Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2024ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1787

202/2024 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Kristiñe Berridi Puy andrea Dunboako Lehen Mailako Arretako Unitateko Gainbegirale kargutik kendu egin den, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Apirilaren 29ko 39/2012 Ebazpenaren bidez, Kristiñe Berridi Puy izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Integratuko Dunboako Lehen Mailako Arretako Unitateko Gainbegirale.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Kristiñe Berridi Puy andrea Dunboako Lehen Mailako Arretako Unitateko Gainbegirale kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek data honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko otsailaren 29a.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hondarribia, 2024ko otsailaren 14a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

MARISA MERINO HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala