Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2024ko apirilaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1890

AGINDUA, 2024ko apirilaren 11koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzako «JANeko lehendakariaren laguntzaile» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

2024ko otsailaren 13ko Aginduaren bidez (2024ko martxoaren 1eko BOE; 2024ko martxoaren 7ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzako «JANeko lehendakariaren laguntzaile» lanpostua (370000 lanpostua, 1. dotazioa) izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zen.

Abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (dekretu horren bidez onartu zen Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua), eta behin egiaztaturik prozedura behar bezala bete dela eta hautagaiek deialdian eskatutako baldintzak eta zehaztapenak bete dituztela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Izendapen askeko deialdia ebaztea, deialdiko lanpostua eranskinean aipatzen den Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioari esleituz.

Bigarrena.– Destino berriaz jabetzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aldi berean argitaratzea lortzen ez bada, epeak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 11.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

ERANSKINA

Deialdia: 2024ko otsailaren 13ko agindua (2024ko martxoaren 1eko BOE; 2024ko martxoaren 7ko EHAA)

Esleitutako lanpostua: 370000/1, «JANeko lehendakariaren laguntzailea», Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzan.

Jatorriko lanpostua: 580035/12 Izapidegile Prozesala eta Administratiboa, Barakaldoko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorrean.

Esleipendunaren datu pertsonalak:

Izen-abizenak: Maria José Navarro Herraiz.

NAN: *** 3692**


Azterketa dokumentala