Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2024ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1806

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, txanda-kontraturako 2023ko ekitaldiko deialdiaren laguntzen enpresa onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Dirulaguntza publikoak ematerakoan ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, txanda-kontraturako 2023ko ekitaldiko laguntzen deialdiaren 8.6 artikuluan ezartzen denez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen bidez zerrenda bat argitaratuko da EHAAn, non adieraziko baita zein diren deialdi honen babesean emandako laguntzen enpresa onuradunak eta zenbat jasoko duten.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoan 2023ko ekitaldian txanda-kontraturako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun diren enpresen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2022ko abenduaren 21eko bileran (EHAAn argitaratua, 2022ko abenduaren 30ean, 249. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, enpresa onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazten dira, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 5a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala