Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2024ko apirilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1892

AGINDUA, 2024ko apirilaren 10ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Auzitegiko Medikuen Kidegoko eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketako merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak. Lehiaketa horretarako deialdia 2024ko otsailaren 8ko Aginduaren bidez egin zen.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2024ko otsailaren 8ko Aginduaren bidez (2024ko otsailaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundean auzitegiko medikuen kidegoko eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketarako deialdia egin zen.

2024ko otsailaren 8ko Aginduaren 6. artikuluan eta Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarbiderako, Lanpostu Hornikuntzarako eta Lanbide Sustapenerako Arautegia onartu zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da eskatzaileen merezimenduak ebaluatzeko ardura izango duen Balorazio Batzordeko kideak izendatzea.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Pertsona hauek izendatzea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2024ko otsailaren 8ko Aginduaren bidez iragarritako lehiaketa espezifikoko merezimenduak baloratzeko batzordeko kide:

Batzordeburua:

Juan Bautista Arrieta Pérez

1. bokala:

Nagore Moraga Yubero.

2. bokala:

Santiago Ortega Zaballa

3. bokala:

Alberto Ramírez Álava

4. bokala:

Maria Teresa Cobo Bilbao

Idazkaria:

Iñigo Cortázar Ibañez

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 10a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala