Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2024ko apirilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1833

AGINDUA, 2024ko martxoaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Irungo «Santa Teresa» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, irakaskuntzak murrizteagatik.

Irungo (Gipuzkoa) «Santa Teresa» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularra den «Carmelitas Misioneras Teresianas» erakundeak eskatuta irekitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren jarduera iraungitzea eskatzen da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua) eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Irungo (Gipuzkoa) «Santa Teresa» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, 2023-2024 ikasturterako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren jarduera iraungitzeko baimena ematea. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Zentroaren kodeak: 012445 (EAE) eta 20002165 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Santa Teresa».

Titularra: «Carmelitas Misioneras Teresianas».

Helbidea: Elizatxo, 33.

Udalerria: Irun.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, honelako edukierakoak:

• Bi unitate 0 - 1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

• Hiru unitate 1 - 2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

• Unitate bat 2 - 3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Hirugarrena.– Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala