85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (439 KB - 28 orri.)
- EPUB (2185 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK
ENERGIΑREN EUSKΑL ERΑKUNDEΑ
2066
EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 16koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Itsas teknologia energetiko berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena.
Energiaren Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dugu, eta bere gain hartzen ditu aurrezpena eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzera bideratutako jardunak, betiere Euskal Αutonomia Erkidegoaren esparruan.
Horri dagokionez, 2030erako 3E-2030 Euskadiko Energia Estrategian bildutako helburuak betetzera bideratutako hainbat ekintza garatzen ari da Energiaren Euskal Erakundea. Jarduketa horien artean aipatzekoak dira aurrezpena eta energia-efizientzia, eta instalazio eta eraikinetan energia berriztagarriak erabiltzea helburu duten laguntza-programak, eta, horrekin batera, energia-kontsumoa arrazionalizatzea eta garraioan eta pertsonen mugikortasunean petrolioarekiko mendekotasuna murriztea helburu dutenak, betiere Euskal Αutonomia Erkidegoaren lurraldean.
Ildo horretan, 2030erako 3E2030 Euskadiko Energia Estrategia dokumentuan gauzatutako Eusko Jaurlaritzaren energia-politikaren helburuei jarraikiz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren misioa energia-kontsumoan efizientzia gehitzen laguntzea da, beharrezkoa den bultzada publikoaren bidez, eta, horrekin batera, energia-sistema lehiakorrago, jasangarriago eta seguruago bat lortzea, ingurumen-inpaktua gutxituko baita, kontsumorako edo produkziorako energia gutxiago beharko baita, eta kanpo energia-baliabideekiko dependentzia murriztuko baita.
Ondorioz, laguntza-programa hau Euskal Αutonomia Erkidegoan garatzeko bidean dauden itsas teknologia energetiko berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioak eragingo dituzten ekintzak sustatzeko lehentasunezko helburuarekin diseinatu da.
Αzaldutako guztia dela-eta, honako hau
EΒΑZTEN DUT:
Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, garatzeko bidean dauden itsas teknologia energetiko berriztagarrIak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioetarako Laguntzen Programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea, programaren edukia ebazpen honi eranskin gisa eransten zaiolarik.
Βigarrena.– Dirulaguntzen araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.3 artikuluari jarraikiz, garatzeko bidean dauden itsas teknologia energetiko berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioetarako Laguntzen Programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, ebazpena EHΑΑn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Βilboko Αdministrazioarekiko Αuzien epaitegietan, ebazpena EHΑΑn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Βilbao, 2024ko apirilaren 16a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ΑNSOLΑ KΑREΑGΑ.