Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2024ko apirilaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1822

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, argitara ematen da jarraian aipatuko den deialdiaren babesean 2023an emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda; hain zuzen, kontratatzeko konpromisoa dakarren prestakuntzara ez ezik, esparru maskulinizatu eta feminizatuetako emakume eta gizon langabeak prestatzera eta kontratatzera ere bideratutako deialdiko (Morrokotudak) dirulaguntzen entitate onuradunena.

Dirulaguntza publikoak emateko, publikotasun-printzipioa bete beharra dago; hala, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluari jarraituz, Lanbideren Administrazio Kontseiluaren 2023ko maiatzaren 25eko saioko erabakiak onartu egin zuen kontratatzeko konpromisoa dakarren prestakuntzara ez ezik, esparru maskulinizatu eta feminizatuetako emakume eta gizon langabeak prestatzera eta kontratatzera ere bideratutako 2023ko deialdia (Morrokotudak). Deialdi horrek, 9.5 artikuluan, ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango duela zein diren deialdiaren babespean emandako laguntzen enpresa eta entitate onuradunak eta jasotako zenbatekoak, bai eta Europako Gizarte Funtsek deialdia finantzatzen lagundu duten ala ez ere.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea kontratatzeko konpromisoa dakarren prestakuntzara ez ezik, esparru maskulinizatu eta feminizatuetako emakume eta gizon langabeak prestatzera eta kontratatzera ere bideratutako deialdiko (Morrokotudak) 2023ko dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda, honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean ageri denari jarraituz.

Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu duela ekimen hau, EAEko EGF Plus-en 2021-2027 aldirako Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,

JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala