73. zk., 2024ko apirilaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1780
IRAGARKIA, 2024ko martxoaren 27koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, baimen-eskaera jakinarazteko dena, Prozedura Zibilaren urriaren 1eko 1/2000 Legearen 655bis eta 685. artikuluen arabera.
Beherago aipatzen den administrazio-egintza jakinarazteko ahaleginak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 artikuluan xedatutakoaren arabera egindakoak, ez du emaitzarik izan, eta, beraz, ezin izan da jakinarazpena egin. Kasu horretan, Lege horren 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera, jakinarazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez egingo da.
Interesduna edo haien legezko ordezkaria edukiaren berri izateko eta egintza hori jasota uzteko agertu ahal izango da Arabako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2 –Bizilagun Zerbitzua–, Vitoria-Gasteiz), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aurreko paragrafoan adierazitako epea igaro eta interesduna agertu ez bada, jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztietarako, epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, agertzeko zehaztutako azken egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 27a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.