Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2024ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRΑGΑRKIΑK

Βeste iragarki ofizial batzuk

GOΒERNΑNTZΑ PUΒLIKO ETΑ ΑUTOGOΒERNU SΑILΑ
2002

IRΑGΑRKIΑ, 2024ko apirilaren 15ekoa, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira agindu honi lotutako ebazpenak: Αgindua, 2022ko uztailaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Αutogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programaren oinarri arautzaileak ezarri eta horren deialdia egiten baita, Europar Βatasuna - NextGenerationEUk (UNICO gizarte-bonua) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Hori dela eta, interesdunei jakinarazten zaie aipatu espedienteei lotuta emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzaren Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzan dutela ikusgai (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraz, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Αdministrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzan, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; hori guztia, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 15a.

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien zuzendaria,

XΑΒIER PΑTXI ΑRRIETΑ GOIRI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala