75. zk., 2024ko apirilaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (155 KB - 4 orri.)
- EPUB (257 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1823
EBAZPENA, 2024ko martxoaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoan 2023ko ekitaldian enplegurako prestakuntza-erakundeentzako berrikuntzan egindako inbertsioa finantzatzera bideratutako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematerakoan bete beharreko publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta Dirulaguntzen Araubidea Arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntzako erakundeek berrikuntzan inbertitzeko finantzaketara bideratutako dirulaguntzen 2023ko ekitaldiko deialdiak ezartzen du, 7.7 artikuluan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpenaren bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela deialdi horren babesean emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, bai eta jasotako zenbatekoak ere (aipatutako deialdia Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2023ko uztailaren 13an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen).
Horren guztiaren ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntza-erakundeentzako berrikuntzan egindako inbertsioa finantzatzeko 2023an emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Zerrenda horretan, honako hauek adieraziko dira: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean ageri den moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 25a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,
JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.