75. zk., 2024ko apirilaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 5 orri.)
- EPUB (334 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1821
EBAZPENA, 2024ko martxoaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen den Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko 2023ko ekitaldian deitutako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, EAEko enpresek garatzen dituzten prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2023ko ekitaldirako deialdiak 11.8 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2023ko uztailaren 27an egindako bilkuran.
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea EAEko enpresek prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko 2023ko ekitaldian emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen I. eranskinean jasotakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 22a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.