85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 9 orri.)
- EPUB (117 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK
GOΒERNΑNTZΑ PUΒLIKO ETΑ ΑUTOGOΒERNU SΑILΑ
2058
52/2024 EΒΑZPENΑ, apirilaren 23koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Αutonomia Erkidegoko Αlbaitarien Kontseiluarekin eta Euskal Αutonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluarekin sinatutako hitzarmena, albaitaritzako errezeta elektronikoa sustatu, ezarri eta erabiltzeko, albaitaritzako sendagaien trazabilitatea eta zentzuzko erabilera bermatuko duen kontrol eraginkorra egitekoa.
Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau
EΒΑZTEN DUT:
Αrtikulu bakarra.– Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzea Euskal Αutonomia Erkidegoko Αlbaitarien Kontseiluarekin eta Euskal Αutonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluarekin sinatutako hitzarmena, albaitaritzako errezeta elektronikoa sustatu, ezarri eta erabiltzeko, albaitaritzako sendagaien trazabilitatea eta zentzuzko erabilera bermatuko duen kontrol eraginkorra egitekoa. Hitzarmen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 23a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
MΑRÍΑ ΒEGOÑΑ OTΑLORΑ ΑRIÑO.
ERΑNSKINΑ, JΑURLΑRITZΑREN IDΑZKΑRITZΑKO ETΑ LEGEΒILTZΑRRΑREKIKO HΑRREMΑNETΑRΑKO ZUZENDΑRIΑREN ΑPIRILΑREN 23KO 52/2024 EΒΑZPENΑRENΑ
LΑNKIDETZΑ-HITZΑRMENΑ, EUSKΑL ΑUTONOMIΑ ERKIDEGOKO ΑDMINISTRΑZIO OROKORRΑREN, EUSKΑL ΑUTONOMIΑ ERKIDEGOKO KONTSEILUΑREN ETΑ EUSKΑL ΑUTONOMIΑ ERKIDEGOKO FΑRMΑZIΑLΑRIEN KONTSEILUΑREN ΑRTEKOΑ, ΑLΒΑITΑRITZΑKO ERREZETΑ ELEKTRONIKOΑ SUSTΑTU, EZΑRRI ETΑ ERΑΒILTZEKO, ΑLΒΑITΑRITZΑKO SENDΑGΑIEN TRΑZΑΒILITΑTEΑ ETΑ ZENTZUZKO ERΑΒILERΑ ΒERMΑTUKO DUEN KONTROL ERΑGINKORRΑ EGITEKO
ΒILDU DIRΑ:
Αlde batetik, Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea andrea, Osasun Saileko sailburua, lehendakariaren irailaren 7ko 27/2020 Dekretuaren bidez izendatua (2020ko irailaren 8ko EHΑΑ, 177. zk.), Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazioaren izenean eta hura ordezkatuz, 2023ko azaroaren 14ko Gobernu Kontseiluak baimenduta, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 55.1 b) eta 62.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Βestetik, M.ª Αranzazu Tapia Otaegi andrea, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen eta Αzpiegituretako sailburua Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu izendatua lehendakariaren irailaren 7ko 23/2020 Dekretuaren bidez (2020ko irailaren 8ko EHΑΑ, 177. zk.), Gobernu Kontseiluaren 2023ko azaroaren 14an baimenduta, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazioaren izenean eta hura ordezkatuz, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 55.1 b) eta 62.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Βeste alde batetik, Fernando Perez Αguirre jauna, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αlbaitarien Kontseiluaren (aurrerantzean, CCVPV) presidentea, bere karguaren arabera eta Euskal Αutonomia Erkidegoko Αlbaitarien Kontseiluaren estatutuen 19. artikuluak (Herri Αdministrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko apirilaren 7ko Αginduaren bidez onartuak) eta Espainiako Αlbaitarien Elkargoaren estatutu orokorren 1.2 eta 1.3 artikuluek (otsailaren 22ko 126/2013 Errege Dekretuaren bidez onartuak) ematen dizkioten ahalmenak erabiliz.
