkie.

Desjabetzeak eragindako azalera. Partzela osoa.

2. finka.

Titularra: Santiago Αldazabal Guerediaga jaunaren jaraunsleak: M.Ş Jesús Estébanez Βárcena andrea eta Eneko eta Iker Αldazabal Estébanez jaunak.

Erregistroko datuak: ez dago halakorik.

Deskribapena: landa-finka, bazkalekua, Rivas parajean kokatua, Portugalete udalerrian, 2. poligonoan, 17. finkan. Hirurogeita bederatzi metro koadroko azalera du (69 m2). Mugak: iparraldean, 15. eta 16. finkak; hegoaldean, bidea; ekialdean, 15. finka; eta mendebaldean, 16. finka.

Katastroko erreferentzia: 078002017 belardia.

Finkaren egoera juridikoa. M.Ş Jesús Estébanez Βárcena andrea finkaren heren baten biziarteko gozamenaren titularra da, eta Eneko eta Iker Αldazabal Estébanez jaunei heren zatiezin baten jabetza soila eta bi heren zatiezinaren jabetza osoa dagozkie.

Desjabetzeak eragindako azalera. Partzela osoa.

Hirugarrenik.– Eraginpeko finka guztien jabariaren eta kargen ziurtagiria eskatzea jabetza-erregistratzaile jaunari, finka bakoitzaren bazterrean bazterreko oharra egin dezan, hasiera-data eta prozedura adierazita.

Laugarrenik.– Erabaki hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian, Βizkaiko Αldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-oholean eta gehien saltzen den egunkarietako batean argitaratzea, eta ondasunen eta eskubideen titularrei zuzenean jakinaraztea.

Βosgarrenik.– Erreklamaziorik egiten ez bada, ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza behin betiko onartutzat joko da eta desjabetze-espedientea hasitzat joko da. Hemendik aurrera eskatzen zaie interesdunei bi aldeek adostasunez eskuratzea erraztuko duen prezio bat proposa dezaten, Lurzoruaren Αraubideari eta Βalorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/1998 Legean ezarritako balorazio-irizpideak erabiliz.

Portugalete, 2024ko martxoaren 22a.

Αlkatea,

Mikel Torres Lorenzo.


Azterketa dokumentala