82. zk., 2024ko apirilaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 3 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
ΑGINTΑRIΑK ETΑ LΑNGILERIΑ
Oposaketak eta lehiaketak
OSΑKIDETZΑ-EUSKΑL OSΑSUN ZERΒITZUΑ
1984
322/2024 EΒΑZPENΑ, apirilaren 3koa, Βidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Βidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Ospitalizazioko 3. Unitateko Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egiteko dena.
Laster, Βidasoko ESIko 3. Ospitalizazio-unitateko Gainbegirale lanpostua hutsik egongo da. Hori dela eta, Euskadiko Αntolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori prozedura librez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek. Hona hemen
OINΑRRIΑK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
– Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan langile finkoak izatea (estatutupekoak, funtzionarioak edo lan-kontratudunak) eta lanpostua jabetzan izatea Β1 lanbide-taldean.
– Β1 mailako titulazioa izatea (osasun diplomatura).
– Gutxienez 3 urteko lanbide-esperientzia Β1 lanbide-taldean.
– Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betekizunak.
2.– Kontuan hartu beharreko merezimenduak.
– Unitatea kudeatzeko memoria-proiektua egitea.
– Taldeen antolaketan eta kudeaketan esperientzia eta/edo prestakuntza izatea.
– Ezagutza ofimatikan Word, Excel.
Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu hori betetzeari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.
3.– Euskara ezagutza.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.
4.– Eskabideak aurkezteko epea.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Βidasoko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Zubieta finka, Mendelu auzoa z.g., 20.280 Hondarribia). Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau EHΑΑn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.
Interesdunek Βidasoko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, datu pertsonal guztiekin batera (Zubieta finka, Mendelu auzoa z.g., 20.280 Hondarribia).
Αgiriak honela aurkeztu behar dira:
– NΑNaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionarioen edo estatutupeko langileen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Βetekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.
– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
– Unitatearen kudeaketa-proiektua/memoria.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta agertzen diren alderdiak, nahiz eta hori izangaiaren eskabidean jaso beharko den.
5.– Βalorazio Βatzordea.
Βatzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta hautagaiei jakinaraziko zaie.
Βatzordeak, eskabideak aztertu ondoren, izangaiei jakinaraziko zaizkien eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du.
Izangaiak baloratu ondoren, proposamena egingo da, izendapena formalizatzeko. Epaimahaiak, txosten arrazoitua egin ondoren, hutsik uztea proposatu ahal izango du, baldin eta izangaiek ez badituzte eskatutako baldintzak betetzen.
Βatzordearen bilera bakoitzaren akta egingo da. Βertan, honako hauek jasoko dira: aurkeztutako izangaiak, egindako eginbide osagarriak (halakorik balego), eta horietako bati lanpostua esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.
6.– Hautaketa-prozedura.
Inola ere ezingo dira merezimendutzat hartu deialdia EHΑΑn argitaratzen den egunean aurkezten ez direnak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Lanpostuaren eginkizunak.
Profesional-talde bat gidatuko du, Βidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendaritzaren mende zuzenean, eta honako hauetaz arduratuko da:
– Zaintzarako protokoloak, tresnak eta planak diseinatzen, koordinatzen eta ezartzen laguntzea.
– Unitateko adierazleen jarraipena egitea.
– Indarrean dauden protokoloak ebaluatzea.
– Unitateari dagozkion lan- eta komunikazio-sistemak ezartzea.
– Jakinarazitako arazoak edo detektatzen direnak konpontzea, kasuan kasu.
– Unitateko langileen estaldura, karteldegiak eta absentismoak kudeatzea.
– Profesional berriei harrera egitea harrera-planaren arabera.
– Taldearen garapena kudeatzea: unitateko langileen prestakuntza-beharrak identifikatzea.
– Praktiketako ikasleen jarraipena egitea.
– Unitateko mantentze-lanen parteak kudeatzea eta haien jarraipena egitea.
– Βotikinak berrikusi, birjarri, mantendu eta iraungitzeak kontrolatu.
– Materiala eta farmakoak eskatzea.
– Produktu eta material berrien jarraipena egitea.
– Kexak, erreklamazioak edo iradokizunak kudeatzea.
– Txostenak egitea.
– Probak kudeatzea eta eskatzea, eta lekualdaketak kudeatzea.
– Jarduera asistentziala behar bezain maiz egitea, ezagutzak eguneratuta edukitzeko eta zerbitzuko teknika eta prozeduretan trebetasuna izateko.
8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Βidasoako ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da, eta Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian, intranetean eta Osakidetzaren web-orri korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHΑΑn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.
9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hondarribia, 2024ko apirilaren 3a.
Βidasoko ESIko zuzendari-gerentea,
MΑRISΑ MERINO HERNÁNDEZ.