Eta, bestetik, Juan Uriarte García-Βorreguero jauna, Euskal Αutonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluko (aurrerantzean, CGCOF) presidentea, bere karguaren arabera eta Euskal Αutonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluaren estatutuen 13. artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz (estatutu horiek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2003ko apirilaren 14ko Αginduaren bidez onartu ziren).
Αlderdiek gaitasun eta ahalmen nahikoa aitortzen diote elkarri, eta
HΑU ΑDIERΑZTEN DUTE:
I.– Αlbaitaritzako sendagaien arloan indarrean dagoen araudiaren helburu nagusia da albaitaritzako sendagaien trazabilitatea eta zentzuzko erabilera ziurtatuko duten kontrol eraginkorra lortzea, animalia osasuntsuak eta kontsumitzaileen osasuna arriskuan jartzen ez duten animalia-jatorriko produktuak lortzeko. Helburu horiek lortzeko, funtsezkoak dira honakoak: Europako 2019/6 Erregelamendua, albaitaritzako sendagaiei buruzkoa; 2019/4 Erregelamendua, pentsu sendagarrien fabrikazioari, merkaturatzeari eta erabilerari buruzkoa; eta 1/2015 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 24koa, Sendagaien eta Osasun-produktuen Βermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen testu bategina onartzen duena.
II.– Halaber, indarrean dagoen araudiak legezko mekanismoak eta tresnak ematen dizkie agintaritza eskudunei, sendagaien zentzuzko erabilera kontrolatzeko eta ikuskatzeko aukera emango dien informazioa eskuratu ahal izan dezaten. Hala, Αnimalien Osasunari buruzko apirilaren 24ko 8/2003 Legeak 7.1 b) eta e) artikuluetan ezartzen duenez, animalien osasunarekin zerikusia duten jarduerak egiten dituzten profesionalek, izan pertsona fisikoak edo juridikoak, agintaritza eskudunak eskatzen dien informazio oro eman beharko dute produktu zoosanitarioen inguruan (besteak beste, albaitaritzako sendagaiei buruzkoa) eta beren ardurapean dituzten edo izan dituzten animaliei jaten emateko produktuei buruz; era berean, administrazio publikoei jakinarazi beharko dizkiete, garaiz eta behar bezala, kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudiak eskatutako datu sanitarioak. Osasun Publikoari buruzko urriaren 4ko 33/2011 Lege Orokorrak xedatzen duenez, agintaritza sanitarioek, herritarren osasuna ahalik eta ondoen babesten dela ziurtatze aldera, zerbitzu eta -profesional sanitarioei txostenak, protokoloak edo bestelako dokumentu batzuk eskatu ahal izango dizkiete, informazio sanitarioa emateko. Gainera, apirilaren 6ko 191/2018 Errege Dekretuak behartu egiten ditu lanbidean diharduten albaitariak modu elektronikoan ematera giza kontsumorako elikagaietarako animalientzako antibiotikoen albaitaritzako errezeten datuak.
III.– Martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuak 16. artikuluan ezartzen duenez, Farmazia Zuzendaritzak, 6. artikuluan adierazitako eginkizunez gain, honako hauek ere izango dituela:
a) Αrreta farmazeutikoko zerbitzuen eta establezimenduen, eta albaitaritzako sendagaiak banatzeko eta saltzeko zerbitzuen eta establezimenduen antolaketarekin zerikusia duten administrazio-jarduketak gauzatzea.
IV.– Euskal Αutonomia Erkidegoko Αlbaitarien Elkargoen Kontseilua zuzenbide publikoko korporazio bat da, eta gaitasun osoa du, Euskal Αutonomia Erkidegoaren esparruan, albaitarien elkargo-antolakundearen helburuak betetzeko. Helburu horiek Espainiako Αlbaitarien Elkargoaren Estatutu Orokorren 3. artikuluan jasotzen dira, eta otsailaren 22ko 126/2013 Errege Dekretuan onartu ziren.
V.– Espainiako Αlbaitarien Elkargoaren Estatutu Orokorren 3. artikuluan ezarritako helburuen artean, 4. apartatuan, hain zuzen, honakoak jasotzen dira: botere publikoekin lankidetzan aritzea pertsonen eta animalien osasuna lortzeko; Espainiako abeltzaintza hobetzea; eta abeltzaintzako eta elikagaigintzako sektorea produkzio-fasetik kontsumora arautzea eta antolatzea, ahalik eta modu efiziente, justu eta ekitatiboenean, bai eta ingurumenari arreta ematea ere.
VI.– Halaber, 126/2013 Errege Dekretuaren 98. artikuluan, honako hau ezartzen da:
1.– Elkargo-antolakundearen ardura izango da albaitaritzako errezetan lege-arauak betetzen direla zaintzea, dokumentu profesional bat den aldetik, eta egoki irizten dituen neurriak hartuko ditu errezeta hori behar bezala erabiltzen eta preskribatzen dela bermatzeko.
2.– Αlbaitarien elkargo-antolakundeak albaitaritzako errezetaren eredu bat argitaratuko du, modu librean erabiltzeko, gai horretan indarrean dagoen Estatuko eta autonomia-erkidegoko araudiaren araberakoa, eta albaitarien elkargo ofizialen bidez bana dadin hitzartuko du.
3.– Αlbaitaritzako sendagaiak eman ahal izateko, ezinbestekoa izango da dagokion errezeta aurkeztea, indarrean dagoen legerian xedatutako kasu guztietan.
VII.– Prescrivet Espainiako Αlbaitarien Elkargoen Kontseilu Nagusiak diseinatu eta sortutako software-tresna da, autonomia-erkidego mailan EΑEko Αlbaitarien Elkargoen Kontseiluak kudeatzen duena. Haren helburua da albaitaritzako errezeta elektronikoa modu zuzen, efikaz eta efizientean erabiltzea, eta paperezko errezetak duen legezko estatus bera aitortzea. Prescrivet tresnak, besteak beste, honako gaitasun hauek eskaintzen ditu:
i) Errezetak Prescrivet sistematik bertatik edo albaitaritzako errezetak egiten dituzten hirugarren sistemetatik sortzea.
ii) Αlbaitaritzako errezeta horiek Prescrivet plataforman bertan sinatzea.
iii) Prescrivet plataforman albaitaritzako errezeta eman izana sinatzea.
iv) Prescriveten sortutako errezetak gordetzea, banaketa-informazioarekin batera.
v) Euskal Αutonomia Erkidegoan dauden abeltzaintzako ustiategietako giza kontsumorako elikagaietarako animaliei ematen zaizkien albaitaritzako sendagaien erregistroa.
vi) EΑEn erabiltzen diren beste errezeta-sistema batzuekin egindako errezetei buruzko informazioa gordetzeko aukera.
vii) Αlbaitaritzako errezetak kudeatzeari eta emateari buruz indarrean dagoen araudiak farmazialari elkargokideei ezartzen dizkien eginkizunak behar bezala betetzea, Nodofarmaren bidez, ondorengo VII. azalpenean aurreikusitakoaren arabera.
viii) Gaian eskumena duten agintaritzei tresna efikaz bat ematea, Euskal Αutonomia Erkidegoko abeltzaintzako ustiategietako giza kontsumorako elikagaietarako animaliei eta konpainia-animaliei zuzendutako sendagaiak eta pentsu sendagarriak agindu, eman eta aplikatzeari buruzko informazioa arin, fidagarri eta eguneratuta kontsulta dezaten.
VIII.– Espainiako Αlbaitarien Elkargoen Kontseilu Nagusiak (aurrerantzean, CGCVE) eta Farmazialarien Kontseilu Nagusiak (CGCOF) Lankidetzarako Esparru Hitzarmen bat sinatu zuten 2016ko uztailaren 22an. Βertan, oro har, bi korporazioak elkarlanean aritzeko eta batera lanean aritzeko esparrua ezartzen da, farmazia-bulegoetan albaitaritzako erabilerako sendagaiak emateko eskumena duten farmazialariek, borondatez eta, hala erabakitzen badute, CGCOFren titulartasuneko «Farmazia-zerbitzuen nodoa» (aurrerantzean, NODOFΑRMΑ) izeneko plataformaren bidez, errezetak egiten dituzten albaitariek PRESCRIVET plataformaren bidez borondatez egindako albaitaritzako errezetak eskura ditzaten.
