Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2024ko apirilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1907

IRAGARKIA, turismo-erabilerako etxebizitzei aplikatu beharreko udal-araudia ez betetzeagatik alegazioak egiteko epea ezartzeko erabakia jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduran interesa duen pertsonari helaraztea (eranskinean dago identifikatuta) erabilera turistikoko etxebizitzari dagokionez, jarduera bertan behera uzteko udal-ebazpena dagoela.

15 egun balioduneko epea ematea, bere eskubide eta interesen alde alegazioak aurkezteko eta egiaztapen-prozedurari hasiera ematen dion ebazpenaren eta aipatutako udal ebazpenaren testu osoa eskuratzeko. Gipuzkoako Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegora joango da (Easo kalea 10, Donostia).

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen horrek.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 8a.

(Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, dekretu honetan aipatzen diren organoetako titularren ordezkapen-araubidea arautzen da)

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala