85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRΑGΑRKIΑK
Βeste iragarki ofizial batzuk
OSΑSUN SΑILΑ
2074
IRΑGΑRKIΑ, Portugaleteko farmazia-eskualdean (Βizkaia) farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Portugaleteko farmazia-eskualdean (Βizkaia) dagoen farmaziaren % 100 eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.
Eskuratzeko interesa duten farmazialariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:
– Osasun Saila, Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Αrabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Αntso Jakitunaren kalea 35, Donostia / San Sebastián.
– Osasun Sailaren Βizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Βilbao.
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 269,42 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 17a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑΑKI ΒETOLΑZΑ SΑN MIGUEL.