Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2024ko apirilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1891

678/2024 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiaren 175/2023 epaia bete dela.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiaren irailaren 14ko 175/2023 epaia ikusi da, eta agindu judizialak aipatzen duen administrazio-espedientea aztertu da, honako hauek oinarri hartuta

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez, Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa eskuratzeko 2016-2017. urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak onartu ziren. (2018ko otsailaren 8ko EHAA 28. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 137/2018 Ebazpenaren bidez onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-proben oinarri espezifikoak, Administrazioko Teknikari Espezialistak lanbide-taldeko Administraria kategoriarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako. (2018ko otsailaren 15eko EHAA 33. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 8ko 565/2018 Ebazpenaren bidez onartu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Administrazioko Teknikari Espezialistak lanbide-taldeko Administraria kategorian estatutupeko lotura finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda. Marta Noval Víllodas andrea barne-sustapeneko txandan onartua izan zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren azaroaren 28ko 833/2018 Ebazpenaren bidez agindu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web orrian argitara zedila langile estatutario izaera eskuratzeko hautaketa-probetako oposizio-aldia gainditu zutenen zerrenda, lortutako puntuen arabera ordenatuta, Administrari kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako. Marta Noval Víllodas andreak 77 puntu lortu zituen oposizio-fasean.

2020ko azaroaren 22an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu ziren hautaketa-probetako emaitza eguneratuak, erreklamazioak berrikusi ostekoak. Marta Noval Víllodas andreak 76 puntu lortu zituen oposizio-fasean.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 11ko 440/2020 Ebazpenaren bidez agindu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitara zedila oposizioaldia gainditu zuten barne sustapeneko txandako izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera eta lehiaketaldiko puntuazioa eta oposizioaldiko puntuazioa bananduta, Administrari Laguntzaile Teknikarien lanbide-taldeko Administrari kategoriako estatutupeko langile izaera lortzeko hautaprobei dagokien puntuazioa, hain zuzen ere, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako. Marta Noval Víllodas andrea III. eranskinean agertzen da, IT Txartela ez egiaztatzeagatik baztertutako izangaien zerrendan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 436/2021 Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta barne-sustapeneko txandako destinoen esleipena argitaratu ziren Administrari kategoriarako, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako destinoetarako. Marta Noval Víllodas andrea III. eranskinean agertzen da, IT Txartela ez egiaztatzeagatik baztertutako izangaien zerrendan.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2021eko uztailaren 21eko Erabakiaren bidez, ezetsi egin zen Marta Noval Víllodas andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 436/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Bigarrena.– Marta Noval Víllodas andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2021eko uztailaren 21eko Erabakiaren aurka.

Hirugarrena.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiaren 175/2023 epaiak baietsi egin zuen Marta Noval Víllodas andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta deklaratzen zuen auzi-jartzaileak eskubidea duela barne-sustapeneko txandan oposizio-fasea gainditu duten izangaien behin-behineko eta behin betiko zerrendan egoteko, eta, hala badagokio, puntuazio-ordenaren eta behin betiko sailkapenaren eta kokapenaren arabera, Osakidetzako administrarien kategorian estatutupeko langile finko izendatzeko eta dagokion destinoa behin betiko esleitzeko, dagokion sailkapenetik ondorioztatzen den posizioaren arabera, ondorioak gainerako izangaiak izendatzen diren unetik aurrera izanik eta Zuzenbidean bidezkoak diren gainerako erabaki guztiekin.

Laugarrena.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak 2023ko irailaren 14an hartutako erabaki judizialaren ondorioz, jarduketak egin dira 2016-2017ko EPEko administrarien kategoriako deialdian.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio epaia betearaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak 2023ko irailaren 14an emandako erabaki judizialaren ondorioz, eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren eta otsailaren 7ko 137/2018 Ebazpenaren bidez, hurrenez hurren, onartutako deialdiaren oinarri orokor eta espezifikoen arabera egin beharreko izapideak egin ondoren, bidezkoa da Marta Noval Víllodas barne-sustapeneko txandan oposizio-fasea gainditu duten izangaien behin betiko zerrendan sartzea eta 145,08 puntuko azken puntuazioa ematea (76 puntu oposizio-fasean; 69,08 puntu lehiaketa fasean, hau da, 31,08 puntu lanbide-esperientziaren atalean, 20 puntu prestakuntzaren, irakaskuntzaren eta ikerketaren atalean, eta 18 puntu euskararen atalean). Horiek horrela, 30. postua lortu du destinoa lortzeko aukera duten izangaien behin betiko zerrendan, Osakidetzako zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 436/2021 Ebazpenaren II. eranskinean.

Era berean, bidezkoa da Marta Noval Víllodas andreari Arabako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan destinoa esleitzea, zeinak 2. hizkuntza-eskakizuna baitu 2009/06/01eko derrigortasun-datarekin, 2016-2017 EPEko Administrari kategorian, barne-sustapeneko txandan.

Hirugarrena.– Administrazio-egintzak kontserbatzeko printzipioaren araberakoak izango dira (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluaren arabera) sarbide prozedura izapidetzean egindako gainerako administrazio-egintzak, hemen aldatutakoez bestelakoak, egin diren baldintza zehatzetan.

Azaldutako guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiaren irailaren 14ko 175/2023 epaia bete dadila xedatzea, Marta Noval Víllodas andreari dagokionez, 2016-2017 EPEko Administrari kategoriaren testuinguruan.

Bigarrena.– Erabaki judiziala izapide hauen bitartez gauzatzea:

1.a Marta Noval Víllodas andrea onartzea barne sustapeneko txandan oposizio fasea gainditu duten 2016-2017ko EPEko administrari kategoriako izangaien behin betiko zerrendan.

2.a Marta Noval Víllodas andreari 145,08 puntuko azken puntuazioa aitortzea (76 puntu oposizio-fasean; 69,08 puntu lehiaketa-fasean; 31,08 puntu lanbide-esperientziaren atalean; 20 puntu prestakuntzaren, irakaskuntzaren eta ikerketaren atalean, eta 18 puntu euskararen atalean), 2016-2017 EPEko administrarien kategoriako hautaketa-prozesuan, barne-sustapeneko txandan.

3.a Marta Noval Víllodas andreari barne-sustapeneko destino bat esleitzea Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan (Araba), administrari kategorian, 2. hizkuntza-eskakizuna 2009/06/01eko derrigortasun-data duena, deialdiko oinarri orokorretan eta espezifikoetan ezarritako prozeduran oinarrituta. Oinarri horiek Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren eta otsailaren 7ko 137/2018 Ebazpenaren bidez onartu ziren, hurrenez hurren.

4.a Marta Noval Víllodas andrea estatutupeko langile finko izendatzea Administraria kategorian.

5.a Marta Noval Víllodas andreak hilabete bateko epea izango du destinoaz jabetzeko, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1. Epaitegiari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 18a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala