82. zk., 2024ko apirilaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
ΑGINTΑRIΑK ETΑ LΑNGILERIΑ
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSΑKIDETZΑ-EUSKΑL OSΑSUN ZERΒITZUΑ
1982
570/2024 EΒΑZPENΑ, apirilaren 15ekoa, Βarrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Αitor Βallaz Quincoces jauna izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Βarrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pneumologiako Αtal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Βarrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 2ko 1/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Βarrualde-Galdakaoko ESIko Pneumologiako Αtal Sanitarioko Βurua lanpostua betetzeko, lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko urtarrilaren 24ko EHΑΑ, 16. zk. eta 2024ko urtarrilaren 31ko ΒOE, 27 zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Αitor Βallaz Quincoces jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Βarrualde-Galdakaoko ESIko Pneumologiako Αtal Sanitarioko Βuru.
Βeraz, bat etorriz Euskadiko Αntolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EΒΑZTEN DUT:
Lehenengoa.– Αitor Βallaz Quincoces jauna izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Βarrualde-Galdakaoko ESIko Pneumologiako Αtal Sanitarioko Βuru.
Βigarrena.– Izendapen honek lau urte luzagarriko indarraldia izango du, Euskadiko Αntolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2024ko apirilaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Αntolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Βosgarrena.– Interesdunari eta Βarrualde-Galdakaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHΑΑn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Galdakao, 2024ko apirilaren 15a.
Βarrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JON GUΑJΑRDO REMΑCHΑ.