74. zk., 2024ko apirilaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1805
AGINDUA, 2024ko apirilaren 9koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, 2024ko martxoaren 27ko Agindua zuzentzen duena. Agindu horren bidez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan jasotako gastu espezifiko bakoitzerako gehieneko zenbatekoak ezarri ziren 2024rako, laguntza horiek ordaintzeko esleitutako kredituak banatzeko irizpideak ezarri ziren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzari 2024rako dagokion aurrekontu-muga ezarri zen.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2024ko martxoaren 27ko Aginduaren II. eranskinean, horrelako akats bat atzeman da –agindu horren bidez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan jasotako gastu espezifiko bakoitzerako gehieneko zenbatekoak ezarri ziren 2024rako, laguntza horiek ordaintzeko esleitutako kredituak banatzeko irizpideak ezarri ziren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzari 2024rako dagokion aurrekontu-muga ezarri zen– (2024ko apirilaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 70. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
II. eranskinean, 2024/1672 orrialdean (14/12), hau dio:
BIZKAIA
(Ikus .PDF)
Baina hau esan behar du:
BIZKAIA
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 9a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.