Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2024ko apirilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1896

633/2024 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendariorde Medikoa (Arreta Integratuko Zuzendaritza) lanpostu bat izendapen askez betetzeko.

Donostialdeko ESIko Zuzendariorde Medikoa (Arreta Integratuko Zuzendaritza) lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea A1 lanbide-taldean.

b) A1 lanbide-taldeari dagokion titulazioa edukitzea.

c) Gutxienez 5 urteko lan-esperientzia izatea A1 lanbide-taldean.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko eta Osakidetzako Euskara Planeko gainerako betekizunak.

2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.

– Osasun-zerbitzuen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko ezagutzak.

– Lehen Mailako Arretako Unitateen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko ezagutzak.

– Taldeak kudeatu eta koordinatzeko esperientzia eta/edo prestakuntza Lehen Mailako Arretaren eremuan.

– Esperientzia eta/edo prestakuntza Lehen Mailako Arretaren eta Arreta Espezializatuaren eta osasun-arloan eta arlo soziosanitarioan eskumenak dituzten zerbitzu komunitarioen arteko koordinazioan.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahal izango da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskabideak egiteko modua eta epea.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Begiristain doktorearen pasealekua z.g., 20014 Donostia). Horretarako, 15 egun balioduneko epea zango dute, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

Interesdunek Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (Begiristain doktorearen pasealekua z.g., 20014 Donostia), beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposatu ahalko du epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek ez badituzte betetzen bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua izangai horietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunerako eskuratu ez diren merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaitzeko ebazpena.

Osakidetzako Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpen baten bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranetean eta webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko apirilaren 9a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala