Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2024ko apirilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKADIKO KIROL PORTUAK
1835

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 9koa, Euskadiko Kirol Portuak erakunde publikoko zuzendariarena, lanpostuen zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena.

«Euskadiko Kirol Portuak» erakundeari Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioen dituen eginkizunak garatzeko behar dituen baliabide pertsonalak eta materialak atxikitzea arautzen duen maiatzaren 12ko 59/2020 Dekretuak, 2. artikuluan, Euskadiko Kirol Portua, SAko langileen integrazioa ezartzen du eta, 3. artikuluan, Lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura.

Bestalde, erakundearen estatutuak onartzen dituen eta jardueraren hasiera zehazten duen maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuaren 12. artikuluaren arabera Euskadiko Kirol Portuak erakundearen administrazio kontseiluari dagokio lanpostuen zerrenda onartzea, zuzendari nagusiak proposatuta. Zerrenda hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Lanpostuen Zerrenda hau aipatutako Dekretuan xedatutakoaren arabera eta aplikatzekoak diren gainerako arauekin bat etorriz izapidetu da, Erkidegoko Administrazio Orokorrerako eta haren Erakunde Autonomoetarako oro har onartutako irizpideak errespetatuz.

Ondorioz, Administrazio Kontseiluak 2024ko martxoaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskadiko Kirol Portuak erakundeko lanpostuen zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Zerrenda hori Euskadiko Kirol Portuak erakundearen laneko langileentzat gordeta dago eta ebazpen honen eranskinean jasota dago.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Administrazio Kontseiluaren 2024ko martxoaren 27ko Erabakiaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean portuen arloan eskumena duen sailari, hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 9a.

Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendari nagusia,

EDURNE EGAÑA MANTEROLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala