74. zk., 2024ko apirilaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1816
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita jasotako osasun zerbitzuengatik zor diren tasen zerrenda.
Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Gainera, interesdunari jakinarazten zaio honako epe hauek dituela zor duen zenbatekoa borondatezko aldian ordaintzeko:
a) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen bada hilaren 1etik 15era bitartean, argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo hurrengo egun baliodunera arte, egun hori balioduna ez bada, eta
b) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen bada hilaren 16tik azken egunera bitartean, argitaratzen den egunetik hurrengo bigarren hilaren 5era arte, edo, balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Zorra borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduaren 59. artikuluari jarraituz.
Zor horri buruzko argibideak Bizkaiko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Errekalde zumarkalea 39an) emango dira.
Jakinarazten den likidazioarekin ados ez badago, errekurtso hauetako bat jarri ahal izango du, baina ez biak batera:
1.– Tributuen Lege Orokorraren 223. artikuluan xedatutakoaren arabera, likidazio hauen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio orain jakinarazten zaizkion likidazioak eman zituen organoari, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Erreklamazio ekonomiko-administratiboa, aurreko paragrafoaren epe berean, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegian, Tributuen Lege Orokorraren 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia sortu eta eratzen duen 14/1983 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.
Errekurtso bat zein bestea aurkeztu, egintza administratiboa berdin-berdin betearaziko da, ez bada bermatzen, errekurtsoa aurkezteko unean, zorra Tributuen Lege Orokorrean ezarritako eran ordainduko dela.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2024ko apirilaren 3a.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
PEDRO LUIS SÁENZ PALACIOS.