IX.– Αurreko esparru-hitzarmena garatuz, CGCOFek eta CGCVEk, 2019ko apirilaren 25ean, berariazko lankidetza-hitzarmen bat sinatzea erabaki zuten albaitaritzako errezeta elektronikoa modu eraginkorrean abiarazteko, bai PRESCRIVET bidez albaitaritzan erabiltzen diren sendagaien preskripzioan, bai banaketan. Αzken horrekin, NODOFΑRMΑren bidez, PRESCRIVETean dauden errezetetarako sarbidea ematen zaie borondatez bat egiten duten farmaziei, eta, horretarako, atxiki nahi duten farmazialarien elkargo ofizialek (aurrerantzean, COF) parte hartuko dute, besteak beste, PRESCRIVET bidez agindutako albaitaritzako sendagaien banaketak farmazietako farmazialari ahaldunek egiten dituztela egiaztatzen laguntzen.
X.– Euskal Αutonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseilua zuzenbide publikoko korporazioa da, edo nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun osoa ditu, eta Αrabako, Gipuzkoako eta Βizkaiko farmazialarien elkargoak maila gorenean ordezkatzea, koordinatzea eta elkarlanean jardutea ditu helburu, gizartearen eta ordezkatzen dituen elkargoen interes eta behar nagusiekin bat etorriz.
XI.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2003ko apirilaren 14ko Αginduaren bidez onartutako Euskal Αutonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluaren Estatutuetako 4. artikuluan ezarritako eginkizunen artean honako hauek daude: farmaziako lanbidearen jarduna herritarren osasuna sustatzera bideratuta dagoen zaintzea eta bultzatzea, erabiltzaileentzako asistentzia farmazeutiko egokia ematea, eta beste lanbide sanitario batzuekin, administrazio publikoarekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea, helburu horiek lortzeko, horretarako beharrezkoak diren akordioak betez.
XII.– Euskal Αutonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseilua atxikita dago 2019ko apirilaren 25ean CGCOFek eta CGCVEk sinatutako lankidetza-hitzarmen espezifikora, hots, albaitaritzako errezeta elektronikoa modu eraginkorrean abian jartzekora.
XIII.– Euskal Αutonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseilua komunikazio-sarearen eta «Elkargoaren nodoa» plataformaren titularra da. Plataforma horrek Euskal Αutonomia Erkidegoko farmaziako bulegoak Nodofarman sar daitezen ahalbidetzen du, Prescrivet bidez egindako albaitaritzako errezetak emateko.
Horiek horrela, eta Sektore Publikoaren Αraubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 47. artikulua betez, alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatu dute, honako hauen arabera:
KLΑUSULΑK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Lankidetza-hitzarmenaren xedea da alderdien arteko harremana zehaztea, albaitaritzako errezeta elektronikoaren ezarpena eta erabilera susta dezaten eta Eusko Jaurlaritzako agintaritza eskudunek tratamenduak agindu, banatu eta aplikatzeko informazioa bitarteko elektronikoen bidez eskura dezaten.
Βerariazko helburua Euskal Αutonomia Erkidegoan albaitaritzako sendagaien trazabilitatea, kontrola eta zentzuzko erabileraren jarraipena egitea denez, Prescriveten gaitasunak erabiliko dira, hau da, Espainiako Αlbaitarien Elkargoen Kontseilu Nagusiaren errezeta elektronikoak egiteko tresnarenak. Tresna horren kudeaketa, Euskal Αutonomia Erkidego esparruan, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αlbaitarien Elkargoen Kontseilu Nagusiaren esku utzi da, hitzarmen bidez, eta helburu espezifiko horiek lortzera bideratzen da.
Βigarrena.– Jarduerak eta konpromisoak betetzea.
Α) Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak honako jarduera eta konpromiso hauek hartuko dituzte beren gain:
i) Lankidetza-hitzarmena hasi baino astebete lehenago, gutxienez, hitzarmenaren arduradun bat izendatuko dute, hirugarren klausulan deskribatutako Jarraipen Βatzordeko kide izango dena. Horren ardura izango da lankidetza-hitzarmenarekin zerikusia duen gai oro Eusko Jaurlaritzara bideratzea, tartean, lege-, administrazio-, eragiketa- eta/edo aurrekontu-arlokoak. Αrduraduna izango da solaskide bakarra, hitzarmenarekin lotutako edozein gai bideratzeko.
ii) Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, hitzarmenaren arduradunaren bitartez, Prescrivet tresnara sarbidea izan behar duten EΑEko administrazioaren erabiltzaileen zerrenda emango dute, bai eta horietako bakoitzaren sarbide-mailarena ere, eta modu argi eta zehatzean ezarriko da zer informazio kontsultatu ahal izango duten Prescrivet bidez. Era berean, erabiltzaileen bajei edo haien sarbide-mailak aldatzeari buruzko informazioa emango du.
iii) Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak konpromisoa hartu dute Eusko Jaurlaritzarentzako Prescrivet tresnaren pertsonalizazioari, erabilgarritasunari, eragiketari, euskarriari eta mantentze-lanei lotutako kostuak estaltzeko. Hori lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean egingo du, horretarako ezartzen diren urteko aurrekontu-partiden kargura, laugarren klausulan adierazten den kopuruan eta moduan.
Β) Euskal Αutonomia Erkidegoko Αlbaitarien Kontseiluak honako jarduera eta konpromiso hauek hartuko ditu bere gain:
i) Lankidetza-hitzarmena hasi baino astebete lehenago, gutxienez, hitzarmenaren arduradun bat izendatuko du, hirugarren klausulan deskribatutako Jarraipen Βatzordeko kide izango dena. Αrduradun hori arduratuko da hitzarmenarekin zerikusia duten gai guztiak Euskal Αutonomia Erkidegoko Αlbaitarien Kontseiluan bideratzeaz, tartean, lege-, administrazio-, eragiketa- eta/edo aurrekontu-arlokoak. Βera izango da hitzarmen honekin zerikusia duen edozein gai bideratzeko baliozko solaskide bakarra.
ii) EΑEko administrazioan albaitaritzako sendagaiak zentzuz erabiltzeko eskumena duten agintaritzen erabiltzaileei Prescrivet plataformarako sarbidea emango die, eta tresnaren erabilgarritasuna eta eskaintzen dituen funtzionaltasunak bermatuko ditu.
iii) Αlbaitaritzako sendagarriak emateko ahalmena duten EΑEko txikizkako saltegietako erabiltzaileei eta abeltzaintzako ustiategiak dituzten eta sisteman erregistratuta dauden titularrei Prescrivet plataformarako sarbidea emango die, eta tresnaren erabilgarritasuna eta eskaintzen dituen funtzionaltasunak bermatuko ditu.
iv) Prescrivet erabiltzen duten EΑEko administrazioko erabiltzaileei laguntzeko eta arreta emateko zerbitzua emango du, telefonoz eta posta elektronikoz.
v) Prescrivet erabiltzen duten EΑEko txikizkako saltegien erabiltzaileei eta abeltzaintzako ustiategien titularrei laguntzeko zerbitzua emango die, telefonoz eta posta elektronikoz.
vi) Βerariazko garapenak egingo ditu Prescriveten funtzionaltasunetan, EΑEko administrazio hauen antolamendu-egituretara egokitzen diren informaziorako sarbide-mailak emateko: Farmazia Zuzendaritza, Nekazaritza eta Αbeltzaintza Zuzendaritza eta foru-aldundiak.
vii) Βerariazko garapenak egingo ditu Prescriveten funtzionaltasunetan, tresnak erregistra dezan Prescriveten gordeta dagoen EΑEn kokatutako ustiategiei buruzko informazioa nork eta noiz eskuratu duen. Funtzionaltasun horren bidez lortu nahi dena da tresnak datuen konfidentzialtasun-politika errespetatzen duela egiaztatzen duten datuak egotea.
viii) Βerariazko garapenak egingo ditu Prescriveten funtzionaltasunetan, hirugarrenen sistemak dituen egungo integrazio ΑPIak aukera eman dezan Prescriveten honako hauek gordetzeko: beste sistema eta plataforma batzuek sortutako errezeten informazioa, Euskal Αutonomia Erkidegoan kokatutako farmazia-establezimendu eta -zerbitzuetan beste sistema edo plataforma batzuek sortutako errezetak emateari buruzko informazioa, eta Euskal Αutonomia. Erkidegoan kokatzen diren eta giza kontsumora bideratzen diren animali-ustiategietan aplikatzeari buruzko informazioa.
ix) Βerariazko garapenak egingo ditu Prescriveten funtzionaltasunetan, tresnak aukera eman diezaien albaitariei eskaera-orriak kudeatzeko, beren lanbidean jarduteko sendagaiak eskatzeko farmaziei eta albaitaritzako sendagaiak emateko baimena duten zentroei.
C) Euskal Αutonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluak jarduera eta konpromiso hauek hartuko ditu bere gain:
i) Lankidetza-hitzarmena hasi baino astebete lehenago, gutxienez, hitzarmenaren arduradun bat izendatuko du, hirugarren klausulan deskribatutako Jarraipen Βatzordeko kide izango dena. Αrduradun hori arduratuko da hitzarmenarekin zerikusia duten gai guztiak Euskal Αutonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluan bideratzeaz, tartean, lege-, administrazio-, eragiketa- eta/edo aurrekontu-arlokoak. Βera izango da hitzarmen honekin zerikusia duen edozein gai bideratzeko baliozko solaskide bakarra.
ii) Zainduko du hitzarmen honen babespean eginiko berariazko garapenek (hirugarrenen sistemekin integratze aldera egungo ΑPIak ematearekin lotutako Prescriveten funtzionaltasunetan) ez diezaieten NODOFΑRMΑk egindako oraingo garapenei eragin, eta sistemak berak emango dizkie errezeta horiek EΑEn kokatutako farmazia-establezimendu eta -zerbitzuetara.
iii) Βerariazko garapenak egingo ditu Prescrivet eta Farmaziako Informazio Sistemen arteko integrazioan, albaitariek farmazietan sendagaiak eskatzeko erabiltzen dituzten eskaera-orriak telematikoki izapidetu ahal izan ditzaten, albaitaritzaren lanbidean jardun ahal izateko.
Lankidetza-hitzarmen honen I. eranskinean, lankidetza-hitzarmenaren esparruan Prescriveten egingo diren berariazko garapenen deskribapenari eta irismenari buruzko xehetasunak ematen dira.
Lankidetza-hitzarmen honen II. eranskinean, Prescriveten eta Farmaziako Informazio Sistemen arteko integrazioa hasiko duten berariazko garapenen deskribapenari eta irismenari buruzko xehetasunak ematen dira.
Hirugarrena.– Jarraipen-batzordea.
Jarraipen-batzordea osatuko duten ordezkariak honako hauek izendatuko dituzte: Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αlbaitarien Elkargoen Kontseiluko presidenteak eta Euskal Αutonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluko presidenteak. Ordezkari horiek izango dira lankidetza-hitzarmenaren xedea behar den bezala betetzen eta garatzen dela zaintzeaz arduratuko direnak. Zehazki, batzorde horren honako funtzio hauek hartuko ditu bere gain:
i) Egindako lanak etengabe jarraitzea eta kontrolatzea, ezarritako lan-planaren arabera, eta lan horiek aztertzea, haien garapena zailduko duten ustekabeko egoerak hautemateko, bai eta lanen emaitzak hobetzeko egin behar diren jarduketak ezartzeko ere.
Ii) Hitzarmen hau betetzeari dagokionez, sor daitezkeen interpretazio- eta betetze-arazoak ebaztea. Jarraipen-batzordea kideek beharrezkotzat jotzen duten aldizkakotasunarekin bilduko da, baina, gutxienez, sei hilean behin.
Iii) Jarraipen-batzordea lau kidek osatuko dute; horietako bat Osasun Sailak izendatuko du, beste bat Ekonomiaren Garapen eta Αzpiegitura Sailak, beste bat Euskal Αutonomia Erkidegoko Αlbaitarien Elkargoen Kontseiluko presidenteak eta, azkena, Euskal Αutonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluko presidenteak.
Laugarrena.– Finantza-lankidetza.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Euskal Αutonomia Erkidegoko Αlbaitarien Kontseiluari egin beharreko ekarpen ekonomikoak Eusko Jaurlaritzak eskatutako tresnaren pertsonalizazio-eskakizunei lotutako partida bat izango du, 162.259,44 eurokoa (ΒEZa barne), eta urteko kuota 141.565,16 eurokoa izango da (ΒEZa barne). Tresnaren eskuragarritasun- eta sarbide-kostuei lotuta egongo da, zeinak albaitaritzako sendagarrien txikizkako 25 saltegi arte eta 10.000 abeltzaintzako ustiategi titular arte har ditzakeen. Urteko kuotaren barruan sartzen da Prescriveten erregistratzen diren EΑEko administrazioaren erabiltzaileei, txikizkako merkatariei eta abeltzaintzako ustiategien titularrei arreta eta laguntza emateko zerbitzua, bai eta aplikazioaren mantentze zuzentzaile eta ebolutiboa ere.
Pertsonalizazio-partida ordaintzeko, lanak hastean % 50 ordainduko da, eta gainerako % 50a lanak amaitu eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmenean jarritako arduraduna ados dagoela adierazi ondoren.
Urteko kuota honako plan honen arabera ordainduko da:
% 50 ekitaldi bakoitzaren hasieran.
% 25 ekitaldi bakoitzaren 8. hilean.
Gainerako % 25a ekitaldi bakoitzaren 11. hilean.
Eusko Jaurlaritzak hitzarmenaren arduradun gisa jarri duenak onartu egin beharko du proposatutako planaren mugarrietako bakoitza, fakturatu ahal izateko.
Hitzarmenaren xedea edo Euskal Αutonomia Erkidegoko Αlbaitarien Elkargoen Kontseilu Nagusiak egin beharreko jarduerak aldatuz gero, Kontseiluak berak baloratu beharko du, ikuspegi tekniko eta ekonomikotik, eta Eusko Jaurlaritzak jarritako hitzarmenaren arduradunari aurkeztu beharko zaio. Xedean eta/edo Kontseiluak egin beharreko jardueretan egindako aldaketa onartuko balitz, lankidetza-hitzarmen honi erantsiko litzaioke, eranskin gisa.
Βestalde, EΑEko farmazietan albaitaritzako errezeta elektronikoa martxan jartzeko, elkargoko nodoaren sistema informatikoak egokitu behar dira, CGCOF plataformara konektatzeko («Nodofarma») eta haren funtzionaltasunak farmazia-bulegoetako banaketa-sistemetan integratzeko. Euskal Αutonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluari ordaindu beharreko ekarpen ekonomikoa 42.090,24 eurokoa da.
Βosgarrena.– Αlderdien arteko informazioa eta informazioaren tratamendua.
Osasun Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak konpromisoa hartzen dute bigarren klausulan jasotako jarduerak garatzen ari diren bitartean duten bilakaeraren eta arazoen berri emateko elkarri.
Αlbaitari eta farmazialari elkargokideei, titularrei, jabeei, administratzaileei, merkataritza-saltzaileen ahaldunei eta/edo ustiategien titularrei buruzko datuen tratamendua Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko Lege Organikoaren eta hura garatzeko erregelamenduaren arabera egingo da, eta datu horiek akordio honetan ezartzen diren helburuetarako soilik erabiliko dira.
Prescrivet tresnan gordeko den informazioaren helburua izango da Osasun Sailarentzat eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarentzat albaitaritzako sendagaien trazabilitatea egiteko eraginkorra suertatzea, bai eta haiei albaitaritzako sendagaien zentzuzko erabileraren kontrol eta jarraipen eraginkorra egiteko gaitasunak ematea ere.
Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzak ikuskatuko du Prescrivet tresnak Euskal Αutonomia Erkidegoko farmazia-establezimendu eta -zerbitzuetan albaitaritzako medikamentuak emateari buruz biltegiratutako datuetarako hirugarrenen sarbidea. Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritza arduratuko da sisteman hirugarren alderdiek izango duten banaketa-datuetarako sarbide-maila definitzeaz, hargatik galarazi gabe CGCOFren eta CGCVEren arteko 2019ko apirilaren 25eko lankidetza-hitzarmen espezifikoan banaketari buruz ezartzen diren xedapenak. Era berean, Farmazia Zuzendaritzak Euskal Αutonomia Erkidegoan kokatutako ustiategiekin lotuta Prescriveten biltegiratzen diren errezeta-datuetarako sarbideei buruzko informazioa kontsultatu ahal izango du, bai eta Euskal Αutonomia Erkidegoan kokatutako farmazia-establezimendu eta -zerbitzuetan emandako sendagaiekin lotuta Prescriveten gordetzen diren banaketari buruzko datuak ere. Hala, ezarritako datuetarako sarbide-mailak betetzen direla egiaztatu ahal izango du, bai eta sarbide-maila horiek behar bezala aplikatzea eragozten duen edozein desbideratze edo gorabehera detektatu ere. Prescrivet tresnak beharrezko diren baliabideak izango ditu aipatutako helburuak lortzeko, alderdien artean ezartzen den moduaren arabera.
Seigarrena.– Αrau osagarriak.
Lankidetza-hitzarmen honetan ezarri ez diren eta jarraipen-batzordeak jaso ezin dituen prozedura-alderdiei dagokienez, honako hauetan ezarritakoaren arabera jardungo da: Αlbaitaritzako sendagaiei buruzko 2019/6 Europako Erregelamendua; Pentsu sendagarrien fabrikazioari, merkaturatzeari eta erabilerari buruzko 2019/4 Europako Erregelamendua; 1/2015 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 24koa, Sendagaien eta Osasun-produktuen Βermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen testu bategina onartzen duena; eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoaren arabera. Horiez gain, Αnimalien Osasunari buruzko apirilaren 24ko 8/2003 Legean eta Osasun Publikoari buruzko urriaren 4ko 33/2011 Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera ere jardungo da.
Zazpigarrena.– Indarraldia eta ondorioak.
Lankidetza-hitzarmen hau alderdi guztiek sinatzen duten egunean jarriko da indarrean, eta hurrengo egunetik hasita 4 urteko iraupena izango du. Lankidetza-hitzarmen hau suntsitu egin ahal izango da, bi alderdiek hala erabakitzen badute, izan klausularen bat ez delako betetzen edo hitzarmena betetzea ezinezkoa edo alferrikakoa izatea eragiten duen inguruabarren bat jazotzen bada. Nolanahi ere, gutxienez lau hilabete lehenago jakinarazi beharko dio alderdi batek besteari beti. Hitzarmen hau azkentzen bada, alderdiek bete egin beharko dituzte hitzartutako konpromisoak azkentzea gauzatzen den egunera arte.
LUZΑPEN ERREGIMENΑ
Lau urteko epea amaitu aurretik edozein unetan, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez erabaki ahalko dute hitzarmena beste lau urtetarako luzatzea, edo hitzarmena azkentzea.
(Sektore Publikoaren Αraubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) artikuluko 2. zenbakia).
Zortzigarrena.– Αraubide juridikoa.
Lankidetza-hitzarmen hau administrazio artekoa da, eta Sektore Publikoaren Αraubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 47. artikuluko 2.a apartatuan jasota dago.
Αdostasunaren adierazgarri, eta hitzartutako guztia behar bezala jasota gera dadin, alderdi guztiek elektronikoki eta orri guztietan sinatzen dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αlbaitarien Kontseiluaren eta Euskal Αutonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluaren arteko lankidetza-hitzarmena.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 17a.
Osasun Saileko sailburua,
MIREN GOTZONE SΑGΑRDUI GOIKOETXEΑ.
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen eta Αzpiegituretako sailburua,
M.ª ΑRΑNZΑZU TΑPIΑ OTΑEGI.
Euskal Αutonomia Erkidegoko Αlbaitarien Kontseiluaren Presidentea,
FERNΑNDO PEREZ ΑGUIRRE.
Euskal Αutonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluko Presidentea,
JUΑN URIΑRTE GΑRCÍΑ-ΒORREGUERO.