
75. zk., 2024ko apirilaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 18 orri.)
- EPUB (1102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1826
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gizarte Segurantzako kuotetarako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, 2023ko ekitaldirako.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, kontuan hartuta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluak xedatutakoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira laguntzak emateko ebazpenak.
Horregatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko Lan eta Gizarte Segurantzako 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Laguntza horiek finantzatzeko baliabideak erakunde autonomo honetako Administrazio Kontseiluaren 2023ko martxoaren 8ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez esleitu dira (2023ko martxoaren 15eko EHAA). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 8a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.