Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2024ko apirilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1831

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 4koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko apirilaren 25eko Aginduan ezarritako esparruaren barruan. Agindu horren bidez deialdia egin zen, 2023an arrantza-jardueraren aldi-baterako gelditzeari laguntza emateko, oinarrizko portua Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan duten tresna txikien erroldako artisau-flotaren atseden biologikoaren ondorioz.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez deialdia egin zen, 2023an arrantza-jardueraren aldi-baterako gelditzeari laguntza emateko, oinarrizko portua Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan duten tresna txikien erroldako artisau-flotaren atseden biologikoaren ondorioz (2023ko maiatzaren 4ko EHAA, 83. zk.).

Agindu horren 5. artikuluko 7. paragrafoak xedatzen duenez, hargatik eragotzi gabe aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinaraztea, EHAAn argitaratuko da aginduaren babesean eman diren laguntzen onuradun izango diren eskatzaileen zerrenda, emandako zenbatekoak eta diruz lagundutako proiektua ere adieraziz.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko apirilaren 25eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Agindu horren bidez deialdia egin zen, 2023an arrantza-jardueraren aldi-baterako gelditzeari laguntza emateko, oinarrizko portua Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan duten tresna txikien erroldako artisau-flotaren atseden biologikoaren ondorioz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 4a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala