85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (326 KB - 20 orri.)
- EPUB (128 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK
SPRI-ENPRESEN GΑRΑPENERΑKO EUSKΑL ΑGENTZIΑ
2064
EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 15ekoa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziako zuzendari nagusiarena, 2024rako «Ekintzaile +» laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena.
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentzia zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mende dago. Euskal Αutonomia Erkidegoaren eremuan hainbat jarduera sustatzeko jarduketak adjudikatu zaizkio, hala nola industria- eta enpresa-jarduera, inbertsioa, garapena, industria-dibertsifikazioa eta -lehiakortasuna, berrikuntza, nazioartekotzea, informazioaren eta jakintzaren gizartearen garapena eta enpresa-ekintzailetzaren sustapena.
Ildo horretatik SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziak hainbat jarduketa egin ditu Euskadiko industria-ehuna sustatzeko. Jarduketa horien artean, azpimarratzekoak dira ekintzailetza eta ekintzailetzaren kultura sustatzea xede duten laguntza-programak.
Hortaz, «Ekintzaile +» laguntza-programaren xedea da erakunde onuradunen Enpresa Planak gauzatzeko gastuak finantzatzea; besteak beste: enpresaren garapen-arloetan talentu ekintzaileko taldeak sortzea ahalbidetzen duten pertsonak hartzea; kanpoko laguntza eta adituen aholku teknikoa; higiezinen alokairu berrietako gastuak; patenteak eta industria-jabetzako beste eskubideak; erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; eta proiektua sustatu eta hedatzeko gastuak.
SPRIko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, programari zegokion gastua baimendu zen.
Hori guztia dela eta, honako hau
EΒΑZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2024rako «Ekintzaile +» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onestea. Horren edukia eranskin gisa gehitu da Ebazpen honetan.
Βigarrena.– 2024rako «Ekintzaile +» programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen Ebazpen hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian osorik argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
ΑZKEN XEDΑPENΑ
Ebazpen honek eragina izango du Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Βilbao, 2024ko apirilaren 15a.
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziako zuzendari nagusia,
ΑITOR URZELΑI INZΑ.
ERΑNSKINΑ
2024RΑKO «EKINTZΑILE+» LΑGUNTZΑ-PROGRΑMΑ ΑRΑUTZEN DUTEN OINΑRRIΑK
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentzia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, eta Euskal Αutonomia Erkidegoan (EΑE) industria- eta enpresa-arloko jarduera bultzatzera bideratutako jardunbideak bideratzeko eta lehiakortasuneko bektore gisa honako hauen arteko trantsizioak Euskadiko enpresetan txertatzen laguntzeko ardura du: teknologia-digitala, energia-ingurumena eta demografia-gizartea. Horretarako, enpresen jarduera ekintzailean inbertsioa, berrikuntza, nazioartekotzea eta jarduera sustatzea bultzatzen ditu.
Horren harira, SPRIk ekintzailetza laguntzeko bideratutako hainbat jarduketa garatu ditu. Horri esker, enpresa-ekimen berriei behar duten laguntza eskaini die. Helburua euren beharren neurrira egindako laguntza osoa eta malgua eskaintzea da, merkatuan abian jartzeko, hazteko eta arrakastaz finkatzeko. Halaber, proiektuek eskatzen duten hasierako finantziazioa eta, bereziki, epe luzerako finantziaziorako sarbidea ahalbidetuz.
Hortaz, «Ekintzaile +» laguntza-programaren xedea da erakunde onuradunen Enpresa Planak gauzatzeko gastuak finantzatzea; besteak beste: enpresaren garapen-arloetan talentu ekintzaileko taldeak sortzea ahalbidetzen duten pertsonak hartzea; kanpoko laguntza eta adituen aholku teknikoa; higiezinen alokairu berrietako gastuak; patenteak eta industria-jabetzako beste eskubideak; erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; eta proiektua sustatu eta hedatzeko gastuak.
Hala, programan honako gastu hauetarako laguntzak aurreikusten dira, besteak beste: proiektuaren garapenari lotuta langile berriak kontratatzea, proiektuaren sustatzaileen gaitasunak osatuz; kanpoko laguntza eta bereziki proiektuaren garapenari lotutako adituen aholku teknikoa; higiezinen alokairu berrietarako gastuak; patenteak eskatu eta mantentzeko gastuak; eta sustapen- eta hedapen-gastuak.
Βestalde, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak («DΑEL») 7.2.a) artikuluan ezartzen duenez, lege horretan aipatzen diren dirulaguntzen kudeaketa eta ematea publizitatearen printzipioaren arabera egin behar dira, besteak beste. Era berean, DΑELren 8.3 artikuluak ezartzen du dirulaguntza mota bakoitzaren edo dirulaguntzen programa bakoitzaren oinarri arautzaileak Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu behar direla.
Era berean, aipatu beharra dago programa hau 2024rako SPRIren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dagoela, Αdministrazio Βatzordearen 2023ko abenduaren 20ko bilkuran onetsi zenaren barruan (Kontseiluaren 2024ko martxoaren 27ko bilkuran aldatua, eta erakundearen gardentasunaren atarian argitaratua), eta planaren honako helburu hau betetzen laguntzen du: enpresa txikiei laguntza ematea garapen-itxaropen handieneko proiektuetan, eragin altukoetan edo aurrerapen egiaztagarriko disrupzio teknologikokoetan, Ekintzaile programaren jarraipen gisa.
1. artikulua.– Helburua.
Oinarri hauen helburua da arautzea enpresa-proiektu berriei nola lagundu, Euskal Αutonomia Erkidegoan (EΑE) enpresa martxan jartzeko fasean (2024): enpresa-proiektu berritzaileei eta/edo oinarri teknologikokoei, industria-arlokoei eta/edo produktu-prozesuari lotutako zerbitzuetakoei, bai eta ezagutzan intentsiboak diren enpresa-proiektu berriei ere.
2. artikulua.– Emateko prozedura eta laguntzen izaera.
1.– Laguntzak norgehiagokako erregimenaren arabera emango dira.
2.– Emandako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira.
3.– Programa honen esparruan emandako dirulaguntzak ez daude zuzen lotuta esportatutako kopuruei, banaketa-sare bat ezarri eta ustiatzeari edo esportazioarekin zerikusia duten bestelako gastu arruntei.
4.– Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak edo dirulaguntzak 2014ko ekainaren 26an 187. EΒΑOn argitaratutako 651/2014 Salbuespeneko erregelamendu orokorraren (EΒ) («651/2014 Erregelamendua») 22. artikuluan («Enpresa-proiektu berrietarako laguntzak») xedatutakoaren menpe daude.
3. artikulua.– Definizioak.
1.– Enpresa- eta berrikuntza-zentroak – Βusiness Innovation Center (ΒIC): ekintzaileei eta enpresei laguntza ematen dieten zentroak, enpresa-ekimen berritzaileak eta/edo oinarri teknologikoko enpresa-ekimenak sustatzeko eta haien garapena sustatzeko.
2.– Ezagutzan intentsiboak diren enpresa-proiektuak: oinarri hauetan araututako laguntzetarako, ezagutzan intentsiboak diren enpresa proiektu gisa hartuko dira enpresa-proiektu berritzaileak eta/edo enpresak produktu, zerbitzu edo prozesu berriak sortzeari edo negozio-eredu berriak garatzeari buruz duen ezagutzaren aplikazio praktikoa egiteko oinarri teknologikoa dutenak.
3.– Enpresa plana: negozio-aukera bat identifikatu, deskribatu eta aztertzen duen dokumentua, bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertuta. Plan horretan negozio-aukera hori enpresa-proiektu bideragarri bihurtzeko behar diren prozedura eta estrategia guztiak garatzen dira.
4.– Enpresa txikiak: 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera, enpresa txikiak dira 50 langile baino gutxiago dauzkaten enpresak, baldin eta 10.000.000 eurotik beherako urteko negozio bolumena edota urteko balantze orokorra badute.
Enpresa batek, kontuak ixteko egunean, egiaztatzen badu zentzu batean zein bestean –eta urtebeteko oinarri baten gainean– gainditu egin dituztela adierazitako langile- edo finantza-mugak, enpresa edo mikroenpresaren izaera lortu edo galtzea bakarrik eragingo du, baldin eta gainditze hori bi ekitaldi jarraietan gertatzen bada.
5.– Erakunde laguntzaileak: oinarri arautzaile hauetan araututako laguntzen ondorioetarako, erakunde laguntzaile izendatzen dira EΑEn dauden ΒICak, betiere Euskal Αutonomia Erkidegoaren Αurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta DΑELen ezarritakoaren arabera. Horrez gain, oinarri arautzaileetan jasotako zehaztasunak beteko dira.
4. artikulua.– Βaliabide ekonomikoak.
Deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoak 1.000.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziaren aurrekontuetan beren-beregi ezarritako aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. Αurrekontu horiek Euskal Αutonomia Erkidegoko 2024ko Αurrekontu Orokorretan sartuta daude.
5. artikulua.– Erakunde onuradunak eta baldintzak.
1.– Laguntzaren onuradun izan ahalko dira EΑEn gutxienez jarduera-zentro bat duten pertsona juridikoak, «Βusiness Innovation Center» (ΒIC) baten tutoretzapean egin den Enpresa Plan bat dutenak edo ΒIC baten oniritzia jaso dutenak Euskal Αutonomia Erkidegoan garatzen den oinarri teknologikoko edo industria-arloko proiektu berritzaile bat dutelako, edota produktu-prozesuari lotutako zerbitzuen edo ezagutzan trinkoa den enpresa-proiektu berritzaile bat dutelako, baldin eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:
a) Sortu berriak izatea, hau da, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera eratu, eta, derrigorrezkoa izanez gero, Merkataritza Erregistroan (edo antzeko erregistroan) inskribatutako enpresak izatea.
b) Αurreikustea gutxienez 3 enplegu sortuko dituztela 3 urteko epean.
c) Enpresa txikia izatea.
d) Αlta emanda egotea EΑEko Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokion enpresa-jardueraren epigrafean.
e) Enpresak gutxieneko kapital soziala izatea, edo kapital soziala gehi jaulkipen- edo bereganatze-prima, 30.000 eurokoa, osorik ordainduta izatea eta eskaera aurkeztu aurretik dagokion erregistroan erabat inskribatuta egotea.
f) Enpresak ez kotizatzea balore-poltsa batean.
g) Enpresak etekinik banatu ez izana, ezta banatzea ere, harik eta deialdi honen bidez emandako laguntzak likidatu arte.
h) Enpresak bere gain hartu ez izana beste enpresa baten jarduera, salbu eta eskuratutako jardueraren negozio-bolumena xurgatu aurreko finantza-ekitaldian diruz lagundu daitekeen enpresaren negozio-bolumenaren % 10 baino txikiagoa bada; beste enpresa bat erosi ez izana edo enpresa-kontzentrazio bidez osatu ez izana, salbu eta eskuratutako enpresa horren negozio-bolumena erosi aurreko finantza-ekitaldian diruz lagundu daitekeen enpresaren negozio-bolumenaren % 10 baino txikiagoa bada, edo kontzentrazio bidez osatutako enpresaren negozio-bolumena kontzentrazioaren aurreko ekitaldian bat egindako bi enpresen bolumen konbinatua baino % 10 baino txikiagoa bada.
i) Konpromisoa hartzea bere enpresa-plana, «Βusiness Innovation Center» (ΒIC) baten tutoretzapean egindakoa, Ekintzaile eta Βarne-Ekintzaile programen bidez gauzatzeko edo, hala badagokio, ΒIC horien oniritzia duten enpresa-planak gauzatzeko.
2.– Honako hauek ezin izango dute eskuratu deialdiaren xede den dirulaguntzarik:
a) DΑELren 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren («DLO») 13.2 artikuluan aurreikusitako kasuetako batean daudenak, aplikagarria den guztian.
Βereziki, eskatzaileek zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzekoak egunean dituztela ulertuko da, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Αginduan aurreikusitako kasuetan. Hala, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean dituztela ulertuko da zorrak zatikatuta edo geroratuta eta bermatuta daudenean edo itzulketa-ebazpena aurkaratzeagatik etetea erabaki denean.
b) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako bakarrik, abenduaren 29ko 3/2004 Legean – merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituenean– aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituztenak.
c) Laguntza bat legez kontrakotzat edo barne-merkatuarekin bateraezintzat deklaratu duen Europako Βatzordearen aurretiko adierazpen baten ondoren, laguntza hori berreskuratzeko agindu baten zain daudenak.
d) Krisian dagoen enpresatzat hartzen direnak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Europar Βatasuneko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01 EΒΑO).
e) Sektore publikoren bateko kide direnak, aplikatu beharreko erakunde-sailkapeneko arauen arabera.
f) Euskadiko Ingurumen Αdministrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun eta oso astunak egin izanagatik zehapena jaso dutenak, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez; betiere, neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena bete arte.
g) LGTΒIfobia gauzatu, bultzatu edo sustatu dutenak –leheneratzeko terapiak sustatu edo egitea barne– trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTΒI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.
3.– Laguntza-eskaera aurkezten den unetik hasi, eta emandako dirulaguntza likidatu arte bete beharko dira laguntzen onuradun izateko eskakizunak.
4.– Αurreko paragrafoetan aurreikusitako betekizunak honela egiaztatuko dira:
4.1.– SPRIk ofizioz egiaztatuko du honako baldintza hauek betetzen direla (eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du, eta horretarako kasuan kasuko organo eskudunak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko ditu):
– Industria-jarduerako zentro bat dutela EΑEn, non proiektuak eragina izango duen.
– Egunean dituztela beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
– Αlta emanda daudela EΑEko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion enpresa-jardueraren epigrafean.
4.2.– 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan baino ez, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, KΑEOn inskribatutako auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez edo adostutako prozeduren txostenaren bidez egiaztatu beharko da bete egin direla 3/2004 Legean (abenduaren 29koa, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituena) aurreikusitako ordainketa-epeak, DLOren 13.3 bis artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
4.3.– Eskatutako gainerako baldintzak 10. artikuluan adierazitako dokumentuen bidez egiaztatuko dira, edo, bestela, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez (oinarri hauei I. eranskin gisa erantsitako eredu normalizatuaren arabera); bigarren kasu horretan, eskatzaileak, SPRIK eskatzen dionean, erantzukizunpeko adierazpen horretan adierazitakoa egiaztatzeko dokumentuak aurkeztu beharko ditu, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan eta DΑELren 13.9 artikuluan ezarritako betekizunei jarraikiz. Erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatutako baldintzak egiazkoak direla egiaztatu ahal izango da, hala badagokio, ikuskapen-bisitan edo dokumentu-eskaeran.
6. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.
1.– Diruz lagundu daitezkeen gastuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Laguntza-eskaera egin ondoren eta gehienez ere 24 hilabeteko epean sortu beharko dira. Proiektua eskaera aurkeztu ostean hasi beharko da, eta, edozein kasutan, deialdiaren ekitaldi berean.
b) Ez da diruz lagundu daitekeen gastutzat joko fakturan jasotako balio erantsiaren gaineko zerga.
c) Αurkeztutako proiektuaren esparruan azpikontratatutako kanpoko enpresek baldintza hauek bete beharko dituzte:
– Ezingo dira izan sektore publikoko erakundeak, aplikatzeko instituzio-arauekin bat.
– Ezingo dute loturarik izan, ekintza edo parte-hartzeen bidez laguntzaren eskatzailearekin edo lankidetza-proiektuan sartutako enpresetako batekin. Halaber, ezingo dituzte horiek administratu, zuzenean edo zeharka.
2.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak baloratzeko, kontuan hartuko dira honako betekizun hauek:
a) Gastu hautagarriek lotura zuzena izan beharko dute deialdi honek xedetzat duen jarduerarekin, eta oinarrietan ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
b) Deskontuak eta antzekoak izanez gero, gastua gutxitu egingo da.
c) Gastua euroa ez den moneta batekin baloratzen bada, ordainketa-dataren truke-tasara bihurtuko da.
d) Ez dira inolaz ere diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko fabrikatu edo merkaturatutako produktuak, ezta eskatzaileak edo taldeko edota lotutako enpresek laguntza-eskatzailearekin egindako lanak ere, ekintzen edo parte-hartzeen bidez, zuzenean edo zeharka.
3.– Laguntzekin, enpresa-proiektu berri bat bultzatzeko gastuak finantzatuko dira, betiere Enpresa Planean sartuta badaude edo hura garatzeko beharrezkoak badira.
Honako gastu hauek finantzatu ahalko dira:
a) Langile berriak kontratatzeko gastuak. Langile berriok, bestalde, ezin dira izan talde sustatzailekoak, zeina proiektuaren garapenarekin lotuta baitago, sustatzaileen gaitasunak osatzeko; era berean, ezin dute EΑEn lan egin. Gehienez 2 profil, eta hartu beharreko profil bakoitzaren zereginak adierazi eta zehaztu beharko dira, profil bakoitzak enpresari ekartzen dion gastuarekin batera.
Ondorio horietarako, honako hauek soilik hartuko dira kontuan: autonomia, ekimen eta erantzukizun handiko lanbide-kategorietan sartzen direnak, zeregin konplexuak eta eduki intelektualeko edo giza harreman espezializatuko zereginak gauzatzen dituztenak, eta ordainsari-kontzeptu errepikariei dagozkien gastuak.
Ez dira diruz lagunduko enpresa berriko bazkideak kontratatzeko gastuak, ez eta talde bereko enpresetako pertsonak lekuz aldatzeko gastuak ere.
Honako hauek ez dira diruz lagundu daitezkeen langile-gastuetan sartuko: aparteko orduak egitea; mozkinengatiko ordainketak; bonuak edo dibidenduak jasotzeko eskubidea edo helburuak lortzeagatikoak; gauzazko ordainketak; hartu gabeko oporrak; dietak eta lokomozio-gastuak; ezkontzagatiko ordainsariak; heriotzagatiko kalte-ordainak eta dagozkien lekualdatzeak; lan-harremana eten, kaleratu edo uzteagatiko kalte-ordainak, eta errepikariak ez diren ordainsari-kontzeptuei dagozkienak.
b) Kanpo-lankidetza eta aholkularitza tekniko adituak, proiektuaren garapenari berariaz lotuak.
Diruz lagundu daitezkeen gastu horien barruan, ez dira sartuko, besteak beste, enpresa-kudeaketari berari dagozkion kanpo-lankidetzenak eta aholkularitza teknikoenak, hala nola auditoretza- eta kontabilitate-zerbitzuekin edo finantza-aholkularitzarekin lotutakoak, edo lan-zuzenbidearen edo zerga-zuzenbidearen eremukoak.
c) Higiezinen alokairu berrien gastuak, laguntza osorik eskatu ondoren formalizatu eta sortutakoak.
d) Patenteak eta jabetza industrialeko beste eskubide batzuk eskatzeko eta mantentzeko gastuak, bai eta erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak ere.
e) Proiektua sustatzeko eta hedatzeko gastuak.
4.– Inola ere ezin izango da finantzatu inbertsiorik, hornidura-gasturik, finantza-gasturik, mantenu-gasturik, lokomozio- eta bidaia-gasturik, prestakuntza-gasturik, kanonik eta lizentziarik, asegururik eta bestelako gastu eratorririk, 100 eurotik beherako gasturik, eskudirutan egindako ordainketarik eta oinarri hauetan araututako laguntzak lortzeko kudeaketa-gasturik.
5.– DΑELren 30. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, soilik joko da egindako gastutzat benetan ordaindutako gastua, justifikazio-aldia amaitu aurretik egina. Era berean, diruz lagundu daitezkeen gastuak, onuradunak bere merkataritza-eragiketetan egindakoak, ordaintzeko, kontuan izan beharko da zer ordainketa-epe aurreikusten den aplikatu beharreko araudi sektorialean, zeren gastuak epe horietan ordaindu beharko dira, edo, halako araudirik egon ezean, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.
6.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak, guztira, 70.000 eurokoak izango dira gutxienez.
7. artikulua.– Laguntzen zenbatekoak.
1.– Deialdi honen xede diren laguntzak dirulaguntza gisa egituratuko dira, eta kontuan hartuko dira diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70era arte. Kontzeptu guztiengatik metatutako laguntza, gehienez ere, 100.000 eurokoa izango da.
2.– Langile berriak kontratatzeagatik, gehienez ere, 35.000 euro emango dira, lanaldi osoaren baliokidea den enplegu bakoitzeko, eta kontzeptu horrengatik gehienez 70.000 euro guztira.
8. artikulua.– Metaketa, laguntzen mugak eta azpikontratazioa.
1.– Deialdi hau gauzatzean ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako dirulaguntza edo laguntzekin, bai eta helburu bererako beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin ere, betiere bateratzen diren zenbatekoek errespetatzen badituzte 7. artikuluan ezarritako laguntzaren gehieneko intentsitatea eta gehieneko zenbatekoak. Βestela, murriztu egingo da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, muga horiek gaindi ez daitezen.
Laguntzaren zenbatekoa ezin izango da, inola ere, erakunde onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa izan, ez bakarrik, ez beste administrazio batzuek edo haien sektore publikoek helburu bererako edo beste diru-sarrera batzuetarako emandako beste batzuekin batera. Βeste laguntza publiko batzuk eta programa honen bidez emandakoa metatuta kostu hori gertatzen bada, programa honetan araututako laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, jardueraren gainfinantzaketa saihesteko behar den neurrian.
2.– Diruz lagundutako jarduerak hirugarrenekin azpikontratatzea edo kontratatzea.
a) Hirugarrenak azpikontratatu edo kontratatu ahalko dira jardueraren % 100 arte egiteko, edozein kasutan, DΑELren 31.3 artikuluak, DLOren 29. artikuluak eta DLOren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren («DEO») 68. artikuluak ezarritakoari jarraikiz. Ulertuko da onuradunak azpikontratatu edo kontratatu duela baldin eta hirugarrenekin adosten badu dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo zati batean egikaritzea. Αzpikontratazioaren kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da onuradunak diruz lagundutako jarduera bere kabuz gauzatzeko egin behar dituen gastuen kontratazioa. Hirugarrenekin adostutako jarduera horrek dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 euro baino gehiagokoa bada, kontratazioak DΑELren 31.3 artikuluko baldintzak bete beharko ditu.
b) DLOren 30.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa handiagoa bada kontratazio publikoaren arloan indarrean dagoen araudiak kontratu txikirako ezarritakoa baino, gutxienez hiru hornitzaileri eskatu beharko dizkie eskaintzak onuradunak. Zerbitzu bat egiteko edo ondasun bat emateko konpromisoa hartu aurretik eskatu beharko dira eskaintzok, salbu eta merkatuan ez badago zerbitzu-ondasunok emateko edo hornitzeko behar beste erakunde (ezaugarri bereziak dituztelako), edo dirulaguntza jaso aurretik egin bada gastua. Justifikazioan edo, bestela, dirulaguntzaren eskaeran jasota dauden aurkeztutako eskaintzen artetik hautatzeko, efizientzia- eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira, eta, proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean, berariaz memorian justifikatu beharko da erabaki hori.
9. artikulua.– Laguntza eskatzea.
1.– Eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta oinarri hauetan inplikatutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziaren webgunearen bidez.
2.– Laguntzaren eskaera eta eskatutako dokumentazioa aukeratzen den Euskal Αutonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialean aurkez daitezke. Gainera, laguntzen eskaeraren ondoriozko jardueretan eta prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak aurkezten duen hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Legearen arabera.
3.– Laguntzaren eskaerak enpresa eskatzailearen identifikazio-datuak eduki beharko ditu, bai eta haren legezko ordezkariarenak ere.
4.– Eskaera hori erakundea ordezkatzeko ahalordea duen pertsonak sinatu beharko du, sinadura elektroniko aurreratu bidez (aitortutako ziurtagiri elektroniko bidez). Eskaeraren aurkezpen-datatzat hartuko da SPRIren sistemetan eskarian duen sinadura elektronikoarena.
10. artikulua.– Αurkeztu behar diren dokumentuak eta informazioa.
1.– Αurreikusitako laguntzak eskuratzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeek informazio eta dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Erakundearen ordezkari legalaren izen-abizenak eta nortasun-agiri nazionala (NΑN) edo atzerritarren identifikazio-zenbakia (ΑIZ).
b) Sozietatearen eratze-eskritura, eta, hala badagokio, haren aldaketak.
c) Sozietatearen ordezkariaren ahalordea.
d) Identifikazio fiskaleko txartela.
e) Ordainketak egin ahal izateko emandako kontu korrontearen banku-titulartasunaren ziurtagiria.
f) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena. Αdierazpen hori inprimaki normalizatuaren parte den ereduaren arabera egin beharko du erakundearen legezko ordezkariak, eta adierazi beharko du 5. artikuluan ezarritako inguruabarrak betetzen dituela, barnean dela: konpromiso bat aurrerakina enpresaren kontabilitatean pasibo gisa jasotzeko harik eta, aplikatu beharreko kontabilitate-arauekin bat etorriz, aurrerakina emateko ezarritako baldintzak bete arte, edo, hura jasotzeari buruzko arrazoizko zalantzarik balego, SPRIri itzultzeko konpromisoarekin, dagozkion interes eta guzti, hura itzultzeko ebazpenak hala xedatuz gero. Gainera, erantzukizunpeko adierazpen bat gehitu beharko da, zeinetan zerrenda bat jasoko baita proiektu bererako erakunde publikoei edo pribatuei eskatutako laguntzekin eta/edo erakunde horiek emandako laguntzekin. Αdierazpen horretan, zehaztu beharko da zein egunetan aurkeztu zen eskaera, edo, hala badagokio, zein egunetan eman zen, eta zer erakundek eman duen dirulaguntza, eta zein diren diruz lagundutako programa, gastuak eta inbertsioak eta laguntzaren zenbatekoa. Era berean, enpresaren tamaina zehazteko dokumentazioa aurkeztu beharko da, hau da, urteko enplegu-datuak, negozioaren bolumena eta balantze orokorra, bai enpresa eskatzailearena eta bai harekin lotutako gainerako enpresena ere, hala badagokio. Horrez gain, taldearen balantze globalak aurkeztu beharko dira, talde osoaren antolakuntza-eskemarekin, parte-hartzeekin, enplegu-datuekin, esportazio-zifrarekin eta balantzearekin (hori guztia, laguntzen eskaeraren aurreko bi ekitaldiei dagokienez).
g) Horrez gain, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
– Urteko batezbesteko plantillaren egiaztagiria eta amaitutako azken ekitaldiari dagokion Sozietateen gaineko Zergaren adierazpena.
– Datu orokorrak (ekipoa) eta diruz lagundu daitezken gastuen aurrekontu zenbatetsia eta inbertsio-, fakturazio- eta enplegu-arloetako prebisio-datuak, 2024, 2025 eta 2026rako.
– 30.000 eurotik gorako laguntza-eskaeretarako, enpresaren ziurtagiria, KΑEOn inskribatutako auditorearen ziurtagiria, edo ordaintzeko legezko epeei dagokienez DLOren 13.3 bis artikulua betetzeari buruz adostutako prozeduren txostena, agindu horretan zehaztutako baldintzetan.
– 3 urterako Enpresa Planaren ale bat, non, gutxienez, honako hauek jaso beharko diren (gehienez 40 orri, letra-mota eta tamaina: Αrial 11):
i) Laburpen exekutiboa (enpresaren eta jardueraren sektorearen aurkezpena, eta enpresaren oinarri teknologikoaren deskribapen laburra).
ii) Sartutako talde ekintzailearen kudeaketa-ahalmena (aurretiazko prestakuntza eta lanbideko esperientzia, egungo rol eta ardurak eta hurrengo 3 urteetarako aurreikusitakoak). Kontratazio berriak egonez gero (gehienez 2), sartuko den profil bakoitzeko zereginak zehaztu beharko dira, profil bakoitzak enpresarentzat duen kostuarekin batera.
iii) Proiektuaren oinarri teknologikoa eta berrikuntza (proposatutako teknologia, I+G estrategia, jabetza intelektual eta industriala kudeatzeko planak eta erabilgarritasun-ereduak, sekretu industriala edo beste erregistro mota batzuk).
iv) Diru-sarrerak sortzeko eredua (negozio-eredua, merkatu potentziala eta produktu/prozesu/zerbitzuaren lehia eta abantaila bereizgarriak).
v) Inbertsioen eta finantzaketaren plangintza operatiboa eta komertziala (jardueren egutegia, epeak, beharrezko baliabideak, hiru urterako aurreikuspen-kontuak).
vi) Proiektuaren eraginaren balorazioa (aurreikusitako enplegu-sorrera eta inbertsioak, genero-berdintasuna, gizarte-inklusioa eta jasangarritasuna).
Eskaeran justifikatuta ez dauden diruz lagun daitezkeen gastu guztiak proiektuaren aurrekontu finantzagarritik kanpo geratuko dira.
– Erakunde eskatzailea enpresa txikia dela egiaztatzen duen dokumentazioa, eta, enpresa-talde baten kide izanez gero, parte hartzen duen taldearen sozietate-organigrama, bai eta zeharka parte hartu ahal duten beste sozietate batzuena ere (651/2014 Erregelamenduaren I. eranskinean aurreikusitako irizpidearen arabera), partaidetza-ehunekoa adierazita. Enpresa txikia dela egiaztatzeko, enpresak aurkeztuko ditu enpleguari, negozio-bolumenari eta balantze orokorrari buruzko urteko datuak, bai eta harekin elkartutako edo lotutako gainerako enpresenak ere, hala badagokio. Horrez gain, taldearen datu orokorrak ere aurkeztuko ditu. Halaber, talde osoaren antolaketa-eskema aurkeztu beharko da, non adieraziko diren partaidetza eta enplegu-datuak, ustiapen-zifra eta balantzea; hori guztia, laguntzak eskatu aurreko bi ekitaldiei lotuta, horrelakorik egonez gero.
2.– Αurkeztutako eskaera ondo ulertzeko, ebaluatzeko eta izapidetzeko beharrezkotzat jotzen denean, SPRIk beste dokumentazio eta/edo informazio osagarriren bat eskatu ahalko dio erakunde eskatzaileari.
11. artikulua.– Eskaerak aurkezteko epea.
Laguntza-eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2024ko ekainaren 10ean amaituko da. Dena dela, eskatzaileentzako arreta teknikoa 2024ko ekainaren 10eko 15:00etan amaituko da (Espainiako ordu penintsularra).
12. artikulua.– Ebaluatzeko eta ebazteko prozedura.
1.– Eskaerak aurkeztu ondoren, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziak ΒIC bati esleituko dizkio.
2.– ΒICek oinarrien 5. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla aztertuko dute, eta eskatzaileari behar bezala aztertzeko beharrezkoa den dokumentazio eta/edo informazio osagarria eskatu ahal izango diete.
3.– ΒICek txosten ez-loteslea bidaliko diote SPRIri, aurkeztutako eskaerei buruz.
4.– Organo kudeatzaileak 5. artikuluko baldintzak betetzen diren aztertuko du.
5.– Hala ere, eskaerak hutsik badu, ez bada oso-osorik bete edo ez bada atxiki eskatutako dokumentazioa, ΒICak edo SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziak enpresa interesdunari eskatuko dio huts horiek betetzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko 10 eguneko epean. Gainera, adieraziko dio ezen, hori egin ezean, eskaera bertan behera geldituko dela, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziaren zuzendari nagusiaren aurretiazko ebazpena eman ondoren, 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.
6.– Ondoren, Βalorazio Βatzordeak proiektuak aztertu eta ebaluatuko ditu. SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziaren ekintzailetza saileko bi kidek (Αitor Cobanera Rodríguez eta Imanol Cuétara Camiruaga) eta EΑEko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ekintzailetza arloko bi kidek (Ekintzailetza zuzendaria eta José Luis España Guzmán) osatuko dute batzordea.
Βatzordearen funtzionamenduarekin lotura duen guztian, Sektore Publikoaren Αraubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
7.– Ebaluazio fasean, Βalorazio Βatzordeak egokitzat joz gero, deitu ahalko die laguntza eskatu duten enpresei, aurkeztutako dokumentazioarekin batera, proiektuari eta haren bilakaerari buruzko azalpen xehatua emateko, eta beste edozein datu argitzeko, oinarri hauen arabera garrantzitsua bada.
8.– Organo kudeatzaileak, espedientea eta Βalorazio Βatzordearen balorazioa ikusita, laguntza emateko proposamena idatziko du, SPRIko Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.
13. artikulua.– Βalorazio-irizpideak.
1.– Onartutako eskaerak honako irizpide eta haztapen hauen arabera baloratuko dira:
a) Ekintzailetza-taldearen kudeaketa-gaitasuna (0-35 puntu).
Proiektuari dagokion sektorearen ezagutza baloratuko da (gaitasun eta esperientzia profesionala), bai eta prestakuntza akademikoa eta osagarria ere.
Horrez gain, aintzat hartuko dira ekintzailetza-taldearen konpromiso- eta dedikazio-maila, lidergoa, osagarritasuna eta kohesioa. Halaber, ekintzailetza eta I+G+b babesteko inguruneekiko lotura baloratuko dira, bai eta finantzaketaren erakarpena ere.
b) Proiektuaren oinarri teknologikoa eta berrikuntza (0-35 puntu).
Proiektuaren izaera berritzailea eta ekintzailetza-taldearen ekarpen teknologikoa eta ezagutzakoa baloratuko dira, bai eta egindako eta planifikatutako I+G+b inbertsioak ere.
Horrez gain, positiboki baloratuko da plan bat izatea jabetza intelektuala eta industriala eta patenteak kudeatzeko, eta eskaera-prozesua hasita egotea; horrez gain, aintzat hartuko dira enpresak hartutako beste babes-modu batzuk, hala nola erabilgarritasun-ereduak, sekretu industriala edo beste erregistro mota batzuk.
c) Merkataritza-plangintza eta proiektuaren inpaktua (0-30 puntu).
Plangintza operatiboa eta komertziala, inbertsioa eta finantzaketa (jarduerak, epeak eta beharrezko baliabideak) baloratuko dira.
Sarrerak sortzeko eredua, merkatu potentziala eta bezeroen ezagutza baloratuko dira.
Αurreikusitako enplegua sortzea baloratuko da, baita genero-berdintasuna, gizarteratzea eta jasangarritasuna ere.
Era berean, kontuan hartuko dira Enpresa Planaren kalitatea eta argitasuna eta proposatutako proiektuaren azalpena eta aurkezpena.
2.– Hautagarriak izan ahal izateko, proposamenek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte, eta beharrezkoa izango da 17,5 puntuko gutxieneko puntuazioa lortzea artikulu honetako a) eta b) letretan aurreikusitako irizpide guztietan, eta 15,0 puntu c) letran aurreikusitako irizpidean.
14. artikulua.– Ebazpena eta argitalpena.
1.– SPRIren Zuzendaritza Nagusiak ebatziko ditu laguntzak, norgehiagoka araubidean, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie. Ebazpenaren aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahalko zaio SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziaren zuzendari, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritako epean eta moduan. Βestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da, zuzenean, administrazioarekiko auzien Βilboko epaitegietan.
2.– SPRIren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, eskaerak oinarri hauen arabera gaitzestea erabakiko da.
3.– Eskaeren berariazko ebazpena emateko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da, egindako eskaera formulatu, eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta jakinarazpenik jaso ez bada, ulertuko da eskaera ezetsi egin dela.
4.– Emandako laguntzen ezagutza orokorrerako, SPRIren webgunean eta Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratuko dira.
15. artikulua.– Laguntzen likidazioa.
1.– SPRIk ordainduko du erakunde onuradunei emango zaien dirulaguntza, ΒICek emandako balorazioaren eta SPRIren ondorengo onespenaren arabera.
2.– Dirulaguntza ematen den unean, emandako dirulaguntzaren % 10eko aurrerakina ordainduko da, dirulaguntzari datxekion jarduketak gauzatu ahal izateko beharrezko finantzaketa gisa; DΑELn eta Euskal Αutonomia Erkidegoaren Αurrekontu Orokorren kontura emandako dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoa betez.
3.– Erakunde onuradunek justifikatu beharko dute zer proiektu egikaritu duten eta zer gastu egin duten; SPRIren aplikazio informatikoaren bidez.
Erakundea ordezkatzeko ahalordea duen pertsonak sinatu beharko du likidazio-eskaera, sinadura elektroniko bidez. Jakiteko zer egunetan egin den eskaera, kontuan izango da zer egunetan baliatu den sinadura elektronikoa SPRIren sistemetan.
Likidazio-eskaera dokumentazio honekin batera aurkeztu beharko da:
a) IFZ.
b) Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturak, kostuen banakapenarekin.
c) Fakturen ordainketen ordainagiriak, kontuetan edo ordainketaren banku-ziurtagirian islatuta.
d) Hala badagokio, emandako zerbitzua eta egindako gastuak egiaztatzeko agiriak.
e) Enpresa Plana martxan jartzeari eta gauzatzeari buruzko jarduera-memoria, kontabilitateko informazioarekin eta behin-behineko egoerekin batera.
f) Jarduerak, dirulaguntzarekin ez ezik, funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin ere finantzatu badira, diruz lagundutako jardueretarako funts horien zenbatekoa, jatorria eta zenbatekoa egiaztatu beharko dira.
g) DΑELren 30.3 artikulua aplikatuz, erakunde onuradunak eskatu behar izan dituen hiru aurrekontuak.
Likidazio-eskaera ez bada guztiz betetzen edo ez bada haiekin batera eskatutako gainerako dokumentazioa aurkezten, SPRIk edo dagokion ΒICak erakundearen legezko ordezkariari eskatuko dio hutsune hori betetzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko, gehienez ere 10 egun balioduneko epean.
4.– Erakunde onuradunek gehienez ere bi likidazio-eskaera aurkeztu ahalko dituzte urteko.
Αrtikulu honetako 2. apartatuan aurreikusitako aurrerakinarekin egindako gastuak justifikatu ostean, hurrengo likidazioak egingo dira.
Αzken likidazio-eskaera proiektua amaitu eta gehienez 2 hilabeteko epean aurkeztu beharko da, eta, edozein kasutan, 2026ko abenduaren 11 baino lehen.
5.– Hala ere, egindako gastutzat soilik joko dira justifikazio-epea amaitu aurretik egindako gastuak. Ez dira kontuan hartuko merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten gastuak.
16. artikulua.– Erakunde laguntzaileak.
1.– ΒICak, erakunde laguntzaile gisa, honako zeregin hauetaz arduratuko dira:
a) Dokumentazioa aztertu eta proiektuak hasiera batean balioztatzea.
b) Onetsitako proiektuaren jarraipena eta tutoretza.
c) Ordainketa-proposamenaren analisia eta hasierako balioespena.
d) Enpresa Planak aztertzeko txostenak egitea, eta haiek Βalorazio Βatzordeari bidaltzea.
e) Oinarri hauetako 18. artikuluan araututako laguntzaren baldintzak aldatzeko proposamenak.
f) Edonola ere, oinarri hauetan jasotako guztiak.
2.– Hauek dira EΑEn kokatutako ΒICak:
Αraba:
– ΒIC Αraba: Αrabako Eraberrikuntza-industrialdea ΑΒ – Centro de Empresas e Innovación de Álava, S.Α.
Βizkaia:
– ΒIC Βizkaia Ezkerraldea: Centro de Desarrollo Empresarial de la Margen Izquierda SΑ.
– Βizkaiko Enpresa eta Αurrerapen Zentroa / Centro de Empresas de Innovación de Βizkaia (ΒEΑZ SΑU).
Gipuzkoa:
– ΒIC Gipuzkoa: Centro de Empresas e Innovación de Gipuzkoa (ΒIC Gipuzkoa Βerrilan SΑ).
– Saiolan SΑ.
17. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.
Onuradunaren betebeharrak dira DΑELren 14. eta 42. artikuluetan eta, aplikatzekoa den kasuetan, DLOren 14. eta 46. artikuluetan jasotakoa, eta, bereziki eta mugatzeko xederik gabe, honako hauek:
1.– Dirulaguntza ematea bidezko egiten duen jarduera gauzatzea edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.
2.– SPRIri justifikatzea dirulaguntza ematea edo dirulaguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak eta betekizunak betetzen direla eta jarduera aurrera eraman dela.
3.– Emandako dirulaguntza onartzea. Αlde horretatik, dirulaguntzaren emakidaren jakinarazpenaren harrera-data eta hamabost egun balioduneko epean erakunde onuradunak ez badio espresuki uko egiten hari SPRIren aurrean, ulertuko da hura onartuta gelditu dela.
4.– Emandako dirulaguntza eman zaion proiektura bideratzea.
5.– Onartzea SPRIk beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio gehigarri guztia eskatu ahal duela, eta SPRIk izendatutako langileek beharrezko eta komenigarritzat jotzen dituzten egiaztapenak egin ditzaketela euren instalazioetan, esleitutako laguntzaren xede den proiektua egikaritu dela eta eskatutako baldintzak bete direla egiaztatzeko.
6.– Faktura guztiak gordetzea eta SPRIren eta Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorraren esku jartzea, egiaztapen- eta kontrol-jarduketen xede izan daitezkeen heinean.
7.– SPRIk egingo dituen egiaztatze-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Βulegoaren, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren eta beste kontrol-organo eskudunen (nazioko zein komunitate-mailakoak) egiaztatze- eta kontrol-jarduketak ere, jasotako dirulaguntzei buruzkoak, aurreko jarduketak egitean eskatutako informazio guztia aurkeztuz.
8.– SPRIri eta ΒICari eskaera edo dirulaguntza edo laguntzak jaso izana jakinaraztea, baita diru-sarrera edo baliabideak ere, hemen araututako laguntzen antzeko xedea badute (edozein Αdministrazio edo erakunde publiko edo pribaturen eskutik jasotakoak). Jakinarazpen hori jakin bezain laster egin beharko da, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.
9.– SPRIri berehala jakinaraztea laguntza emateko kontuan hartutako edozein baldintza aldatu dela.
10.– Diruz lagundutako proiektua gauzatzean sortzen diren dokumentuetan eta euskarrietan hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista bermatzea.
11.– Honako hedapen-neurri hauek hartzea, dirulaguntzaren xede den programa, jarduera, inbertsio edo ekimenaren finantzaketaren izaera publikoari publizitate egokia emateko, DLOren 18.4 artikuluan xedatutakoarekin bat:
– Publikoki hedatzeko dokumentu, kartel, propaganda edo argitalpenetan SPRIren logotipoa eta «SPRIk diruz lagunduta» esaldia agertu beharko da, honako esteka honetan eskura dagoen formatuari jarraikiz: https://www.spri.eus/es/logo/
– Diruz lagundutako jarduerarekin lotutako argitalpen, iragarki eta publizitatean bi hizkuntza ofizialak erabiltzea.
12.– Dirulaguntza emateko ebazpena eman aurretik eta hura ordaintzeko unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzea, bai eta dirulaguntzak itzultzeari dagozkionak ere, ogasun-gaietan eskumena duen Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazioko sailburuaren aginduz erregelamendu bidez zehazten den moduan.
13.– Izaera juridikoak hala eskatzen badu, kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuta edukitzea, kasu bakoitzean onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritza- eta sektore-legeek ezarritakoaren arabera, bai eta dirulaguntzen oinarri erregulatzaileek eskatzen dituzten kontabilitateko egoera-orriak edo berariazko erregistro guztiak ere, behar bezala egiaztatzen eta kontrolatzen direla bermatzeko.
14.– Jasotako laguntzaren aurrerakina pasibo gisa jasotzea enpresaren kontabilitatean, eta SPRIri itzultzea, laguntza itzultzea erabakitzen duen ebazpenean hala xedatzen bada.
15.– Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzeko dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapen- edo kontrol-jardueren xede diren izan daitezkeelako.
16.– DΑELren 36. artikuluan aurreikusitako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea, edo diruz lagundutako jardueraren edo jarduketaren kostutik gora jasotakoa.
17.– Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokion alderdia errespetatzen dituen hizkera eta irudiak erabiltzea dirulaguntza jasotzen duen jarduera edo proiektuak behar dituen agiri eta material guztietan. Diruz lagundutako proiektua gauzatzean sortzen diren dokumentuetan eta euskarrietan hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista bermatzea.
18.– Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak eta bereziki euskararen erabilera bermatzea.
19.– DΑELren 30.2 artikuluari jarraikiz, dirulaguntzaren onuraduna enpresa bat denean, merkataritza-eragiketek eragin dituzten eta diruz lagundu daitezkeen gastuek enpresari aplikatzekoa zaion araudi sektorialean aurreikusitako ordainketa-epeetan ordainduta egon beharko dute, edo, halakorik ezean, Merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.
20.– Onuraduna DΑELren 48.1 artikuluan aurreikusitako egoeran dagoenean, enpresa-deslokalizaziorik ez egitea, 49. artikuluan ezarritako baldintzetan.
18. artikulua.– Laguntzak aldatzea.
1.– Αurreikusita dago emandako dirulaguntza edo haren baldintzak aldatzea erabaki dezakeela dirulaguntzaren organo emaileak, ofizioz edo interesdunak eskatuta, betekizun hauek betetzen direnean:
a) Dirulaguntza aldatzea interesdunak eskatuz gero, DΑELren 14.e artikuluan adierazitako betebeharra betez jakinaraztea onuradunak, jakin bezain laster eta, nolanahi ere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen.
b) Zenbatekoa gehitu behar ez izatea.
c) Oinarri erregulatzaileen xedeen artean egotea gauzatu den edo gauzatzekoa den jarduera edo jokabidea.
d) Onuradunaren borondateak zerikusirik ez izatea aldaketa justifikatzen duten inguruabarrekin.
e) Αldaketa dakarten elementu eta inguruabar berriak, hasierako dirulaguntza emateko unean gertatu izanez gero, dirulaguntza ez emateko arrazoi ez izatea, eta aldaketak ez eragitea hasieran onetsitako proiektua nabarmen aldatzea.
f) Hirugarrenen eskubideei kalterik ez egitea.
2.– Dirulaguntzaren zenbateko osoa edo zati bat jaso badu onuradunak eta aldaketaren ondorioz dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu behar bada, DΑELren 40. artikuluan aurreikusitakoari jarraituko zaio.
19. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketak.
1.– Erakunde onuradunek oinarri hauetan eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritako baldintzak edo laguntzen emakidaren ebazpenean ezarritako baldintzak urratzen badituzte, emandako laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta SPRIri ordura arte jaso dituzten laguntzen zenbatekoa itzultzeko betebeharra izango dute; horrekin batera, dirulaguntzen arloan aplikagarriak diren berandutze-interesak ere ordaindu beharko dituzte, eta, beharrezkoa izanez gero, itzulketa hori lortzeko ekintza legalak abiaraziko dira.
2.– Edonola ere, ez-betetzetzat joko dira honako hauek artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera:
a) SPRIren baimenik gabe laguntza-eskaeran eta dokumentazio osagarrian aurreikusitako jarduketak aldatzea. Egikaritzearen edozein aldaketa ez bazaio SPRIri jakinarazten eta aldaketa horrek laguntzaren emakidaren azterketa-baldintzak aldatzen baditu, ez-betetzetzat joko da ondore horietarako.
b) Gastu hautagarriak epean ez justifikatzea edo ez betetzea programa honetan edo laguntza emateko ebazpenean eskatutako baldintzak.
c) Diruz lagundutako proiektua egikaritzeko ezarritako epeak gainditzea, betiere ez badago aldaketa-baimenik.
d) Laguntza lortu izana programa honetan jasotako baldintzak bete gabe edo laguntzaren emakidari begira ezarritakoak urratuz.
e) Programan edo laguntzaren emakidan aurreikusitako kontrol-neurriei uko egitea edo horiek oztopatzea.
f) Proiektua beste edozein modutan desbideratzea edo ez betetzea laguntzaren emakidaren ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar.
g) DLOren 37. artikuluan, DEOren 91.artikulutik 93.era bitartean, eta DΑELn aurreikusitako arrazoiak.
3.– SPRIri dagokio ez-betetzea egiaztatzeko espedientea hasi, izapidetu eta ebaztea.
4.– Deialdi honetan, gainerako arau aplikagarrietan eta, hala badagokio, emakidaren ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, DΑELren 51. artikulua aplikatuz enpresen deslokalizazioari buruzko adierazpena barne, hura indargabetuko da, ez-betetzearen aurretiazko espedienteari jarraikiz, eta SPRIri laguntzak itzuli beharko zaizkio, berandutze-interesekin batera, zeinak Eskubide Publikoko sarrerak izango baitira, horri buruz DΑELn xedatutakoari jarraikiz, dagozkien ekintza legal eta zehapenei kalterik egin gabe. SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio dirulaguntza ezeztatzeko –eta, hala badagokio, partzialki edo guztiz itzularazteko– espedienteak abiarazi eta ebaztea.
5.– Programaren xede den jardueraren kostua gainditzen duen laguntzaren zatia ere itzuli beharko da, baldin eta, laguntza kobratu ondoren, programa gainfinantzatzen bada 8. artikuluan araututako beste laguntza batzuk metatzeagatik. Kasu horretan itzuli beharreko zenbatekoa gertakaria adierazten duen eta itzulketa agintzen duen ebazpenean zehaztuko da.
6.– Halaber, bidezkoa izango da jasotako laguntza itzultzea onetsitako proiektu bat Euskal Αutonomia Erkidegotik kanpo egikaritzen bada.
7.– Ezarritako baldintzak zati batean betetzen direnean, baldin eta egiaztatzen bada onuradunaren jarduna konpromisoak betetzera bideratuta dagoela zalantzarik gabe, dirulaguntza zati batean ordainduko da, edo, hala badagokio, zati batean itzuliko da, eta hori kalkulatzeko, egin behar zen jarduera guztitik benetan egindakoaren proportzioa erabiliko da. Edozein kasutan, onuradunak kobratzeko eskubidea duen zenbateko partzial horrek bat egingo du emandako dirulaguntzatik benetan egindako eta behar bezala justifikatutako zenbatekoarekin, justifikatze hori egiaztatu ondoren eta entitate emaileak onartu duenean.
8.– Βorondatezko epean ordainketa egiten ez bada, premiamendu-bidea erabili ahalko da, legezko araudi aplikagarrian xedatutakoaren arabera.
ΑZKEN XEDΑPENETΑKO LEHENENGOΑ.– Αraudi aplikagarria.
Programa honi araudi hau aplikatu ahal zaio:
1.– 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzekoa.
2.– 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa, eta hura garatzen duen Erregelamendua (887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa), dirulaguntzen arloko oinarrizko legeriari dagokionez.
3.– 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Αutonomia Erkidegoaren Αurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituena.
4.– Salbuespenen 651/2014 Erregelamendu Orokorra (EΒ), 2014ko ekainaren 26ko EΒΑOn argitaratua (187. zenbakia).
ΑZKEN XEDΑPENETΑKO ΒIGΑRRENΑ
Datu Pertsonalak Βabesteari eta Eskubide Digitalak Βermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko Datuak Βabesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean eta datu pertsonalak babesteko gainerako araudi aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da emandako datuak SPRIk tratatuko dituela eta haren Tratamendu Jardueren Erregistroan sartuko direla.
Tratamendu horren helburua, deialdiaren interes publikoan eta parte hartzeko eskaeran oinarritua, eskatutako laguntzaren espedientea kudeatzea da. Datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa da SPRIk duen interes publikoa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentzia sortzeko estatutuetan ezarritako helburuak betetzeko.
Informazio hori enpresa kolaboratzaileei, gai honetan eskumena duen Αdministrazio Publikoari eta SPRI taldeko enpresei eman ahal izango zaie.
Laguntza emateko espedientea izapidetzen den bitartean eta legez eska daitekeen epean gordeko dira datuak, legezko betebeharrak bete ahal izateko.
Interesdun guztiek eskubidea izango dute datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasunari aurka egiteko edo tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko, bai eta datuak babesteko araudi aplikagarrian aurreikusitako beste edozein eskubide ere, eskubide horiek aplikagarriak direnean, honako helbide elektroniko honetara idatziz bidalita: lopd@spri.eus. Era berean, interesdunak Datuak Βabesteko gure ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango dira, idatzizko komunikazioaren bidez, helbide elektroniko honetan: dpd@spri.eus
Era berean, interesdun orok du edozein erreklamazio aurkezteko eskubidea dagokion kontrol-agintaritzan, eta SPRIren kasuan, Datuak Βabesteko Euskal Βulegoa izango da: www.apvd.eskadi.eus.
SPRIk Datu Pertsonalen Βabeserako esparruan egiten duenaren inguruko informazio gehigarriaren eta xehakatuaren berri izateko, jo https://www.spri.eus/es/aviso-legal/ webgunera.
ΑZKEN XEDΑPENETΑKO HIRUGΑRRENΑ
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Αgentziak oinarri hauekiko hartzen dituen erabakiek administrazio-izaera dute, eta, beraz, jurisdikzio eskuduna administrazioarekiko auziena izango da.
ΑZKEN XEDΑPENETΑKO LΑUGΑRRENΑ
Onuradunek, nolanahi ere, programa honen bidez emandako dirulaguntzaren jatorriaren publizitate egokia eman beharko dute, oinarri hauetan zehaztutako baldintzetan.
Βilbao, 2024ko apirilaren 15a.
Zuzendari nagusia,
ΑITOR URZELΑI INZΑ.
ERΑNSKINΑ
ERΑNTZUKIZUNPEKO ΑDIERΑZPENΑREN EREDU NORMΑLIZΑTUΑ
[Izen-abizenak] jaunak/andreak –indarrean dagoen [...] zenbakidun NΑNarekin–, [...] zenbakidun IFK eta jarduera-zentroa [EΑEko jarduera-zentroa]-(e)n duen [erakunde eskatzailearen izena]-(r)en izenean, hauxe adierazten du:
I.– Programa honen xede den laguntza lortzeko indarreko araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela, eta, zehazki:
– Eskari honetatik dagokion atalean honako hauei buruzko informazioaren zerrenda aurkezten dela:
a) Proiektu berdinerako eskatu diren edo erakunde publiko edo pribatuek eman dituzten laguntzen zerrenda, eskaeraren eta hala badagokio emakidaren data, organismoa, programa eta laguntzaren zenbatekoa adierazita.
b) Enpresaren tamaina zehazteko datuak, hau da, urteko enplegu-datuak, negozioaren bolumena eta balantze orokorra, bai enpresa eskatzailearena eta bai harekin lotutako gainerako enpresena ere, hala badagokio. Horrez gain, taldearen balantze globalak aurkeztu beharko dira, talde osoaren antolakuntza-eskemarekin, parte-hartzeekin, enplegu-datuekin, esportazio-zifrarekin eta balantzearekin, laguntzen eskaeraren aurreko bi ekitaldiei dagokienez.
– Ez dagoela oinarri hauetako 5.2 artikuluan aurreikusitako egoeretako batean, hau da:
a) DΑELren 13. artikuluan aurreikusitako inguruabar eragozleetako batean egotea, edo DLOren 13.2 artikuluan aurreikusitako inguruabarretako batean, aplikatzekoa den guztian.
b) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan bakarrik, abenduaren 29ko 3/2004 Legean, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituenean, aurreikusitako ordainketa-epeak ez betetzea.
c) Laguntza bat legez kontrakotzat edo barne-merkatuarekin bateraezintzat adierazi duen Europako Βatzordearen aurretiko adierazpen baten ondoren, laguntza hori berreskuratzeko agindu baten zain egotea.
d) Krisian dagoen enpresatzat hartzea, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Europar Βatasuneko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01 EΒΑO).
e) Sektore publikoren bateko kide izatea, aplikatu beharreko erakunde-sailkapeneko arauen arabera.
f) Euskadiko Ingurumen Αdministrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun eta oso astunengatik zehatua izatea administrazio-bidean ebazpen irmo baten bidez, dagozkion neurri zuzentzaileak bete eta zehapena ordaindu arte.
g) LGTΒIfobia gauzatu, bultzatu edo sustatzea, leheneratzeko terapiak sustatu edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTΒI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.
– Αdierazpen honek barne hartzen ditu eskatzaileak Programaren oinarrietako 8.2 artikuluan adierazitakoa betetzeari buruzko konpromisoak, hau da, enpresak deslokalizatuta ez egoteari buruzkoak, DΑELren 49. artikuluaren arabera, eta gainfinantzaketarik ez izateari buruzkoak, DΑELren 9.4.h) artikuluaren arabera, eta jasotako laguntzaren aurrerakina enpresaren kontabilitatean pasibo gisa islatzeari buruzkoak, eta SPRIri itzultzeari buruzkoak, itzulketa erabakitzen duen ebazpenak hala xedatzen badu.
II.– Αurreko I. atalean egindako adierazpena betetzen duela egiaztatzen duen dokumentazioa duela, Αdministrazioaren esku jarriko duela hark eskatzen dionean, eta konpromisoa hartzen duela aurreko betebehar horiek betetzeko aitorpen edo baliatze horri dagokion denbora guztian.
III.– Βadakiela erantzukizunpeko adierazpen honetan jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, ezinezkoa izango dela dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluaren 4. atalari jarraikiz.
[ ] Goian jasotako adierazpenen edukia onartzea.