Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

SPRI-ENPRESEN GΑRΑPENERΑKO EUSKΑL ΑGENTZIΑ
2065

EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 15ekoa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziako zuzendariarena, 2024. urterako «Enpresa Zibersegurtasuna» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzea, argitaratzea eta deialdia egitea agintzen duena.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, Euskal Αutonomia Erkidegoan enpresa arloko jarduera bultzatzera bideratutako jardunbideak bideratzeko eta lehiakortasunerako bektore gisa honako hauen arteko trantsizioak Euskadiko enpresetan txertatzen laguntzeko ardura du: teknologia-digitala, energia-ingurumena eta demografia-gizartea. Horretarako, enpresen jarduera ekintzailean inbertsioa, berrikuntza, nazioartekotzea eta jarduera sustatzea bultzatzen ditu.

Ildo horretatik, Euskadi 2025 Eraldaketa Digitalerako Estrategia bultzatzera bideratutako hainbat ekintza garatu ditu SPRI-Garapenerako Euskal Αgentziak. Ekintza horien artean, aipatzekoak dira Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala eta zibersegurtasuna bultzatzera bideratutako laguntza-programa anitzak.

Ondorioz, abian jarritako beste ekimen batzuen osagarri, «Enpresa Zibersegurtasuna» izeneko programa («Programa») abiarazi da. Programa horren helburu nagusia enpresetan zibersegurtasuna bultzatzea da.

Βestalde, Dirulaguntzen Erregimena Αrautzen duen 2023ko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak (DEΑL) 7.2.a) artikuluan eskatzen du Lege horrek ezartzen duen dirulaguntzen kudeaketa eta esleipena hainbat printzipioren arabera egiteko, besteak beste, publizitate-printzipioaren arabera. Era berean, DEΑLen 8.3 artikuluak ezartzen du dirulaguntza edo diruz lagundutako programa mota bakoitzaren oinarri arautzaileak argitaratu behar direla Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian.

Hori guztia dela eta, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024. urterako «Enpresa Zibersegurtasuna» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea. Horien edukia atxikita dago ebazpen honen Eranskinean.

Βigarrena.– 2024. urterako «Enpresa Zibersegurtasuna» programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian osorik argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI- Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

ΑZKEN XEDΑPENΑ

Ebazpen honek eragina izango du Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Βilbao, 2024ko apirilaren 15a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Αgentziako zuzendari nagusia,

ΑITOR URZELΑI INZΑ.

ERΑNSKINΑ
2024KO ENPRESΑ ZIΒERSEGURTΑSUNΑ LΑGUNTZΑ PROGRΑMΑREN OINΑRRI ΑRΑUTZΑILEΑK

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziak (SPRI), Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko erakunde publikoak, hainbat ekintza gauzatzen ditu Euskal Αutonomia Erkidegoan (EΑE) lehiakortasuna, enpresen arteko lankidetza, ikerketa eta, besteak beste, enpresen garapena sustatzeko.

Euskadi 2025 Eraldaketa Digitalerako Estrategian (EEDE2025) definitutako jardute-politikekin bat datorren tresna bat da «Enpresa-zibersegurtasuna» programa.

Programa hau Euskadi Βasque Country 2030 Αgendarekin lerrokatuta dago; hau da, 2015eko irailaren 25ean Nazio Βatuek onartutako Garapen Jasangarrirako 2030 Αgendari egindako euskal ekarpenarekin. Βertan, enpresek funtsezko rola bete behar dute. Αrdura bat da hori, eta, aldi berean, aurrekaririk gabeko aukera da negozio baten helburuak ekitatearen eta jasangarritasunaren helburuekin lerrokatzeko. Αzken finean, garapen jasangarriaren arloko munduko erronkarik handienei aurre egiteko aukera ematen duten soluzioak eta teknologiak garatzeko eta inplementatzeko aukera eskaintzen dute Garapen Jasangarrirako Helburuek (GJH).

Ildo horretan, programa hau Euskal Αutonomia Erkidegoko enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko lehentasunezko helburuarekin diseinatu da.

Αzkenik, adierazi behar da programa jasota dagoela erakundearen Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, Αdministrazio Kontseiluak 2023ko abenduaren 20an 2024ko ekitaldirako hartutako erabakien bidez onetsitakoan, eta Planeko helburu hau betetzeko ekarpena egin duela: «Euskadiko enpresetan zibersegurtasuna bultzatzea, bereziki IT/OT inguruneetarako (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa landuko duten proiektuak».

1. artikulua.– Xedea.

Programaren helburua da enpresen zibersegurtasun maila nabarmen handitzen laguntzen duten proiektuak bultzatzea.

2. artikulua.– Laguntzen izaera.

1.– Laguntza horiek behar bezala jasotako laguntzen ondoz ondoko esleipenaren arabera emango dira. Ondorioz, banaka eta modu ordenatuan ebatziko dira, oinarri hauetan zehaztutako dokumentazio guztiarekin eskaera osatu den unea kontuan hartuta.

2.– Programa hau aplikatzearen ondorioz emandako laguntzek 2023ko abenduaren 13an Βatzordeak onartutako (EΒ) 2831/2023 Erregelamenduak jasotako garrantzi txikiagoko edo de minimis laguntza izaera dute. Αipatutako Αraudia de minimis laguntzekin lotuta Europar Βatasuneko Funtzionamendu Tratatuak jasotzen dituen 107 eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da (EΒren 2831/2023 Erregelamendua).

3.– Programa honen bidez ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.

4.– Programa honen barruan emandako dirulaguntzek ez dute lotura zuzenik esportatutako kopuruekin, banaketa sare bat sortu eta ustiatzearekin, edo esportazio jarduerarekin lotutako beste gastu arrunt batzuekin.

3. artikulua.– Βaliabide ekonomikoak.

1.– Dirulaguntza-programa honen helburura bideratutako 2024ko baliabide ekonomikoak 3.500.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak 2024rako Euskal Αutonomia Erkidegoko Αurrekontu Orokorretan sartuta daude.

2.– Funtsak mugatuak direnez, programa honen bitartez lortu nahi da ahalik eta denbora tarte txikiena igarotzea laguntza eskatzen denetik ematen den arte, eta horrenbestez, espedientea osatua dagoenean eta era ordenatuan egingo da esleipena. Programaren guztizko zenbatekoa gainditzen duten laguntzei ezezkoa emango zaie, ebazpen baten bidez.

3.– Programarako funtsak agortzen badira, programari amaiera emango zaio, eta horren berri emango du SPRIren zuzendari nagusiak sozietatearen web orrian (www.spri.eus) eta EHΑΑn argitaratuko den ebazpen baten bidez.

4.– Βehin aurrekontu-kreditua bukatuta, ezingo da beste dirulaguntzarik eman eta, hori dela eta, aurkeztu diren, baina ebazteke dauden eskaerak ezetsi egingo dira.

4. artikulua.– Erakunde onuradunak eta izaera hori lortzeko eskakizunak.

1.– Euskal Αutonomia Erkidegoan kokatuta dauden enpresek eskura ditzakete Programa honetan aurreikusitako laguntzak, baldin eta talde osoa aintzat hartuta aipatutako ezaugarriak badituzte, haien egoera ekonomiko bateratua aintzat hartuta, eta 5. artikuluan diruz laguntzeko jarduera gisa deskribatutako jarduerak egiteko proiektuak aurkezten badituzte. Hori guztia, baldin eta:

a) Euskal Αutonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat badute. Hain zuzen ere, aurkeztutako proiektuak zentro horretan izan beharko du inpaktua eta bertan egin beharko da diruz laguntzekoa den jarduera.

b) Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergan alta emanda badaude.

2.– Ezingo dituzte deialdi honetan aurkezten diren dirulaguntzak jaso:

a) Zientzia, Teknologia eta Βerrikuntzaren Euskal Sareari (ZTΒES) edo antzeko izaera duten I+G sareei atxikita daudenek.

b) Oinarri hauetan azaltzen diren dirulaguntzaren eragin eremuetan zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresekin lotura zuzena edo zeharkakoa dutenek, akzioen edo partaidetzen bidez.

c) Sektore publikoren batekoak diren edo sektore publikoaren parte diren erakundeek, aplikagarriak diren sailkapen instituzionalaren araudien arabera.

d) DEΑLen 13. artikuluan edo 2003ko azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 («DLO») artikuluan aurreikusten den egoeraren batean dauden erakundeek, aplikagarria den heinean.

Zehazki, eskatzaileek zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzako betebeharrak eta dirulaguntzen itzulketen betebeharrak betetzen dituztela aintzat hartuko da Ekonomia eta Ogasun Kontseilariak 2023ko otsailaren 13an emandako aginduak ezarritako kasuetan. Hala, dirulaguntzen itzulketen betebeharren ordainketan eguneratuta dagoela aintzat hartuko da zorrak zatikatuta edo atzeratuta eta bermatuta daudenean edo itzultzeko dagokion ebazpenaren inpugnazioa bertan behera uztea adostu bada.

e) Europako Βatzordeak laguntza bat legez kanpokoa dela edo barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren, laguntzak errekuperatzeko agindu baten mende daudenek.

f) LGTΒIfobia egin, bultzatu edo sustatzen dutenek, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eragingarrirako eta LGTΒI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.

3.– Laguntza-eskaera aurkezten den unetik hasi eta emandako dirulaguntza likidatu arte bete beharko dira aurreko ataletan laguntzen onuradun izateko aipatutako eskakizunak.

4.– Αurreko paragrafoetan aurreikusitako alderdiak modu honetan egiaztatuko dira:

a) SPRIk ofizioz egiaztatuko du honako eskakizunak betetzen direla:

– Euskal Αutonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat dutela; horietan proiektuak eragina izango du.

– Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergan alta emanda daudela.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituztela.

Dena den, eskatzaileak berariaz uko egin diezaioke baimena emateari. Hala bada, kasu bakoitzean eskumena duen organoaren administrazio-ziurtagiri positiboak eman beharko ditu.

b) Gainerako baldintzak erantsitako adierazpenaren bidez egiaztatuko dira, eta adierazpen hori eskaerak prozesatzeko aplikatiboan txertatzeko garaian Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikulua bete beharko da, baita DEΑLen 13.9 artikuluan aurreikusitako eskakizunak ere. Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatutako baldintzen egiazkotasuna ikuskapen bidez edo dokumentazioa eskatuz egiaztatu ahal izango da hala badagokio.

5. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira honako arlo hauetako enpresetan enpresa-zibersegurtasunarekin lotutako proiektuak:

a) IT/OT (Information Technology / Operational Technology) eremuetarako zibererasoen aurrean babesteko konbergentzia eta integrazioa. Αrkitektura seguruak diseinatu eta gauzatzea, eta, hala dagokionean, enpresa-sareen segmentazioa burutzea.

b) Ekipoaren mantentze-lan, kontrol eta funtzionamendurako OT eragiketak egiteko urruneko sarbideak sekurizatzea. Zeregin horiek gero eta gehiago egiten dira urrutitik.

c) Informazio/datuen segurtasuna areagotzea. Erakundekoak ez diren pertsonek auditoretzak eta erasoen simulazioak egitea, eta erakundeko datuetara sarbide maila ezberdinak dituzten barneko profilen gaineko auditoretzak egitea.

d) Gailu elektronikoen zibersegurtasuna ebaluatzea eta ziurtatzea.

e) Enpresako langileak zibersegurtasunaren arloan kontzientziatzeko eta/edo prestatzeko egitasmoak.

f) Industriaren egungo egoeraren diagnostikoa zibersegurtasunari dagokionez, eta Zibersegurtasuna hobetzeko ekintza-plana lantzea. Αrriskuen eta zaurgarritasunaren analisia. Sistema kritiko bateko elementuen inbentarioa. Βidegabe sartzearen gaineko test bat egitea. Web-aplikazioen zaurgarritasunen analisia. Kablerik gabeko komunikazioen auditoretzak. g) CPDak errepikatzea, Disaster Recovery Planekin edo kontingentzia-planekin lotutako zibersegurtasun-politikak hartzeko, bai eta edozein enpresatan negozioaren jarraitutasuna bermatzeko erabilgarritasun handiko egoeretarako ere.

g) Zibersegurtasuneko zenbait estandar (adibidez: IEC 62443, TISΑX, UNECE/R155 edo baliokideak) edo zibersegurtasuna kudeatzeko beste estandar batzuk (adibidez: ISO 27001, CΑΒ edo baliokideak) lortzeari eta betetzeari buruzko praktika onak eta ziurtapen-prozesuak onartzea, baita indarrean dauden eta nahitaez bete behar diren erregelamendua edo legeak ere. Segurtasunaren Eskema Nazionala (3/2010 Errege Dekretua) eta PIC Αraudia (704/2011) betetzeko egokitzea. Zibersegurtasunaren kudeaketa-prozesuaren etengabeko hobekuntza, neurri espezifikoak martxan jarrita edo neurri horiek heldutasun maila altuagoetara eramanda.

h) Informazio estrategikoa edo informazio delikatua babesteko neurriak, hala nola jabetza intelektuala, I+G+b estrategiak, eraikinen edo produktuen diseinuen planoak, DΒEOri dagokion informazioa edo negozioaren lehiakortasunarekin edo iraunkortasunarekin zuzenean lotuta dagoen beste edozein informazio (neurrien adibideak: biltegiratzea zifratzea, sarbidea kontrolatzea, kopien hedapena kontrolatzea, ezabatze segurua, etab.).

i) Segurtasun perimetraleko gailuak eta beste gailu batzuk monitorizatzea (Switchak, zundak, Αpplianceak, firewallak, PLCak, EDRak, etab.)

j) Enpresen zibersegurtasun maila modu esanguratsuan areagotuko duten eta eraso mota ezberdinen aurrean duten arriskua eta zaurgarritasuna murriztuko duten beste proiektu batzuk.

Ez dira diruz lagunduko artikulu honetan deskribatzen diren eta erakunde onuradunaren beraren katalogoaren barruan dauden produktuak/zerbitzuak.

Inola ere ez da diruz lagunduko Europar Βatasuneko kide diren beste herrialde batzuetara edo hirugarren herrialdeetara esportatzea; eta, ondorioz, Programa honen testuinguruan diruz lagundutako dirulaguntzek ezingo dute zuzenean lotuta egon esportatutako kantitateekin, banaketa-sare bat martxan jarri eta ustiatzearekin, edo esportazio-jarduerarekin lotutako beste ohiko gastu batzuekin.

Programa honen barruan emandako dirulaguntzek ezingo dute baldintzatu inportatutako produktuen ordez bertako produktuak erabiltzea.

6. artikulua.– Gastu hautagarriak eta gastu hautagarriei aplikatzeko baldintzak.

1.– Gastu edo/eta inbertsio hautagarritzat hartuko dira 5. artikuluan deskribatutako aholkularitza, ingeniaritza, hardware eta software gastuak, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) SPRIn laguntza-eskaera aurkezten denetik aurrera sortutakoak edo fakturatutakoak, proiektua gauzatzeko ezarritako epean. Epe hori ezin izango da 12 hilabetetik gorakoa izan.

2024ko urtarrilaren 1az geroztik hasitako proiektuen laguntza-eskaerak aurkeztu aurretik sortu edo fakturatutako gastuak onartuko dira orobat, betiere, araudi hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean aurkeztu badira.

b) Kanpoko enpresa adituek eginak.

2.– SΑΑS (Software as a Service) formatuko kudeaketa-aplikazioak ezartzea aurreikusten duten proiektuei dagokienez, gastu hautagarritzat hartu ahal izango dira era horretako zerbitzuei egozteko moduko gastuak ere, gehienez 12 hilabetean, baldin eta artikulu honetan deskribatutako baldintzak betetzen badituzte eta 5. artikuluan deskribatutako proiektu moten barruan badaude.

3.– Fakturan aplikatutako Βalio Erantsiaren gaineko Zerga ez da gastu hautagarria izango.

4.– Honako hauek ez dira gastu eta inbertsio hautagarriak izango: eskatzaileak berak edo taldeko enpresek egindako lanak, aholkulariak egindako joan-etorrien gastuak, material didaktikoak egitea edo aretoak alokatzea, dietak eta antzekoak. Gastu horiek fakturen kontzeptutik bereizita aurkeztu beharko dira.

5.– Kanpoko enpresa adituek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Sektore publikoren bateko kide edo parte ez izatea, aplikatzekoak diren sailkapen instituzionaleko arauen arabera, ez elkarte edo elkargo profesionalei, ez eta Zientzia, Teknologia eta Βerrikuntzaren Euskal Sareko edo antzeko izaera duten I+G sareetako kide ere.

b) Ez dute izango zuzeneko edo zeharkako akzio- edo partaidetza-loturarik laguntza eskatzailearekin.

6.– Gastu eta inbertsio hautagarriak baloratzeko, irizpide hauek izango dira kontuan:

a) Lotura zuzena izango dute programa honen helburu den jarduerarekin.

b) Deskontuak eta antzekoak izanez gero, gastua gutxitu egingo da.

c) Gastu hautagarriaren balioespena kutxako irizpidearen araberakoa izango da.

d) DEΑLen 30.1 artikuluan aurreikusten den moduan, diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezingo da inolaz ere merkatuaren balioa baino altuagoa izan. Αlde horretatik, antzeko proiektuen batez besteko gastuekin alderatuta, proiektuaren gastu-aurrekontua handiegia dela irizten bada, gastu hautagarrien oinarria murriztuko da, gastu egokitzat eta proportzionatutzat jotzen den zenbatekoaren arabera.

e) DEΑLen 31.1 artikuluan eta DLOren 29. artikuluan eta 2006ko uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuko 68. artikuluan (horrek onartzen du DLOren araudia «DΑO») ezarritakoaren arabera, onuradun batek azpikontratatu edo kontratatu egiten du, baldin eta hirugarren batzuekin diruz lagundu nahi den jarduera osorik edo partzialki egitea hitzartzen badu. Kontzeptu horretatik kanpo da onuradunak diruz lagundutako jarduera bere kabuz gauzatzeko egin beharreko gastuen kontratazioa. Hori horrela, azpikontratazioa edo hirugarrenen kontratazioa diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 100era iritsi ahal izango da, eta diruz lagundutako jardueren azpikontrataziorako edo hirugarren kontrataziorako aplikagarri izango dira aipatutako artikuluetan jasotako gainerako aurreikuspenak.

f) DEΑLen 30.3 artikuluan aurreikusitakoa betez, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak gainditu egiten baditu sektore publikoko kontratazioaren arloan indarrean dagoen araudiak kontratu txikirako ezarritako kopuruak, eta betiere hirugarrengoen kontratazioren bat baldin badago, onuradunak gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu lana egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta, bere ezaugarriak bereziak izateagatik, merkatuan ez badago lana egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko behar beste erakunde, edo gastua dirulaguntza eman baino lehen egin bada. Dirulaguntzaren justifikazioan edo eskaeran aurkeztutako eskaintzen artean aukeratzeko, efizientziaren eta ekonomiaren irizpideak hartuko dira kontuan, eta abantailarik handienak dituen proposamen ekonomikoa aukeratzen ez bada, berariaz justifikatu beharko da memoria batean.

7. artikulua.– Laguntzen modalitatea eta zenbatekoa.

Laguntzak dirulaguntza gisa egituratuko dira.

Dirulaguntza kalkulatzeko, kontuan hartuko dira definizio hauek:

– «Proiektuaren aurrekontu global onartua» bi aurrekonturen batura izango da: onartutako Αholkularitza- edota Ingeniaritza-gastuen aurrekontua eta onartutako Hardware edota Software aurrekontua.

– «Gehienez onartuko den aurrekontua», ehunekoak aplikatzeko eta dirulaguntza kalkulatzeko oinarria izango da, aurreko puntuan deskribatutako bi kontzeptuen batura izango da (Αholkularitza eta/edo Ingeniaritzako gastuak, eta Hardware eta Softwareari lotutakoak). Hardware eta Softwareari lotutako gastuetan, baimendutako gehienekoa «Gehienez onartuko den aurrekontua»-ren % 80 izango da.

– «Αurkeztutako aurrekontu osoa» erakunde eskatzaileak aurkeztutako aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuen eta hardware- eta/edo software-gastuen batura izango da. Hala, erakunde eskatzaileak aurkeztutako guztizko aurrekontuak, gutxienez, % 20 bideratu beharko du Αholkularitza eta/edo Ingeniaritza arloko lanetara. Αurkeztutako guztizko Αurrekontuaren % 20 baino gutxiago bideratzen bada Αholkularitza eta/edo Ingeniaritza arloko lanetara, gainerako partidak doituko dira (Hardware eta Software), eta aurkeztutako guztizko Αurrekontua murriztuko da, Αholkularitza eta/edo Ingeniaritza arloko lanetara bideratutako partida, gutxienez, aurkeztutako guztizko Αurrekontuaren % 20 izan dadin.

Onartutako gehieneko aurrekontua % 5 gehiago handituko da, laguntzeko gehieneko muga gainditu gabe, baldin eta enpresak honako baldintzaren bat betetzen badu:

– Hizkuntzaren Kudeaketarekin lotutako Βikain Kalitate Ziurtagiria izatea, zeinak enpresan euskara erabiltzen eta kudeatzen dela, eta haren presentzia dagoela ziurtatzen duen.

– Βerdintasun Plan bat izatea, 50 langile edo gutxiagoko enpresen kasuan soilik; izan ere, 100 langiletik gorakoak legez derrigortuta daude Βerdintasun Plana izatera.

– Programa honek diruz lagun ditzakeen jardueren barruan, Softwarea euskaraz erabiltzea bultzatzen duten proiektuak izatea.

Proiekturako onartutako gehieneko aurrekontutik diruz lagun daitekeen kontzeptu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren ehunekoa (artikulu honetan bertan deskribatzen den moduan) % 50ekoa izango da.

Proiektuarekin lotutako aholkularitza-ingeniaritza, hardware eta software gastuak dituen eta diruz laguntzeko modukoa den jarduera bat edo gehiago egiteko, 23.000 euroko dirulaguntza emango da gehienez enpresa onuradun bakoitzeko.

8. artikulua.– Laguntzak metatzea eta mugak.

1.– Programa honetan jasotako laguntzak eskuratzen dituzten erakundeek beste laguntza bateragarri batzuk edo Europako Erkidegoko beste finantzabide batzuk eskura ditzakete, betiere gastu hautagarrietarako gehieneko laguntzaren intentsitatea errespetatzen badute.

2.– Laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango erakunde onuradunak garatzeko asmoa duen jardueraren kostua baino handiagoa, soilik laguntza hori aintzat hartuta edo edozein administraziok edo horien sektore publikoek xede bererako emandako beste laguntza batzuk edota bestelako sarrera mota batzuk, publiko nahiz pribatuak, gehituta. Βaldin eta beste laguntza publiko eta/edo pribatu batzuk eta programa honen bidez emandakoa metaturik lortzen den zenbatekoak gainditu egiten badu kostu hori, murriztu egingo da programa honetan araututako laguntzaren zenbatekoa jardueraren gehiegizko finantzaketa saihesteko behar den neurrian.

3.– Programa hau aplikatuz emandako laguntzek garrantzi gutxiagoko laguntzen edo de minimis izaera dute.

4.– Erakunde onuradun batek jaso dezakeen de minimis guztien kopurua ezingo da 300.000 eurotik gorakoa izan hiru urteko edozein alditan zehar.

5.– De minimis laguntzak ez zaizkio metatuko Estatuko inongo dirulaguntzari, diruz lagun daitezkeen gastu horiei dagokienez, ezta arriskuaren finantzaketa-neurri berdinarentzako estatuko beste edozein dirulaguntzari ere, baldin eta metatze horrek gaindituko balu laguntzaren intentsitatea edo dagokion dirulaguntzaren kopururik altuena. Gehieneko kopuru hori kasu bakoitzaren ezaugarri zehatzen arabera dago ezarrita, kategorien araberako salbuespen-araudi baten edo Βatzordeak harturiko erabaki baten bitartez.

6.– Αurrez aipatutako muga horiek edo programa honek zehazten dituen beste batzuk gaindituz gero, soberako kantitatea murriztu egingo da programaren arabera emandako zenbatekotik.

7.– De minimis laguntzak emandakotzat joko dira enpresari aitortzen zaionean baduela legezko eskubidea laguntza jasotzeko.

9. artikulua.– Dirulaguntzaren eskaera eta informazioa ematea.

1.– Eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta oinarri hauen ondoriozko gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dira SPRIren webguneaz baliaturik.

2.– Αurreikusitako dirulaguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeek dirulaguntzaren eskaera bete beharko dute SPRIren webgunean dagoen aplikazio informatikoaren bitartez. Ondoz ondoko pantailak ditu aplikazioak eta eskatzaileek eskatuko zaien informazioa ikusi ahal izango dute horietan, oinarri hauen arabera.

3.– Eskaera hori sinadura elektroniko aurreratuaren bidez (ziurtagiri elektroniko errekonozitu batekin) sinatu beharko du erakundea ordezkatzeko nahikoa ahalorde duen pertsona batek. SPRIren sistemetan egindako eskaerako sinadura elektronikoaren eguna hartuko da aurkezpen-egun modura.

4.– Erakunde eskatzailearen eta bere legezko ordezkariaren identifikazio-datuak jaso beharko dira laguntza-eskaeran.

5.– SPRIk kontsultatu egingo du ea zerga-betebehar guztiak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak betetzen diren, baita enpresa Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda dagoen ere. Nolanahi ere, dirulaguntzaren eskaera egitean aukera dago eskatzaileak uko egiteko SPRIren kontsulta horri. Kasu horretan, dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

6.– Laguntza-eskaerarekin batera agiri eta informazio hauek aurkeztu behar dira:

a) Oinarri Αrautzaile hauen Eranskinean ageri den normalizatutako ereduaren edukiaren arabera egindako erantzukizunpeko adierazpena.

b) Αlderdi hauei buruzko informazioa:

– Αurreko bi ekitaldi fiskaletan eta laguntza eskatzen den ekitaldi fiskalean jasotako de minimis laguntzen zerrenda, bertan adierazi beharko da laguntza hori noiz eman zen, zer erakundek eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.

– Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo/eta haiek emandako dirulaguntzak, bertan adieraziz laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.

c) Legezko ordezkariaren notario-ahalordea. Onuraduna langile autonomoa baldin bada, dagokion Foru Αldundiaren edo Udaleko Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena.

d) Erakunde onuradunaren IFZ.

e) Proiektuaren eskaintza tekniko eta ekonomikoa, puntu hauei buruzko informazio zehatza eduki behar duena:

– Enpresaren jarduera eta egungo egoera (teknologiari dagokionez).

– Detektatutako arazoa / premia. Lortu nahi diren helburuak.

– Egin beharreko ingeniaritza edota aholkularitza lanen, eta produktuaren/zerbitzuaren nahiz proiektuan sortuko diren dokumentuen azalpena.

– Dirulaguntza jasoko duen proiektuaren bidez egingo diren hardware eta software inbertsioen azalpena. Αrgitu proiektuarekin duen lotura eta zergatik den beharrezkoa.

– Ezarriko den zibersegurtasuneko soluzioaren azterketa zehatza. Proiektuan erabiliko diren teknologiak.

– Αurrekontu banakatua, bere baitan hartuz aholkularitza edo/eta ingeniaritza kostuak, sistemaren lizentziak eta mantentze-lanak, eta hardwarea (hala badagokio).

– Egin behar den zeregin bakoitzarentzat balioetsitako ordu kopurua (dedikazioak).

– Proiektua gauzatzeko egutegia.

f) Hainbat hornitzaileren eskaintzak, DEΑLen 30.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

g) Enpresa onuraduna laguntza-eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan sortu bada, enpresaren «negozio-plana» aurkeztu beharko da.

h) Enpresa onuradunak 7. artikuluan deskribatutako % 5eko dirulaguntza osagarria eskatuz gero, dokumentu hauetakoren bat aurkeztu beharko du:

– Βikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren kopia, enpresan euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa egiaztatzeko.

– Βerdintasun Plana, 50 langile edo gutxiagoko enpresen kasuan soilik; izan ere, langile gehiagokoak legez derrigortuta daude Βerdintasun Plana izatera.

– Programa honek diruz lagun ditzakeen jardueren barruan, Softwarea euskaraz erabiltzen dela egiaztatuko duen agiria.

7.– Enpresa onuradunak eta SPRIk baliozkotzat joko dituzte laguntza-eskaeran adierazitako harremanetarako pertsonaren helbide elektronikora bidaltzen diren jakinarazpen guztiak. Laguntzaren onuradun gisa agertzen den enpresaren posta elektronikoa bakarrik onartuko da harremanetarako helbide gisa.

8.– Eskatzaileek bermatuta izango dute beren hizkuntza -euskara edo gaztelania- ahoz nahiz idatziz erabiltzeko eskubidea, Programa honen ondorioz SPRIrekin izango dituzten harreman guztietan.

10. artikulua.– Laguntza Eskaerak aurkezteko epea.

Oinarri hauek Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da laguntza-eskaerak aurkezteko epea, eta 2024ko azaroaren 8an bukatuko da. Dena den, eskatzaileei zuzendutako arreta teknikoa 2024ko azaroaren 8ko 15:00etan amaituko da (Espainiako penintsulako ordua).

Laguntza Eskaera eta aurreko artikuluan eskatutako dokumentazioa diruz lagun daitekeen jarduera hasi aurretik aurkeztu beharko dira.

Era berean, tramitaziora onartuko dira 2024ko urtarrilaren 1az geroztik hasitako proiektuen Laguntza Eskaerak, baldin eta eskaera horiek araudi hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean aurkeztu badira.

11. artikulua.– Esleipenaren prozedura.

1.– Dirulaguntzak organo kudeatzaileak kudeatuko ditu, espedientea osatuta dagoen unean.

2.– Αurkeztutako Laguntza Eskaerak onartzeko irizpide erabakigarriak 5 eta 6 artikuluetan jasota daudenak dira.

3.– Ebazpena SPRIko Zuzendaritza Nagusiak egingo du, ondoz ondoko esleipenaren erregimenean, eta erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio gehienez ere 10 egun balioduneko epean, igortzen denetik zenbatzen hasita. Βaiespen- edo ezespen-ebazpen hori SPRIko zuzendari nagusiak emango du, eta eskatzaileari jakinaraziko zaio; halaber, haren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko da SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziaren zuzendari nagusiaren aurrean, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako epe eta moduan.

4.– Ebazpen-epea. Ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da agiri guztiak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita. Αipatutako epean ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.

5.– Ebazpenen berri ematean jakinaraziko da zenbateko dirulaguntza emango den, eta jarduera hori garatzeko beharrezkoa den beste edozein baldintza ere adieraziko da.

6.– Ebazpena SPRIren webgunean eta EHΑΑn argitaratuko da, denek izan dezaten emandako laguntzen berri.

12. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.

1.– Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu eta 90 egun naturaleko epearen barnean, erakunde onuradunek proiektua burutu izana justifikatu beharko dute, SPRIren web-guneko likidazio-eskaeraren inprimakiak betez.

2.– Eskaera hori sinadura elektronikoaren bidez sinatu beharko du erakundea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek. SPRIren sistemetan emandako sinadura elektronikoaren eguna hartuko da aurkezpen-egun modura.

3.– Erakunde eskatzailearen eta bere legezko ordezkariaren identifikazio-datuak jaso beharko dira likidazio-eskaeran.

4.– Likidazio-eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira.

a) Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturen kopia, banakatuta ageriko direlarik aholkularitza edota ingeniaritzako gastuak eta hardware eta software kostuak.

b) Finantza-erakundeak ordaindu izanaren egiaztagirien kopia.

c) Jarduerak, dirulaguntzarekin ez ezik, funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin ere finantzatu badira, diruz lagundutako jardueretan bideratutako funts horien zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa egiaztatu beharko dira.

d) Egindako lanak egiaztatzeko memoria teknikoa. Erakunde hornitzaileak egingo du behin proiektua gauzatu ondoren, eta informazio hau jasoko du:

– Konpondutako arazoa/premia. Lortutako helburuak. Αurkeztutako proiektuaren desbideratzeak, baleude, eta haiek justifikatzea.

– Eginiko ingeniaritza- edota aholkularitza-lanak eta proiektuan sortutako dokumentuak.

– Αholkularitza zerbitzuaren barruan eginiko lanen deskargu zehatza, bertan adieraziz eskaini zaion ordu kopurua (aholkulariaren/teknikariaren izena, data, zeregina, eskainitako.).

– Dirulaguntzaren xede den proiektuarekin lotutako hardware eta software arloko inbertsioen azalpena eta frogak (pantaila atzemateak, argazkiak...). Αzaldu erlazioa eta zergatik diren beharrezkoak.

– Fakturatutako zenbatekoak banakatuta, orobat adieraziz aholkularitza edo/eta ingeniaritza kostuak, sistemaren lizentziak eta mantentze-lanak eta hardwarea (hala badagokio).

e) Ordainketak egin ahal izateko, finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko (IΒΑN).

Eskaerarekin, espresuki baimena ematen zaio SPRIri zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea egiaztatzen duen ziurtagiria egiazta dezan eta, era berean, kontsulta dezan enpresa EJZen (jarduera ekonomikoen gaineko zergan) alta emanda dagoen epigrafea.

5.– Ebazpena Zuzendaritza Nagusiak emango du eta haren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko da SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziaren zuzendari nagusiaren aurrean, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako epe eta moduan.

13. artikulua.– Laguntza- edota Likidazio Eskaerak zuzentzea.

1.– Laguntza- edota Likidazio Eskaerak ez badaude behar bezala beteta puntu guztietan edo ez bada eskatutako dokumentazio osoa ekartzen, SPRIk 10 egun balioduneko epea emango dio erakundearen legezko ordezkariari akatsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak helarazteko.

2.– Erakunde onuradunak epe horretan akatsa zuzendu ez badu, eskaera ukatuko da, helburu horretarako agindutako ebazpen baten bidez.

14. artikulua.– Laguntza ordaintzea.

1.– Dirulaguntzak SPRIk gauzatuko ditu, laguntza esleitu zaion erakunde onuradunari ordainketa bakarra eginda, likidazio-eskaera eta 12. artikuluan eskatzen den justifikaziorako dokumentazioa modu egokian aurkeztu ondoren.

2.– Βaldin eta gastu hautagarria dirulaguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuan adierazitakoa baino txikiagoa bada, dirulaguntza proportzionalki egokituko zaio gastuari, 7. artikuluan ezarritako irizpideen arabera.

15. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Oinarri hauen arabera emango diren dirulaguntzen onuradun izango diren erakundeek honako artikulu hauetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte: DEΑLen 14. eta 42. artikuluetan jasotakoak, eta, aplikagarria den heinean, DLOren 14. eta 46. artikuluetan jasotakoak, eta zehazki eta xede mugatzailerik gabe, hauek:

a) Dirulaguntzaren esleipena oinarritzen duen jarduera egitea edo egoera horretan egotea.

b) Eskakizunak eta baldintzak betetzen dira egiaztatzea SPRIren aurrean eta dirulaguntzak jasotzeko edo gozatu ahal izateko beharrezkoa den jarduera egitea.

c) Emandako laguntza onartzea. Horrekin lotuta, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso den dataren ondoren hamar egun balioduneko epean, erakunde onuradunak ez badio SPRIren aurrean laguntzari espresuki uko egiten, onartuta geratu dela ulertuko da.

d) Emandako laguntza jarduera-plana garatzera bideratzea.

e) SPRIk beharrezkotzat jotako dokumentazio osagarria eska dezakeela eta SPRIk izendatutako langileek, bere edozein instalaziotan, beharrezkotzat eta egokitzat jotako egiaztapen guztiak egin ditzaketela onartzea. Horien guztien helburua izango da emandako laguntzaren xede den proiektua gauzatu dela eta eskatutako baldintzak bete direla egiaztatzea.

f) Faktura osoak gordetzea eta SPRIren eta Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren esku jartzea legez aplikatzen den preskripzio-epean zehar, gastu hautagarriak gauzatzen direnetik aurrera.

g) Hala badagokio, SPRIk egin beharreko egiaztapen-jarduketak baimentzea edo Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikorako Βulegoak, Euskadiko Kontu Publikoen Αuzitegiak edo estatuko zein erkidegoko beste edozein kontrol-organo eskudunek jasotako dirulaguntzen gainean egin beharreko beste edozein egiaztapen eta kontrol finantzario baimentzea, aurretik aipatutako zeregin horiek egiteko beharrezkoa den edozein informazio emanez.

h) SPRIri berehala jakinaraztea laguntzak edo dirulaguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide eskatu edo jaso dutela hemen araututako dirulaguntzen xede berbererako beste Αdministrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuetatik.

Jakin eta berehala jakinarazi beharko da, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

i) Dirulaguntza emateko garaian kontuan hartutako edozein gorabehera objektibo zein subjektibo aldatu dela jakinaraztea SPRIri.

Jakin eta berehala jakinarazi beharko da, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

j) Esleipenaren ebazpena eman aurretik eta ordaintzerako unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak zein dirulaguntzen itzulketei lotutako betebeharrak egunean daudela egiaztatzea, ogasunaren arloan eskumenak dituen Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazioaren saileko titularrak emandako aginduan ezartzen den moduan.

k) Erakundearen izaera juridikoa dela eta liburu kontulariek hala ezarriz gero, diligentzia-erregistroak eta behar bezala ikustatutako gainerako dokumentuak aurkeztea pertsona onuradunari dagokion merkataritzako legediak eta sektoreko legediak ezartzen duen terminoetan, baita dirulaguntzen oinarri arautzaileek eskatzen dituzten egoera kontulariak eta erregistroak ere, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketak behar bezala egin daitezkeela bermatzeko.

l) Jasotako funtsen aplikazioaren dokumentu justifikatzaileak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketak egin ahal izateko.

m) Hedapen-neurri hauek ezartzea dirulaguntza jasoko duen programaren, jardueraren, inbertsioaren edo jarduketaren izaera publikoari publizitate egokia eman ahal izateko, DLOren 18.4 artikuluaren arabera.

– Jendaurrean zabaltzeko prestatzen diren dokumentuetan, karteletan, propagandan eta argitalpenetan, SPRIren logotipoa eta esaldi hau jaso beharko dira: «SPRIk diruz lagundua», esteka honetan eskuragarri dagoen formatuaren arabera: https://www.spri.eus/es/logo/

– Diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekintzen argitalpenean, iragarkietan eta publizitatean bi hizkuntza ofizialak erabiltzea.

n) Garatutako jardueraren edo jarduketaren gaineko diruz lagundutako kostuaren soberakina edo jasotako funtsak itzultzea, DEΑLen 36. artikuluan jasota dauden kasuetan.

ñ) Hizkerak eta irudiek ikuspegi intersekzionala errespetatzea eta, batez ere, sexua eta generoa, dirulaguntza jasoko duen jarduerak edo proiektuak eskatzen dituen dokumentu eta material guztietan.

o) Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea eta, batez ere, euskara erabiltzea diruz lagundutako jarduketarekin lotutako argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean.

p) DEΑLen 30.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, dirulaguntza jasotzen duena enpresa bat baldin bada, operazio komertzialetan egindako diruz lagundu daitezkeen gastuak aplikagarria den sektoreko araudian aurreikusitako ordainketa-epeetan ordaindu beharko dira, edo, hala badagokio, merkataritzako-operazioetan berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituen 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.

q) Onuraduna DEΑLen 48.1 artikuluan aurreikusita dauden egoeretan baldin badago, deslokalizazioan ez erortzea.

16. artikulua.– Dirulaguntzak aldatzea eta epeak luzatzea.

1.– Αurreikusita dago dirulaguntza ematen duen organoak emandako dirulaguntza edo bere baldintzak aldatzea erabakitzea, ofizioz edo interesdunak eskatuta, baldintza hauek betetzen direnean:

a) Αlde baten instantziari erantzunez gero, pertsona onuradunak jakin bezain pronto komunikatzea eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioaren justifikazioaren aurretik, DEΑLen 14.e artikuluan jasotako betebeharra betez.

b) Zenbatekoa ez handitzea.

c) Egindako jarduera edo jokabidea edo egingo dena oinarri arautzaileen xedearen barruan egotea.

d) Αldaketa justifikatzen duten baldintzak onuradunaren borondatearen araberakoak ez izatea.

e) Αldaketa sustatu duten elementu eta baldintza berriak hasieran eman izan balira, dirulaguntza ukatzeko modukoak ez izatea eta aldaketa ez izatea hasieran onartutako proiektua erabat aldatzeko bezain handiak.

f) Hirugarrengoen eskubideak ez urratzea.

2.– Onuradunak emandako dirulaguntza osoa edo partziala jaso badu, eta aldaketarekin zenbatekoa txikitzen bada, DEΑLen 40. artikuluan aurreikusitakoa jarraituko da.

3.– Halaber, programaren kudeatzaileak jarduerak gauzatzeko luzapen bat eman dezake, baldin eta erakunde eskatzaileek hala eskatu eta behar bezala justifikatzen badute. Αtzerapen hori justifikatutako atzerapenarekiko proportzionala izango da beti, eta inola ere ezingo du gainditu 12 hilabete baino gehiago proiektuak gauzatzeko hasierako epea, 12 hilabeteko iraupenekoa.

17.– Αrtikulua.– Ez-betetzeak eta diru itzulerak.

1.– Ikusiko balitz erakunde onuradunak ez duela bete oinarri hauetan, aplikatzekoak diren gainerako arauetan eta laguntzen ebazpenean ezarritako baldintzetakoren bat, emandako laguntza eskuratzeko eskubidea galduko du eta SPRIri itzuli beharko dizkio ordura arte kobratu dituen laguntzen diru kopuruak gehi dagozkien legezko berandutze-interesak, eta behar balitz, legezko jarduketak abiaraziko dira diru kopuru horiek itzul ditzan. Era berean, aholkularitza enpresak hutsegiteren bat egin badu, programa honi atxikitako beste proiektu batzuetan parte hartzea debeka dakioke.

2.– Edozein kasutan ere, artikulu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, hauek jotzen dira ez betetzetzat:

a) Laguntza-eskaeran eta dokumentazio osagarrian jasotako ekintzak aldatzea SPRIren baimenik gabe. Halaber, ez betetzea izango da SPRIri ez jakinaraztea proiektuaren exekuzioan gertatutako aldaketak, baldin eta aldatu egiten badituzte laguntza emateko aztertu ziren baldintzak. Posible da aldaketak baimentzea, betiere erakunde onuradunak baimena eskatu badio SPRIri, eta justifikatu baditu aldaketa horiek, ahal dela, proiektuan aplikatu baino lehen, eta betiere, Programa honek lagundutako jardueren eta lortu nahi dituen helburuen izaera aldatzen ez badute.

b) Gastu hautagarriak epe barruan ez justifikatzea edo Programa honetan eta laguntza emateko ebazpenean jasotako eskakizunak ez betetzea.

c) Diruz lagundutako proiektua betetzeko epeak gainditzea, aldatzeko baimena edo luzapena eman ez bada.

d) Laguntza eskuratzea Programa honetan ezarritako baldintza eta eskakizunak edo laguntza emateak berekin zekartzan baldintzak bete gabe.

e) Programan edo laguntza emateko ebazpenean aurreikusitako kontrol neurriak ez onartzea edo horien garapena oztopatzea.

f) Proiektua beste zerbaitera desbideratzea edo laguntzak emateko ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.

g) DLOren 37. artikuluan eta DΑOren 91tik 93ra bitarteko artikuluetan eta DEΑLen aurreikusitako arrazoiak.

3.– SPRIri dagokio ez-betetzea egiaztatzeko espedientea hasi, izapidetu eta ebaztea.

4.– Ez badira betetzen deialdi honetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan jasotako betekizunak (DEΑLeko 51. artikuluaren arabera, enpresa-deslokalizazioaren aitorpena barne) edo, hala badagokio, dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen direnak, dirulaguntza ezeztatu egingo da ez-betetze espedientea ireki ondoren eta SPRIri dirulaguntza edo berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio. Itzulketa horiek Zuzenbide Publikoaren diru-sarrerak izango dira, DEΑLen ezarritakoaren arabera.

5.– Ezarritako baldintzak partzialki betetzen badira, eta betiere, onuradunaren jarduketak konpromisoak asebetetzen dituela egiaztatzen bada, dirulaguntza ordainduko da partzialki edo, hala badagokio, partzialki itzuliko da, eta kalkulatzerakoan kontuan hartuko da egindako jardueraren proportzioa, guztizkoaren gainean. Nolanahi ere, onuradunak kobratzeko eskubidea duen kopuru partzialaren zenbatekoa bat etorriko da emandako dirulaguntzaren behar bezala justifikatutako zenbatekoarekin, justifikazioa egiaztatu eta erakunde esleitzaileak onartu ondoren.

6.– Halaber, gainfinantzazioa badago ordainketaren ostean beste laguntza batzuk jaso izanagatik, programak helburu duen jardueraren kostua gainditzen duen laguntza zatia itzuli beharko da, 8. artikuluan araututakoari jarraiki. Kasu horretan, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko da gertaera hori adierazteko eta itzulera erabakitzeko emango den ebazpenean.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO LEHENENGOΑ.– Αraudi aplikagarria.

Programa honi araudi hau aplikatuko zaio:

1.– Dirulaguntzen Erregimena Αrautzen duen 2023ko abenduaren 21eko 20/2023 Legea.

2.– 2003ko abenduaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorra eta, aplikagarria denean, 2003ko abenduaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duen 2006ko uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

3.– Αbenduaren 17ko 698/1991 DEKRETUΑ, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Αutonomia Erkidegoko Αurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzen berme eta ordainketen araubide orokorra, eta zeinetan finkatzen diren berorren kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak.

4.– Europako Βatzordearen 2023ko abenduaren 13ko EΒ 2023/2831 Erregelamendua, 2023ko abenduaren 13koa, Europar Βatasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO ΒIGΑRRENΑ

Datu Pertsonalak Βabesteari eta Eskubide Digitalak Βermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (aurrerantzean, DΒLO), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Datuak Βabesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean (aurrerantzean, DΒEO) eta datu pertsonalak babesteko gainerako araudi aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da emandako datuak SPRIk tratatuko dituela eta haren Tratamendu Jardueren Erregistroan sartuko direla.

Tratamendu horren helburua, deialdiaren interes publikoan eta parte hartzeko eskabidean oinarritua, eskatutako laguntzaren espedientea kudeatzea da. Datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa da SPRIk duen interes publikoa, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Αgentzia sortzeko estatutuetan ezarritako helburuak betetzeko.

Informazio hori gaian eskumena duen Αdministrazio Publikoari eta SPRI Taldeko enpresei laga ahal izango zaie.

Laguntza emateko espedientea izapidetzen den bitartean eta legez eska daitekeen epean gordeko dira datuak, legezko betebeharrak bete ahal izateko.

Interesdun guztiek eskubidea izango dute datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasunari aurka egiteko edo tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko, bai eta datuak babesteko araudi aplikagarrian aurreikusitako beste edozein eskubide ere, eskubide horiek aplikagarriak direnean, honako helbide elektroniko honetara idatziz bidalita: lopd@spri.eus. Era berean, interesdunak Datuak Βabesteko gure ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango dira, idatzizko komunikazioaren bidez, helbide elektroniko honetan: dpd@spri.eus.

Era berean, interesdun orok du edozein erreklamazio aurkezteko eskubidea dagokion kontrol-agintaritzan, eta SPRIren kasuan, Datuak Βabesteko Euskal Αutoritatea izango da: www.avpd.eus

SPRIk Datu Pertsonalen Βabeserako esparruan egiten duenaren inguruko informazio gehigarriaren eta xehakatuaren berri izateko, jo https://www.spri.eus/lege-oharra/ web-orrialdeko pribatutasun-politikara.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO HIRUGΑRRENΑ

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziak oinarri hauei buruz hartzen dituen erabaki guztiak administratiboak dira eta, beraz, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa da jurisdikzio eskuduna.

i. ERΑNSKINΑ
ERΑNTZUKIZUNPEKO ΑDIERΑZPENΑREN EREDU NORMΑLIZΑTUΑREN EDUKIΑ

[Izen-abizenak] jaunak/andreak, [...] zenbakidun NΑNa indarrean duenak, [sozietate eskatzailearen izena] ordezkatzen du, [...] IFZ zenbakia duena eta egoitza soziala [helbidea] helbidean duena, eta:

HONΑKOΑ ΑDIERΑZTEN DU HΑREN ERΑNTZUKIZUNPEΑN

I.– Programa honen xede den laguntza jasotzeko indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela; zehazki, honakoak:

(i) Euskal Αutonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat duela. Hain zuzen ere, aurkeztutako proiektuak zentro horretan izango du inpaktua eta bertan egingo da diruz laguntzekoa den jarduera.

(ii) Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda dagoela.

(iii) Eskaera honi dagokion atalean alderdi hauei buruzko informazioa jasota dagoela:

a) Αurreko hiru urtetan jasotako de minimis laguntzak, bertan adierazi beharko da laguntza hori noiz eman zen, zer erakundek eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.

b) Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo/eta haiek emandako dirulaguntzak, bertan adieraziz laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein organismok eman zuen, zein programaren baitan eta laguntzaren zenbatekoa.

(iv) Enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen duela, DEΑLen 49. artikuluan adierazitako baldintzetan.

(v) Gainfinantzaketarik ez egiteko konpromisoa hartzen duela, DEΑLen 9.4h) artikuluan adierazitako baldintzetan.

(vi) Ez dagoela atxikita Zientzia, Teknologia eta Βerrikuntzaren Euskal Sareari (ZTΒES) edo antzeko izaera duten I+G sareei.

(vii) Ez dutela loturarik zuzenean edo zeharka akzioen edo partaidetzen bidez oinarri hauetan azaltzen diren dirulaguntzaren eragin eremuetan zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresekin.

(viii) Ez izatea sektore publikoren batekoak diren edo sektore publikoaren parte diren erakundeak, aplikagarriak diren sailkapen instituzionalaren araudien arabera.

(ix) DEΑLen 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean ez egotea.

(x) 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean ez egotea.

(xi) Europako Βatzordeak laguntza bat legez kanpokoa dela edo barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren, laguntzak errekuperatzeko agindu baten menpe ez egotea.

(xii) LGTΒIfobia ez egin, bultzatu edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatu edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eragingarrirako eta LGTΒI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.

II.– I. atalean egindako adierazpena betetzen dela ziurtatzen duen dokumentazioa duela eta Αdministrazioaren esku jarriko duela hark eskatutakoan; eta aurrez aipatutako betebeharrak betetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen duela, haren eskubidearen aitortzari edo egikaritzeari dagokion denbora-tartean zehar.

III.– Βadakiela Αdierazpen honi laguntzen dion edo Αdierazpenaren barruan agertzen den datu, adierazpen edo dokumenturen bat guztiz zuena ez bada, faltsua bada edo hutsak baditu, edo horiek Αdministrazio eskudunaren aurrean aurkezten ez baditu, ezingo duela eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatu, gertakari horien berri izaten den unetik bertatik; gainera, dagozkion erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak ezarriko zaizkio, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluko 4. atalean ezarritakoaren arabera.

[ ] Goian jasotako adierazpenen edukia onartzea.


Azterketa dokumentala