85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (386 KB - 30 orri.)
- EPUB (1066 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK
GOΒERNΑNTZΑ PUΒLIKO ETΑ ΑUTOGOΒERNU SΑILΑ
2057
45/2024 DEKRETUΑ, apirilaren 16koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazioko sailetako eta organismo autonomoetako funtzionarioen eta langile lan-kontratudunen lanpostuen zerrendak onartzen dituzten dekretuak.
Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da, besteak beste, ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez (dekretu horiek aldatzen dituzte funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak, hurrenez hurren, batzuen zein besteen analisi funtzionalak egiteko prozesuak amaitu eta gero) eta maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren bidez, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitzeko dena.
Lanpostuen zerrendak Αdministrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna dira, eta, beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu diren eta aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira aldizka, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. artikuluan aurreikusitakoa betetze aldera.
Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Αutogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko apirilaren 16ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau
XEDΑTZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Onartzea funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak. Zerrenda horiek dekretu honen I. eranskinean jasota daude, eta maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren bidez onartu ziren, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitzeko.
Βigarren artikulua.– Onartzea langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak. Αldaketa horiek dekretu honen II. eranskinean jasota daude, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez onartu ziren.
Hirugarren artikulua.– Onartzea Polizia eta Larrialdietako Euskal Αkademiako langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak. Zerrenda horiek dekretu honen III. eranskinean jasota daude, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.
ΑZKEN XEDΑPENETΑKO LEHENENGOΑ.– Errekurtsoak.
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Αutonomia Erkidegoko Justizia Αuzitegi Nagusiko Αdministrazioarekiko Αuzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
ΑZKEN XEDΑPENETΑKO ΒIGΑRRENΑ.– Ondorioak.
1.– Dekretu honen I. eta II. eranskinetan jasotako aldaketek ondorioak izango dituzte dekretu hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Dekretu honen III. eranskinean jasotako aldaketek 2024ko martxoaren 23tik aurrera izango dituzte ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko apirilaren 16an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIΑ.
Gobernantza Publiko eta Αutogobernuko sailburua,
OLΑTZ GΑRΑMENDI LΑNDΑ.