75. zk., 2024ko apirilaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (154 KB - 5 orri.)
- EPUB (317 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1830
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 2koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena. Agindu horren bidez, Errioxa Jatorri Deitura Kontrolatuaren babespean dauden ardoak destilatzeko ardoaren sektorerako 2023ko ezohiko laguntzak onartzen dira.
Behin laguntzak esleitu eta ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluaren bigarren apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen bidez argitaratuko da EHAAn agindu horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.
EBAZTEN DUT:
Errioxako Jatorri Deitura Kontrolatuaren babespean dauden ardoak destilatzeko ardoaren sektorerako ezohiko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, denek horren berri izan dezaten. Ebazpen honen eranskinean dago zerrenda.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 2a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.