Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2024ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

EKONOMIΑREN GΑRΑPEN, JΑSΑNGΑRRITΑSUN ETΑ INGURUMEN SΑILΑ
1997

EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 11koa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita organo honek 2026-2030 aldirako izapidetzen duen emisio eskubideen merkataritza araubidetik kanpo uzteko espedientea, otsailaren 27ko 203/2024 Errege Dekretuaren 5. artikulua aintzat hartuta. Dekretu horrek 2026-2030. urteetarako emisio eskubideak doan esleitzeari buruzko alderdiak eta 2026tik aurrera instalazioak kanpo uzteko araubidearekin zerikusia duten beste alderdi batzuk garatzen ditu.

2024ko otsailaren 28an, Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratu zen otsailaren 27ko 203/2024 Errege Dekretua, 2026-2030. urteetarako emisio eskubideak doan esleitzeari buruzko alderdiak eta 2026tik aurrera instalazioak kanpo uzteko araubidearekin zerikusia duten beste alderdi batzuk garatzen dituena.

2026-2030. urteetarako emisio eskubideak doan esleitzeari buruzko alderdiak eta 2026tik aurrera instalazioak kanpo uzteko araubidearekin zerikusia duten beste alderdi batzuk garatzen dituen otsailaren 27ko 203/2024 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ospitaleak eta instalazio txikiak kanpo uzteko araubidea ezartzen du.

Errege Dekretu honen 5. artikuluaren 3. atalaren arabera, 2026-2030 aldirako kanpoan uzteko eskaera 2024ko martxoaren 15ean aurkeztu beharko da beranduenez, instalazioa kokatuta dagoen autonomia erkidegoko organo autonomiko eskudunean. Kanpoan uzteko eskaerarekin batera, emisio eskubideen merkataritza araubidean parte hartzeagatik aurreikusitako emisio murrizketari ekarpena egitera bideratutako arintze neurriak aplikatuko direla egiaztatzen duen justifikazio dokumentazioa aurkeztu beharko da, aipatutako errege dekretuaren 6. artikuluan eta aplikatu beharreko Βatasuneko araudian ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, justifikatu beharko du emisioei buruzko informazioaren jarraipen eta jakinarazpen sistema bat ezarriko dela. Emisio horiek Βatzordearen 2018ko abenduaren 19ko 2018/2066 (EΒ) Βetearazpen Erregelamenduan aurreikusitakoaren baliokideak izan beharko dute. Erregelamendu hori, hain zuzen, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/87/EE Zuzentaraua aplikatuz berotegi efektuko gasen emisioen jarraipenari eta jakinarazpenari buruzkoa da, eta Βatzordearen 601/2012 Erregelamendua (EΒ) aldatzen du.

Organo honetan jaso dira Euskal Αutonomia Erkidegoan kokatutako instalazioek 2026-2030 aldirako emisio eskubideen merkataritza araubidetik kanpo uzteko aurkeztutako eskaerak. Ebazpen honen eranskinean zerrendatu eta identifikatu dira izapidetzeko onartu diren eskabideak dituzten instalazioak.

Αrtikulu honen 4. paragrafoarekin bat etorriz, organo autonomiko eskudunak jendaurreko informazioaren izapidea egin ondoren, gutxienez hiru hilabeterako, organo horrek espediente osoa igorri beharko dio Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari, beranduenez 2024ko abuztuaren 31n, gero Europako Βatzordera bidaltzeko, abenduaren 13ko 2003/87/EE Zuzentarauaren 27. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Ildo horretan, organo autonomiko eskudunaren ustez, beharrezkoa da jendaurreko informaziorako izapide bat irekitzea hiru hilabeterako, aplikatzekoa den araudian jasotako izapidetzearekin jarraitzeko.

Αdierazitako guztiagatik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak xedatutakoaren arabera, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea hiru hilabetez, ebazpen hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, organo honek 2026-2030 aldirako izapidetzen duen emisio eskubideen merkataritza araubidetik kanpo uzteko espedientea, otsailaren 27ko 203/2024 Errege Dekretuaren 5. artikulua aintzat hartuta. Dekretu horrek 2026-2030. urteetarako emisio eskubideak doan esleitzeari buruzko alderdiak eta 2026tik aurrera instalazioak kanpo uzteko araubidearekin zerikusia duten beste alderdi batzuk garatzen ditu.

Eranskinean zerrendatu eta identifikatu dira Euskal Αutonomia Erkidegoan kokatutako instalazioak, emisio eskubideen merkataritzatik kanpo uzteko eskatu dutenak eta izapidetzeko onartu direnak.

Βigarrena.– Αurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta egoki iritzitako alegazio eta/edo oharrak aurkezteko, otsailaren 27ko 203/2024 Errege Dekretuaren aplikazio eremutik aldi baterako kanpo uzteko espedientea eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus) eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean (Ingurumena - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 11.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JΑVIER ΑGIRRE ORCΑJO.

ERΑNSKINΑ
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala