Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2024ko apirilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1942

38/2024 DEKRETUA, apirilaren 9koa, zeinaren bidez Arabako Peritu, Ingeniari Tekniko eta Industria Adarreko Ingeniaritzako Graduatuen Elkargo Ofizialaren izena aldatzen baita, eta, horren ordez, Arabako Industria Adarreko Ingeniaritzako Gradudunen eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofiziala izena onartzen baita.

Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkio profesionalen elkargoei buruzko eta tituludun lanbideetako jarduerari buruzko eskumen guztiak, hargatik eragotzi gabe Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan ezarritakoa.

Arabako Peritu, Ingeniari Tekniko eta Industria Adarreko Ingeniaritzako Graduatuen Elkargo Ofizialak bere estatutuen aldaketa onartzeko eskabidea aurkeztu zuen, eta bertan elkargoaren izenaren aldaketa jaso zuen.

Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 28.2 eta 29.3 artikuluek xedatutakoaren arabera, elkargo profesionalen izena aldatzeko, izapide hauek bete behar dira: dagokion kontseilu profesionalak txostena egitea eta Jaurlaritzak dekretu bidez onartzea. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Adarreko Ingeniaritza Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Kontseiluak egindako aldeko txostena aurkeztu da espedientean.

Hori horrela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, elkargoak egindako eskabidea bidezkotzat jotzen denez gero eta indarrean diren legeetan zehaztutako izapideak bete ondoren, Gobernu Kontseiluak 2024ko apirilaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea Arabako Peritu, Ingeniari Tekniko eta Industria Adarreko Ingeniaritzako Graduatuen Elkargo Ofizialaren izena aldatzea; aurrerantzean, Arabako Industria Adarreko Ingeniaritzako Gradudunen eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofiziala izango da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko apirilaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala