Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2024ko apirilaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1934

809/2024 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez honako Ebazpen hau aldatzen den: 728/2024 Ebazpena, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Administrari Laguntzailea kategorian estatutupeko lotura finkoa lortu duten esleipendunen izendapena egiten den (txanda irekiaren eranskinean agertzen dira zein diren esleipendunak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 728/2024 Ebazpenaren bidez, izendatu egin ziren txanda irekiaren eranskinean sartutako esleipendunak estatutupeko langile finko Administrari Laguntzaileen kategorian, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izanik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 808/2024 Ebazpenaren bidez, honako Ebazpen honen huts-zuzenketa egin zen: 726/2024 Ebazpena, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Administrari Laguntzailea kategorian txanda ireki bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko webgunean argitaratu zen 2024ko martxoaren 26an.

Zuzenketa horren ondorioz, martxoaren 25eko 728/2024 Ebazpena aldatu egin behar da, Ebazpen honen ebazpen-zatian adierazitako moduan.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 728/2024 Ebazpena aldatzea, ondoren adierazitako moduan. 728/2024 Ebazpenaren bidez, argitara ematen dira Administrari Laguntzailea kategorian estatutupeko lotura finkoa lortu duten esleipendunen izendapena (txanda irekiaren eranskinean agertzen dira zein diren esleipendunak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan. Ebazpen hori 2024ko martxoaren 26an argitaratu zen Osakidetzako webgunean, eta 2024ko apirilaren 15ean EHAAn. Hala, eranskina – destinoa esleitu zaien pertsonen zerrenda atalean:

Honakoa esaten den lekuan:

(Ikus .PDF)

Honakoa esan behar du:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, Ebazpen honen bidez egindako aldaketen eraginpean ez dauden egintzen eta izapideen baliozkotasunari eusten zaio.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 809/2024 Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala