Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2024ko apirilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1941

37/2024 DEKRETUA, apirilaren 9koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskadiko Podologoen Elkargoaren izena aldatzea eta, haren ordez, Euskadiko Podologiako Elkargo Ofiziala izena jartzea.

Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du elkargo profesionalen eta tituludun lanbideen arloan, alde batera utzi gabe Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan ezarritakoa.

Euskadiko Podologoen Elkargoak estatutuen aldaketa onartzeko eskabidea aurkeztu zuen, eta horren ondorio da izen-aldaketa.

Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 28.2 eta 29.3 artikuluetan xedatuta dagoenez, profesionalen elkargoen izendapena aldatzeko, kasuan kasuko kontseilu profesionalaren txostena behar da, Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez onartu behar du, eta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.

Horiek oinarritzat hartuta, elkargoak egindako eskabidea justifikatutzat jotzen denez gero, indarrean diren legeetan zehaztutako izapideak bete ondoren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko apirilaren 9an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskadiko Podologoen Elkargoa izeneko elkargoak izen hau izango du aurrerantzean: Euskadiko Podologiako Elkargo Ofiziala.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko apirilaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala