Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2024ko apirilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1899

AGINDUA, 2024ko apirilaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, beste agindu hau aldatzekoa: 2024ko martxoaren 5eko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita 2024ko ekitaldirako laguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko (Erein programa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira agindu honen argitalpenean: 2024ko martxoaren 5eko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita 2024ko ekitaldirako laguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko (Erein programa); agindu hori 2024ko apirilaren 2ko EHAAn argitaratu da (64. zk.). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2024/1564 orrialdean (59/12), 8.7.d) oinarrian,

hau dio:

«d) Aurrekontuak, proformako fakturak edo fakturak. Aurrekontuen edo proformako fakturen kasuan, ez dira onartuko 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen jaulkitakoak. Fakturak, nolanahi ere, ezingo dira izan deialdiaren urtea baino lehenagokoak. Kontratu txikien kasuan, gutxienez hiru eskaintza eskatuko ditu kontratazio-organoak, eta horiek espedientean sartuko dira hautatutako eskaintzaren justifikazioarekin batera, proposamen ekonomiko abantailatsuena ez bada».

baina hau esan behar du:

«d) Aurrekontuak, proformako fakturak edo fakturak. Ez dira onartuko 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen jaulkitakoak. Kontratu txikien kasuan, gutxienez hiru eskaintza eskatuko ditu kontratazio-organoak, eta horiek espedientean sartuko dira hautatutako eskaintzaren justifikazioarekin batera, proposamen ekonomiko abantailatsuena ez bada».

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 15a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala