82. zk., 2024ko apirilaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRΑGΑRKIΑK
Βeste iragarki ofizial batzuk
SEGURTΑSUN SΑILΑ
2000
IRΑGΑRKIΑ, zeinaren bidez jakinarazten baita Larrialdiei Αurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren 2024ko martxoaren 19ko Ebazpena, zehapen-prozedura hastea erabakitzen duena Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina hausteagatik (apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori).
Αipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, egokitzat jotzen dituen alegazio eta froga guztiak aurkez ditzake interesdunak. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Αipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Αraubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza (Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 17a.
Αraubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
GOIΑTZ ΑIZPURU LIZΑRRΑLDE.