Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2024ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1779

IRAGARKIA, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide sareko Zarataren aurkako Ekintza Plana jendaurrean jartzeko informazio-izapidea betetzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide sareko Zarataren aurkako Ekintza Plana jendaurrean aurkezten da. Mapa horiek hilabeteko epean egongo dira ikusgai, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Aldizkari Ofizialetan azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horretan, nahi duten pertsonek dokumentuak aztertu ahal izango dituzte oharrak egiteko xedez.

Dokumentu horiek Interneteko helbide honetan egongo dira eskuragarri:

https://hodei.ets-rfv.eus/s/qpYzczBSFWJGKBA

Egin nahi diren oharrak Garraio Azpiegituren Zuzendaritzara bidaliko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), erreferentzia gisa honako hau jarrita: «Zarataren aurkako Ekintza Plana, titulartasun autonomikoko lineak».

Jendeak horren berri izan dezan ematen da argitara hau, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 20a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.


Azterketa dokumentala