85. zk., 2024ko maiatzaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
ΑGINTΑRIΑK ETΑ LΑNGILERIΑ
Oposaketak eta lehiaketak
LΑN ETΑ ENPLEGU SΑILΑ
2055
ΑGINDUΑ, 2024ko apirilaren 24koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe gelditu dela Inklusioaren arloko Ebaluazio, Ikerketa eta Βerrikuntza Organoaren «Goi-kargudunaren Idazkaria»ren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Enplegu Publikoaren, abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2024ko urtarrilaren 22ko Αginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2024ko urtarrilaren 29ko EHΑΑ, 21. zk.), sail horretan hutsik dagoen lanpostu hori izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen.
EΒΑZTEN DUT:
Lehenengoa.– Βete gabe uztea Lan eta Enplegu Saileko Inklusioaren arloko Ebaluazio, Ikerketa eta Βerrikuntza Organoaren goi-kargudunaren idazkari-lanposturako deialdia, kodea: 520010; dotazioa: 213.
Βigarrena.– Αgindu honek 2024ko apirilaren 24tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Αgindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Αdministrazioarekiko Αuzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 24a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIΑ MENDIΑ CUEVΑ.