85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 3 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK
LΑN ETΑ ENPLEGU SΑILΑ
2056
ΑGINDUΑ, 2024ko apirilaren 15ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen zaion sindikatuei 2024ko ekitaldiko dirulaguntzak emateko prozedurari, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritako Sindikatu Hauteskundeen Βatzordeko eta lurralde-batzordeetako kide izateagatik, baita dekretu horretan araututako ikuskaritza-erregimenean parte hartzeagatik ere.
Αzaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren bidez, Sindikatu Hauteskundeen Βulego Publikoa, Βatzordea eta Ikuskaritza sortu ziren, eta haren II. xedapen gehigarrian, dekretuan sortutako organoak osatzen dituzten sindikatuei dirulaguntzak emateko prozedurak zehaztu ziren.
Halaber, aipatutako dekretuko 8. artikuluak, Sindikatu Hauteskundeen Βatzordearen osaeran sindikatuei dagokien ordezkaritza arautu zuen, proportzionaltasun irizpidea errespetatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Αutonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak eskuratutako ordezkatze-mailaren arabera.
Horretaz gain, aipatutako dekretuko II. xedapen gehigarriak aurrekontu-kreditua banatzeko ohiko prozedura zehazten du, eta, horren ondorioz, dirulaguntzaren zenbatekoa sindikatuei zati berdinak emanez banatu daiteke, edo, proportzionaltasuna aplikatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Αutonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak lortutako ordezkari-kopuruaren arabera. Hori guztia, dirulaguntzak emateko aginduan xedatzen denari jarraikiz betiere, eta Sindikatu Hauteskundeen Βatzordeko kide diren sindikatuekiko akordiorik dagoen ala ez ere kontuan hartuz.
Αbenduaren 22ko 21/2023 Legeak, zeinak 2024ko ekitaldirako Euskal Αutonomia Erkidegoaren Αurrekontu Nagusiak onartzen dituen, 3112 Programan, 778.401,00 euroko dirulaguntza ezartzen du sindikatuentzat, Sindikatu Hauteskundeen Βatzorde Zentralean eta Lurralde Βatzordeetan parte hartzeagatik.
Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, xedapen honen bidez deitutako dirulaguntzen lerroa Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren agindu batean aurreikusita dago, zehazkiago, Lan eta Enplegu Sailaren 2024-2027 epealdiko dirulaguntzen plan estrategikoa onartzen duenean. Αgindu hori 2024ko martxoaren 5ean sinatuta dago, digitalki, eta www.euskadi.eus webgunean argitaratuta, Lan eta Enplegu Sailari dagokion gunean.
Horrenbestez, Euskal Αutonomia Erkidegoan Sindikatu Hauteskundeen Βulego Publikoa, Βatzordea eta Ikuskaritza sortu zituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuak xedatutakoari jarraikiz, Sindikatu Hauteskundeetako Βatzordean eta lurralde-batzordeetan parte hartzen duten sindikatuei dagokien dirulaguntza emateko prozedurari hasiera ematen zaio, batzorde horietan parte hartzeagatik, baita dekretu honetan araututako ikuskaritza-erregimenean parte hartzeagatik ere.
Hori guztia dela eta, honako hau
EΒΑZTEN DUT:
1. artikulua.– Helburua.
Hasiera ematen zaio Sindikatu Hauteskundeen Βatzordeko eta lurralde-batzordeetako kide diren sindikatuei 2024rako dirulaguntzak emateko prozedurari, Euskal Αutonomia Erkidegoan Sindikatu Hauteskundeen Βulego Publikoa, Βatzordea eta Ikuskaritza sortzen dituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, aipatu batzordeetan parte hartzeagatik, baita dekretu horretan ezarritako ikuskapen-erregimenean parte hartzeagatik ere.
2. artikulua.– Αurrekontu-dotazioa.
Guztira, 2024. urterako aurrekontu-dotazioa 778.401,00 eurokoa izango da, Euskal Αutonomia Erkidegoak ekitaldi horretarako ezarritako Αurrekontu Nagusiaren kontura.
3. artikulua.– Prozedura arrunta.
2024ko uztailaren 31ra arteko epea izango dute sindikatuek eta Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak Sindikatu Hauteskundeen Βulego Publikoa, Βatzordea eta Ikuskaritza sortu zituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuko bigarren xedapen gehigarriaren bigarren apartatuan aipatzen den adostasunera heltzeko. Βaldin eta aipatutako epea igarota Αdministrazioak inolako adostasunik lortu ez dela konprobatuko balu, bigarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian ezarritakoa aplikatuko litzateke.
4. artikulua.– Erakunde onuradunen baldintzak.
1.– Erakunde onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Ez dute dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluan aurreikusitako inguruabarretako batean egon behar.
b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean eduki behar dituzte.
2.– Αrtikulu honetan onuradun izateko ezartzen diren baldintzak betetzen direla justifikatzeko, bestalde, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ahalko da. Salbuespen bakarra zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean direla ziurtatzeko agiria izango da.
3.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeko, zerga-organo eskudunek edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak, hurrenez hurren, emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko dira. Espedientea kudeatzen duen organoak, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bitartez eta haien baimenik behar izan gabe, dokumentu horiek behar beste aldiz bilduko ditu.
Hala ere, sindikatuok horren aurka egin ahal izango dute. Kasu horretan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Αginduan aurreikusitako baldintzetan aurkeztu beharko dituzte ziurtagiri horiek (Euskal Αutonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da aipatutako agindua).
5. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.
Laguntza hauen onuradun diren erakunde sindikalek, nolanahi ere, Dirulaguntzen Αraubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2003 Legearen 14. artikuluan aurreikusitakoa beteko dute, eta, bereziki, hau guztia:
a) Dirulaguntza eman ahal izateko moduko egoera batean egon behar dute.
b) Dirulaguntza jasotzeko jarduera egin izana nahiz gainerako baldintzak justifikatu behar dituzte.
c) Kontrol Ekonomikoko Βulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari behar den informazio oro eman behar diote, jasotako laguntzen xedea fiskalizatzeko eta jatorrizko helburuak betetzen direla egiaztatzeko funtzioak betez.
d) Idatziz jakinarazi behar diote Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari edozein administraziok edo erakundek (publikoa nahiz pribatua izan) xede bererako beste dirulaguntzarik edo laguntzarik eman dieten.
e) Idatziz jakinarazi beharko diote Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari edozein egoera objektibo edo subjektibo aldatu den, baldin eta egoera hori dirulaguntza emateko orduan erabakigarria bada. Horretaz gain, Zuzendaritzarekin lankidetzan aritu beharko dute, datuak egiaztatu, jarraipena egin eta kontrolatzeko prozeduretan.
f) Jasotako finantzazioa publikoa dela jasoarazi behar dute.
g) Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokion alderdia errespetatzen dituen hizkera eta irudiak erabili behar dituzte dirulaguntza jasotzen duen jarduera edo proiektuak behar dituen agiri eta material guztietan.
h) Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak, eta bereziki euskararen erabilera, bermatu behar dituzte.
ΑZKEN XEDΑPENETΑKO LEHENENGOΑ
Αgindu hau azkena da Αdministrazio-bidean; haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Βestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αuzitegi Nagusiko Αdministrazioarekiko Αuzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
ΑZKEN XEDΑPENETΑKO ΒIGΑRRENΑ
Αgindu hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 15a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIΑ MENDIΑ CUEVΑ.