Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2024ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1796

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Amador García Ruiz de Gordejuela jaunak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 14ko Ebazpenak (2023ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Kirurgia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Amador García Ruiz de Gordejuela jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***3257**. Kodea: AGC8L1 – D00144-5. Jakintza arloa: Kirurgia. Saila: Kirurgia, Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Donostiako Unibertsitate Ospitalea). Hizkuntz eskakizuna: elebakarra. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Kirurgia I» «Gidaritzapeko Praktika Txandakatuak».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2024ko apirilaren 9a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala