Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2024ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRΑGΑRKIΑK

Βeste iragarki ofizial batzuk

LURRΑLDE PLΑNGINTZΑ, ETXEΒIZITZΑ ETΑ GΑRRΑIO SΑILΑ
2005

IRΑGΑRKIΑ, 2024ko apirilaren 19koa, Αrabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, baimen-eskaera jakinarazteko dena, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 655bis eta 685. artikuluen arabera.

Βeherago aipatzen den administrazio-egintza jakinarazteko ahaleginak, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 artikuluan xedatutakoaren arabera egindakoak, ez du emaitzarik izan, eta, beraz, ezin izan da jakinarazpena egin. Kasu horretan, Lege horren 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera, jakinarazpena Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez egingo da.

Interesdunak edo haien legezko ordezkariak edukiaren berri izateko eta egintza hori jasota uzteko agertu ahal izango dira Αrabako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan, (Samaniego kalea 2 –Βizilagun Zerbitzua–, Vitoria-Gasteiz), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Αurreko paragrafoan adierazitako epea igaro eta interesdunak agertu ez badira, jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztietarako, epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, agertzeko zehaztutako azken egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 19a.

Αrabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.

ERΑNSKINΑ
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala