74. zk., 2024ko apirilaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 3 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1809
EBAZPENA, 2024ko martxoaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.
Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko otsailaren 8ko Agindua, hots, kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena, 2024ko otsailaren 20an argitaratu zela EHAAn.
Kontuan izan behar da 2024ko otsailaren 8ko Aginduaren 10. artikuluak xedatzen duela aipaturiko dirulaguntzak emateko modalitate bakoitzeko balorazio-batzorde bana osatuko dela eta batzorde horietako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.
Horiek horrela, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzetara aurkeztutako proiektuak baloratzeko balorazio-batzordeetako kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea. Beraz, batzordeek honako kide hauek izango dituzte:
A) Antzerkirako testuak sortzeko laguntzak:
Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Maria Olatz Beobide Egaña.
– Olatz Gorrotxategi Gangoitia.
– Asier Hernandez Landa.
– Maialen Diaz Urrizarena.
Idazkaria: Josu Iriondo Arrieta (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
B) Zinemarako gidoiak sortzeko laguntzak:
Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Jorge Gil Munarriz.
– María Elorza Deias.
– Julene Aranburu Uribarri.
– Jorge Naranjo Barroso.
Idazkaria: Manuel Galarraga Izaguirre (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
C) Musika-konposizioetarako laguntzak:
Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Francisco José Domínguez Robles.
– Ane Legarreta Méndez.
– Aitor Ucar González.
– María Zubimendi De la Hoz.
Idazkaria: Imanol Arana Ariz (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
D) Gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak sortzeko laguntzak:
Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Castillo Suarez Garcia.
– Danele Sarriugarte Mochales.
– Xabier Etxeberria Garro.
Idazkaria: Marta Merino Ortiz de Landaluce (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
E) Euskarazko ipuin eta eleberri motzak sortzeko dirulaguntzak:
Batzorderburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Castillo Suarez Garcia.
– Danele Sarriugarte Mochales.
– Xabier Etxeberria Garro.
Idazkaria: Marta Merino Ortiz de Landaluce (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
F) Dantza-koreografiak sortzeko dirulaguntzak:
Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Berta Bermudez Pascual.
– Aiert Beobide Egaña.
– Iara Solano Arana.
– Laura Etxebarria Lus.
Idazkaria: Josu Iriondo Arrieta (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 25a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.