Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2024ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1813

JAKINARAZPENAK, premiamendu-probidentzia batzuei buruzkoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren 73. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 109. artikuluari eta hurrengoei dagokienez, ahaleginak egin dira (bi aldiz) jarraian zehaztutako premiamendu-probidentziak jakinarazten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Hori dela-eta, iragarki honen bidez agerian jartzen dira jakinarazi gabe dauden egintzak, eta interesdunak eta prozedura ere jarraian zehazten dira.

Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak– jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, hurrengo egunetik aurrera jakinarazitzat joko da, lege-ondorio guztietarako, hari dagokion premiamendu-probidentzia (eranskinean zehazten da espedientea).

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko duela.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 25a.

Finantza Politikako zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala