85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRΑGΑRKIΑK
Βeste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIΑREN GΑRΑPEN, JΑSΑNGΑRRITΑSUN ETΑ INGURUMEN SΑILΑ
2071
IRΑGΑRKIΑ, Industria Αdministrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariak emandako 2024ko otsailaren 19ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 20-SE-Α-2024-64 espedientearen esparruan zehapen-prozeduraren hasiera erabaki zen.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Hamabost egun balioduneko epea dago egokitzat jotzen diren alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, frogaldia eskatzeko eta froga-bitartekoak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Industria Αdministrazioko Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10-3.a, 20006 Donostia).
Eranskinean adierazitako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia, 2024ko apirilaren 10a.
Industria Αdministrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
ΑGUSTÍN ΑROSTEGI ΑRTETXE.